|
Doktrina kristiana
Fedeko misterio prinzipalak
G.
Errak, giristiñoa:
Nork eman hau munduan?
I.
Jainko guziz handiak
Ezartzeko zeruan.
G.
Zeruetan sartzeko,
Zer behar da konplitu?
I.
Ezagutu Jainkoa,
Zerbitzatu, maitatu.
Jainkoa
G.
Esplika diezadak
Zenbat Jainko Jaun diren?
I.
Iguzki baten gisa,
Ezta Jainko bat baizen.
G.
Zer da beraz Jainkoa
Adoragarri dena?
I.
Izate, ez hasterik
Ez fiñik eztuena.
G.
Zeiñ du bere lekhua,
Non da Jainko handia?
I.
Bera da bere lekhu,
Mundu eta guzia.
G.
Haren majestatea
Non da beraz kausitzen?
I.
Itsaso, lur, ifernu,
Zerua tu bethetzen.
G.
Lekhu suerte hetan,
Zertan da enplegatzen?
I.
Punitzen du gaxtoak,
Justuak khoroatzen.
Trinitatea
G.
Zer dela siñhesten duk
Trinitate haltoa?
I.
Hirur presuna dire,
Hirurak Jongoikoa.
G.
Haukien jakiteko,
Nola tutzue deitzen?
I.
Aita, Seme, Spiritu
Ditugu izendatzen.
Semea
G.
Zer du fede sainduak
Semeaz deklaratzen?
I.
Aitak adimenturik
Duela enjendratzen.
G.
Esplikazak gauza hau,
Eksenplu bat harturik?
I.
Klarki jakiñen duzu,
Mirail bat ikhusirik,
Mirail garbi batean
Miraturik bisaia,
Nola ageri baita,
Bigarren iduria;
Aitak ezaguturik
Zer duen izatea,
Ezagutza hura du
Bere bardin Semea.
Espiritu Saindua
G.
Zer Espiritu Sainduaz
Sinhesten duk, Maitea?
I.
Bien borondatetik
Duela izatea.
G.
Zergatik deitzen dute
Bien korapilloa?
I.
Hirugarrena baita,
Bien amudioa.
G.
Zeiñ da hirur hautarik
Handien den Presuna?
I.
Hirurek bardiñ dute
Bere handitasuna.
G.
Zeiñek ezdeusetarik
Kreatu du mundua?
I.
Hiruek, eta dute
Hiruek gobernua.
G.
Zeiñ Presuna izan da
Guretzat inkarnatu?
I.
Semea, eta gero,
Gurutzean itzatu.
G.
Seme gizon egiñak
Zenbat izate ditu?
I.
Jainko eta gizon da,
Beraz bi izate tu.
G.
Zeiñ da prinzipalena
Eta nobleen dena?
I.
Natura dibinoa,
Edo Jainkotasuna.
G.
Zeiñ da bertze natura,
Haren pare eztena?
I.
Natura humanoa,
Edo gizontasuna.
G.
Zenbat presuna dire,
Bat othe ala bia?
I.
Bat baizen ezta, bañan
Jaun adoragarria.
G.
Ala da humanoa,
Ala da dibinoa?
I.
Presuna dibinoa,
Eta ez humanoa.
G.
Nola deitzen duzue
Gizon egiñ Presuna?
I.
Deitzen da Jesus-Kristo,
Edo Jainko Gizona.
G.
Zeiñ beraz hil izan zen,
Jongoiko inmortala?
I.
Ez, bañan hil izan zen,
Gizona zen bezala.
G.
Zeiñ egiñ eta hil zen
Eta zer fazionetan?
I.
Ortzirale sainduan,
Gurutzeko tromentan.
G.
Zeiñ egunez pitztu zen,
Zerura noiz altxatu?
I.
Altxatu Aszensiñoz,
Bazko goizean piztu.
G.
Non da orai bizia,
Zeiñ du bere lekhua?
I.
Parabisu ederra
Eta sakramendua.
Eukaristia
G.
Zer da sakramenduan,
Han othe da ogia?
