www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELEXA SANTA DEBOTA BAT DA

 

Elexa santa debota bat da

monezterio barria

relijiosaz beterik dago

barru aldeti guztia

San Bernardoren abitoa

ojal balza ta zuria

egiten dabe utra santaro

barruan penitenzia

jaun zerukoak emunik dabe

partikulare grazia

eurak dakite kuraetan

min oria ta gorria

Jan Doneanez Bautistea

zeruan santu argia

mundu guztian zelebrazen da

jaun onen eguzaria

tenporea da ebelteko

azeptoa ta garbia

bezpera artan jentez oi da

aiuntamentu andia

galai galantok ara doaz

egiten erromeria

 

aurrekoa hurrengoa