ARK ILTE NABEN GERO NI
Zu ekusita beste gauzarik
oi ezta zerren ekusi
zegaiti alegriarik ez da
munduan zure parerik
Ain kontenturik nago ni zugaz
nola zu nigaz gaxtoto
zegaiti jaunak egin ez naben
zure kontentamentuko
Zure begiok nekusenean
bertati neben ezautu
oieta ezin ze indidala
neure bizian gozadu
Ene laztana ze daidizu
zeure gogoan pensadu
zuk ni gaxki tratadu arren
oi ni naxala azpertu
Zegaiti emaiten deustazu
zuk onelako bizia
bizi naxala iragaiten dot
munduko pena guztiak
Penado de tanta pena
nago zu ekusizkero
y ninguna cosa buena
oi enetako ez dago
Joan gura dot ekustera
nik on deretxadanari
joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni
Lastimadurik joango nax
amoreaz da fedeaz
beti bere erruki naben
munduak eta jenteak
Ezzin faltarik neidio
nik on deretxadanari
joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni
Zu ekustera etortearen
ene lindatxo maitea
penarik asko iragaro dot
egunean da gabean
Ona etorri naxan azkero
eskerrik asko jaunari
joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni
Ene fedeau andia da ta
ondo tratadu nagizu
oneinbat bider eriozea
zerren emaiten didazu
Ene lindea serbizen bada
kolpe batean il nagi
joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni
Otras
Aren egia bat zarezt
on dereiztazuin ala ez
aoan laztan zaitudaz bana
gogoan batez ere ez
Donzellatxo atrebidea
ez zabilz ene gogoan ez
bestela ondo deizut baña
ezkondu baxin batean ez
Gure ortuan madari
gura zaurik amabi
beste amore bilatuko nax
amore bear banadi
Ene laztantxo linda damea
esporzu artu egizu
uste gutxien dozun orduan
enegaz bearko dozu
Urtan eder arria
aen gañean txoria
amorantian lekidanari
atera neio begiak
|