I.
Ez, bañan Jesus-Kristo,
Gizon Jainko handia.
G.
Zer dire akzidentak,
Edo aparenziak?
I.
Sensuez ezagutzen
Diren gauza gustiak.
G.
Indak zenbait eksenplu,
Jakiñ dezakedana.
I.
Xuritasun, biribil,
Gustu, handitasuna.
G.
Zer beraz siñhesten duk
Akzident hetan dela?
I.
Jesus-Kristo Jaunaren
Gorphutza, arima, odola.
G.
Hostia batean da,
Hala da hañitzetan?
I.
Haiñ ungi da batean,
Nola ehun milletan.
G.
Hausten da Jesus-Kristo,
Akzidentak haustean?
I.
Ez, bañan osoa da
Parte ttipienean.
G.
Nola da han gorphutza?
Figura bat bezala?
I.
Ez, bañan nola baita
Zeruan erreala.
G.
Kausitzen dire bertze
Bi Presunak hostian?
I.
Lagun bezala dire
Sakramendu handian.
G.
Laikoak ala aphezak
Du gehiago hartzen?
I.
Aphezak bezanbat du
Laikoak errezibitzen.
G.
Othe da arnorikan
Kalitzean barrena?
I.
Ez, bañan bai guretzat
Odola isuri zena.
G.
Zer da kalitz sainduan?
Gorphutza ala Odola?
I.
Odola eta gorphutza,
Hostian den bezala.
Konfesionea
G.
Ungi hartzeko Jesus,
Nola behar da hartu?
I.
Falta mortal guziak
Osoki konfesatu.
G.
Asko da erratea,
Utzi gabe batere?
I.
Ez, bañan behar dire
Nigar eta dolore.
G.
Zenbat aldiz behar da
Hartu urthe gustiez?
I.
Behiñ obligaziñoz;
Amudioz hañitzez.
Jainkoaren manamendu sainduak
1.
Jainko bat adoratuko duk
Eta guziz maitatuko.
2.
Eztuk Jainkoa, ez bertze deus
Banoki arnegatuko.
3.
Igande, besta sakratuak
Idukiko tuk sainduki.
4.
Aita-amak ohoratuko
Lurrean aizen luzeki.
5.
Eztuki hil behar nior ere
Eta ez nihor gaitzetsi.
Gustiek ni behar nauzue
Bengantzen Jainko siñhetsi.
6.
Haragizko bekhaturikan
Eztuk egiñen gorphutzez,
Eta hetan eztuk plazerik
Desiratuko bihotzez.
7.
Bertzeren ontasunetarik
Eztuk deusik ebatsiko:
Ebatsiak dakizkiela
Ez haiñ guti idukiko.
8.
Sekulan eztuk pensatuko
Falso testimoniorik,
Eta ez gezurrik erranen,
Ez handirik, ez ttipirik.
9.
Hire lagunen esposa
Eztuk gutiziaturen.
10.
Ezta nihoren onik ere
Gaxtoki desiraturen.
Elizako manamendu sainduak
1.
Entzun ezak igande, bestez
Meza saindua debotki.
2.
Konfesa adi gutienik
Urtean behin osoki.
3.
Hartuko duk Bazkoz bederen
Gorphutz saindua humilki.
4.
Igande, besta manatuak
Idukiko tuk sainduki.
5.
Gartha, Bijili, garizumak,
Osoki tuk barurturen.
6.
Ortzirale, larunbatetan
Haragirik eztuk jaren.
7.
Denbora debekatuetan
Eztuk egiñen eztaiak.
8.
Xuxen pagatzak hamarrenak,
Paga xuxen primiziak.
Elizan zazpi sakramendu dire
1. Bathaioa.
2. Konfirmazionea.
3. Eukaristia.
4. Penitenzia.
5. Alunzioa.
6. Ordena.
7. Ezkontza.
I. Bathaioak egiten gaitu giristiño, Elizako eta Jainkoaren seme; khentzen daroku bekhatu orijinala, baita aktuala ere, baldiñ baginduen batere.
