GUGAZ ETORRI NAI BADOZU
Gugaz etorri nai badozu
erraz daizu ekusi
donzella linda damarik asko
munduan parebagarik
joan ninzan da ekusi neben
asko donzella galantik
konziertu konzertaduaz
oita guztiak jarririk
retulo bat ekusi neben
kanpuaen alde bateti
urregorrizko letra bazugaz
egoan eskrebidurik
eozen begi ederrik asko
aren aldean jarririk
nungo direan esaten dabe
alkarri begiraturik
Ozaetako bandereagaz
oita gu gara etorri
iguzkiaren aldean dago
gure onrea jarririk
geure azean guk darabilgu
mundua katigaturik
goitixeago ekusi neben
beste alderuz eginik
donzella flordelisarik asko
guztiak gorriz janzirik
gaztelu Gebarakoan gara
gu bizi defendidurik
gure jazteko gorriok dira
kontentuagaz josirik
justarik asko zaldun guztiok
egiten dabe gugaiti
amoriozko errege jauna
ekusi neben bertati
dama bazuen oñetara
oi belauriko ezinik
zeinzun ekarten debiseagaz
ezautu ditut badanik
D'Erediako galea dator
ponpa andiaz beterik
oi ainbait dira ederrak eze
ni nago admiradurik
zaldunik asko ekusi neben
guztiak oriz janzirik
zeña dan utra librea gatxa
desesperanzas beterik
Ezkerekotxan oi darabilte
pensamentuak galdurik
zegaiti ango larrosatxoak
eztau piedaderik
librerik eta ardura baga
oita dirade ebili
zegaiti ez dau amorioak
bere fletxeaz iregi
aen bioz utra gogorrak
bularrak erdiraturik
|