|
VENI CREATOR SPIRITUS
Espiritu dibinoa
On gustien ithurria,
Mundua zuk egin duzu,
Jainko adoragarria.
Arren zato, garbitzatzu
Arimak eta gorphutzak
Zure suez erretzatzu
Kreatu tutzun bihotzak.
Qui paraclitus diceris
Gure jaun gozo, eztia,
Dohain puxant zerukoa,
Aita, seme, jainko jaunak
Guri egorri jainkoa.
O su maitea, zuk tutzu
Gure arimak erretzen,
Zuk zure khar dibinoez
Gure bihotzak gozatzen;
Tu septiformis munere
Aitak, promes aberatsak
Erakutsirik obretan,
Jakiñ da zeiñ Puxant den
Zure zazpi dohaiñetan.
Zu Gizonei egorririk,
Hekiñ hitzak tu formatu,
Eta zure Berri onak
Mundu guziak entzun tu.
Accende lumen sensibus
Egor dietzakigutzu
Zure argiak lurrera,
Hek segiturik munduan
Segi zaitzagun zerura.
Prosa
Gida zazu eta borthitz
Lurrean gizon itsua,
Ediren zaitzan Glorian
Bere xede dohatsua.
Hostem repellas longius
Arren fabora gaitzatzu orai
Orai gure egunean
Bizitzekotzat sainduki
Zurekin zure bakean.
Zu segituko zaitugu;
Urrun ezazu etsaia,
Infernuan honda zazu
Gustia galdu, hautsia.
Per te sciamus da Patrem
Errazu nola den berdiñ
Semea Aitarekien;
Nola etzaren zu ere
Bat baizen hek biekien.
Erakuts dietzagutzu
Zure argi eternalak,
Saindu egin arteraiño
Egon gaitezen leialak.
Deo Patri sit Gloria
Trinitate dibinoa,
Esentian bat zarena,
Mundua eta Zerua
Gobernatzen dituzuna;
Jesus, hillen pistzaillea,
Zaren Errege Glorian
Spiritu sainduarekiñ
Zaren jaun mende handian.
Hala biz.
|
|