II. Konfirmaziñoak ematen daroku Espiritu Saindua, eta indarrak deabruen tentazioneen garaitzeko.
III. Eukaristiak daduka Jesus-Kristoren Gorphutza, eta harekiñ errezibitzen ditugu bizitze eternaleko dohaiñak; gure arimak handitzen dire grazian, eta gure gorphutzek errezibitzen dute glorian pitzteko bahia.
IV. Penitenzaik barkhatzen darozkigu bekhatuak, eta ematen daroku galdu ondoan grazia.
V. Ordenak ematen tu Elizan presuna Sakratuak gure irakasteko, guri emateko sakramenduak, eta gure gidatzeko.
VI. Ezkontzak ematen du jeneraziño justua; haurrek emateko Jainkoari ohore eta gloria, burasoek obligaziño dute haurren ungi eskolatzeko.
VII. Alunzioak ematen daroku indar garaitzeko deabruen azkeneko guduak, eta oraiño ematen daroku grazia, Jesus-Kristoren sendimenduetan hiltzeko.
Anplekiago esplikatzen dire sakramenduak
Bathaioa
Bathaioko sakramenduak
Gure gatheak haustean,
Biktorios egiten gaitu
Deabru gustien gaiñean.
Bekhatu bat egiñ ondoan
Ifernua dut merezi;
Hartu ondoan ur xorta bat,
Zerua dut irabazi.
Konfirmazionea
Soldadu berri batean du
Iphizpikuak formatzen,
Gizon gazte bat duenean
Krisma sainduaz gantzutzen.
Hemen du hartzen seiñalea,
Seiñale konbatekoa:
Gurutzea bere kopetan,
Bisaian mazelakoa.
Eukaristia
Gustien Salbatzaille Jaunak
Bere haragi saindua
Egiñ du arimen hazteko
Elizasakramendua.
Aldarean guk egitean
Sakrifizio handia,
Jesus bera da edireten
Apheza eta hostia.
Penitenzia
Bekhatuek dituztenean
Gure arimak lizuntzen,
Penitenziak darozkigu
Tatxa gustiak xahutzen.
Hau da Jesus gure Jaunaren
Odolaren ithurria:
Hemen barrena du sendatzen
Arimako izurria.
Alunzioa
Lehoiñaren gisa darraiku
Goseak hillik etsaia:
Guri galarazi beharrez
Heriotzean kuraia.
Bañan gorphutza zaikunean
Olio sainduz gantzutzen,
Borthitzten da gure arima
Eta etsaia flakatzen.
Ordenak
Ordenek dituzte lurrean
Egiten Jainko ttipiak
Handia da beraz apheza,
Botherea du handia.
Zeruko eta infernuko
Eskuan ditu gakhoak;
Bere gaiñean ere dio
Indar eman Jongoikoak.
Noelak
Eguberri egunean
Munduak behar du boztu;
Testamenta berria da,
Behar dugu ohoratu.
Eguberri...
Luzifer tulunbioan
Izen zenean hondatu,
Ifernurat giñoazen,
Bañan Jesusek salbatu.
Eguberri...
Ekharri zuen mundurat
Birjinak gure argia,
Amak dolorerik gabe
Haur handi, Jainko tipia.
Eguberri...
Hirur errege zuhurrek
Adoratu zuten Haurra;
Eman zioten insensu,
Bere urre eta mirra.
Eguberri...
Jesus Haurrari presentak
Ziotsaten konsekratu;
Bañan Herodes kruelak
Kruelki zuen tratatu.
Eguberri...
Salutatu zuten Jesus
Eta Birjina Maria,
Amarik den handiena,
Eta haur Jainko Berria.
Eguberri...
Ala hark hagitz gu maite!
Hil izan baitzen gugatuik.
Aita, iguzu gloria
Jesus Semearengatik.
Eguberri...
Orazionea Aita Saindu Urbano VIII-K egiña
Zure begien aitziñera
Ekhartzen tut huts gustiak
Zuri darozkitzut agertzen
Errezibitu zauriak.
