FAMA ANDIA ZATOZ NIGANA
Loa de las damas y galanes vascongados
Fama andia zatoz nigana
arren zaakit lagundu
mundu guztiko erreñuetan
laster egizu famadu
txoriak eta tortolatxoak
gura deusut agindu
gure erriko abantajaok
daikezula kantadu
oi onezkero goxozetan da
kantu dulzeaz loadu
jaun zerukoa nik errazoaz
beti zaidaz loadu
zerua eta izarrak bere
oita ze bitez ixildu
isasoorrek horbe guztiaz
beti zagie laudatu
zegaiti dozun Euskel Erria
ainbat bentajaz dotadu
isasoori tinta balidi
zeru zabala liburu
oi Arabako abantajaok
ezin litezke kontadu
jente noblea ezin nesake
bear deustazu parkatu
flakezeonen bildur nax baia
oita gura dot azartu
Barrundiako dama galantak
esaten irakastazu
Axparreneko larrosatxoak
geraziea indazu
morroe galant estiraduak
oi defendidu nagizu
oi Gaztelako errege jauna
erregiagaz ikasu
zeure kortean dama ederrik
nola bapere ez dozun
zegaiti Euskel Errian dira
eder guztiok dotadu
ene berbaok jente noblea
ze daidizu pensadu
neure erria alabazerren
nik ditudala finjidu
badanik bere jakin egizu
oita naxala fundadu
oi antxinako liburuetan
zeñetan ditut ezautu
Euskel Erriau oi nola eben
errege batek pobladu
jente noblez da lenguajeaz
zenak eusten agindu
zeruko jaunaren fede santua
oi legiela kunplidu
oi Salamonek eskribizen dau
jente noblea jakizu
bere bizian oi ez ebela
jente obarik topadu
|