Pensatzean zer pena dudan,
Handiago dut kaltea;
Eta pairatzen bihotzean
Tipiago dolorea.
Nik egiñ dudan bekhatua
Hagitz da pisuagoa,
Eta sofritzen dudan pena
Da hagitz ariñagoa.
Bihotzea sentitzen ditut
Bekhatuen doloreak,
Bañan ez khentzen bihotzetik
Bekhatuen maleziak.
Trublaturik ene arima,
Milla pena tut sofritzen;
Hala ere urguillutsua,
Ez zait burua makhurtzen.
Doloretan bethi bizi naiz,
Eta bethi nigarretan;
Bitartean bethi lo natza
Bekhatu usatuetan.
Baldin punitzen bagaitutzu,
Urtzen da gure bizia;
Eta eztugu behiñ ere
Kitatzen gaxtakeria.
Gaztigatzen gaitutzunean,
Aithortzen ditugu faltak;
Bañan berehala ditugu
Ahanzten zure bisitak.
Zehatzen gaitutzun denboran
Grazia dugu eskatzen;
Egiten baduzu grazia,
Kontra gaizkitzu altxatzen.
Baldiñ guk egin tugun hutsak
Barkhatzen ezpaditutzu,
Badakigu, justua zare,
Justuki hiltzen gaitutzu.
Gloriako Aita puxanta,
Iguzu, arren, grazia
Grazia zure baithan dena,
Nihork eziñ merezia.
Ezdeusetik egiñ gaitutzu
Zure othoitz egilleak;
Guregatik othoitzten zaitu
Gustien Salbatzailleak.
G.
Jainkoaren apostolu sainduak,
Othoitz egizue guretzat.
I.
Diñeki errezibi detzagun
Jesus-Kristok egiñ promesak.
Orazionea
Iguzu grazia, o Jainko guziz puxanta, trublamenduek ikhara ez gaitzaten; ezarri gaitutzu Apostoluen harri borthitzaren gaiñean: othoitzten ziatugu Jesus-Kristo gure Jaunaren merezimenduez, zeiña bizi eta Jaun baita zurekien batean, mendeen mende gustietan.
Hala biz.
Jesus, gizonaren dohatsutasun osoa
Jesus, zu zare izatu
Gustien kreatzaillea;
Zu Gurutzean itzatu,
Gustien Salbatzaillea.
Jesus, ene esparantza,
Jesus, ene szienzia;
Jesus, ene alegrantza,
Jesus, ene on guzia.
Jesus, ene ohorea,
Jesus, ene sustengua,
Jesus, ene Erregea,
Jesus, khoroa saindua.
Jesus, ene gutizia,
Jesus fede dibinoa,
Jesus atsegiñ guzia,
Jesus ene amudioa.
Jesus dela ene gustuan,
Jesus ene beharritan,
Jesus ene spirituan,
Jesus ene begietan.
Jesus dela ene ahoan,
Jesus ene eskuetan,
Jesus ene herioan,
Jesus gauza gustietan.
Jesus dela ene bidea,
Jesus ene gidaria,
Jesus fiñean xedea,
Jesus Jainkoa, gloria.
Jainkoari Saint Augustiñen othoitza
Domine Jesu, noverim Te, noverim me. Nec aliquid cupiam nisi Te, ut odiam me et amem Te.
Quidquid agam, propter Te. Humilien me, exaltem Te. Nihil cogitem nisi Te. Mortificem me, et viviam in Te. Quaecumque veniant, accipiam a Te. Persequar me, sequar Te. Sempter optem sequi Te. Fugiam me, confugiam ad Te. Dignus sim defendi a Te. Timeam mihi, timeam Te. Simque de electis a Te. Diffidam mihi, fidam in Te. Obedire velim propter Te. In nullo afficiar nisi in Te. Aspice me, ut diligam te; voca me ut videam Te. Et in aeternum potiar Te.
Amen.
JAINKOAREN GLORIA HANDIENAREN, ETA BIRJINA MARIA DOHATSUAREN IZENEAN
|
|