|
Arratseko eginbidea
Oratoriora erretirtu ondoan, pensa zazu aitziñean duzula Jainkoa; begira dagotzula ea noiz errendatuko diozun zure kontua; ur benedikatuaz ziñatuko zare, eta imajina saindu edo Gurutze bate aitziñean belhauriko egiñen duzu etsamena.
Adora
Adoratzen zaitut humilki
Zeruetako Jainkoa,
Aita, Seme, Spiritu Saindu,
Ene Jaun egiazkoa.
Zu ere adoratzen zaitut,
Salbatzailea, hostian,
Gizonen eta aingeruen
Jaun Erregea glorian.
Esker
Zordun natzaitzu hañitz onez
Egundaiñotik egiñez,
Bañan beregainki natzaitzu
Egun berritu dohaiñez.
Jauna, ematen darozkitzut
Ene eskerrak munduan,
Baita emanen ere bethi
Sainduen balsan zeruan.
Galdegiñ
Ene Jauna, ene Jainkoa,
Ene Iguzki handia,
Zure argi saindutik dute
Gure arimek argia.
Galdez nagotzu, Jauna, argi
Bekhatuen bilhatzeko;
Arren, beraz argi nazazu
Bihotzaren xahutzeko.
Etsamena
Ikhus ezak, ene arima,
Zer bekhatu egiñ duken,
Eta halaber zer ontasun
Egiñ behar utzi duken.
Hartarakotz konsideratzak
Ikhusi tuzken presunak,
Pensamenduak, hitzak, obrak,
Leku izan aizenak.
Dolore
O Jainkoa, nigarren nago
Zu ofensatu baitzaitut,
Ene dolore handia da
Damu egiñ baitarotzut.
Barkhamendu eske nagotzu
Ene bekhatuengatik;
Dezplazer dut, eta dezplazer
Zure dezplazeragatik.
Resoluzione
Deliberatzen dut fermuki
Ez bertzerik egiteko;
Eta egin tudan gustiak
Osoki konfesatzeko.
Ikhus dezazu Gurutzean
Enetzat zure Semea,
Eta barkha diezadazu,
Zeruko Aita emea.
Reflekzione
Zenbat ediren izan dire
Goizean hillik ohean!
Bekhatuetan joan badire,
Erretzen dauden ifernuan.
Beraz zeiñ peril handietan
Jartzen da gauaz presuna,
Bekhatuez dolurik gabe
Lo egitera doana.
Abisu
Eziñ egin badezakezu
Zure konfesionea,
Asaia zaite egitera
Zure kontrizionea.
O Jainkoa, nigarrez nago...
Bekhatuen konfesionea
Confiteor Deo Omnipotenti...
Konfesatzen natzaio Jainko bothere guzia duenari, Maria dohatsu bethi Birjinari, Mikael Arkanjelu Sainduari, Joannes Baptista Sainduari, Apostoluei, Piarres Sainduari eta Paule Sainduari, Saindu guztiei, hagitz bekhatu egiñ dudala pensamenduez, hitzez eta obraz: erraten dut ene falta, eta ene falta hagitz handia. Hartarakotz errekeritzen dut Maria dohatsu bethi Birjina, Mikael Arkanjelu Saindua, Joannes Baptista Saindua, Apostoluak, Piarres Saindua eta Paule Saindua, Saindu guztiak, eta zu, ene aita, othoitz egiteaz enetzat gure Jaun eta Jainkoari.
Misereatur nostri...
Jainko bothere guzia duenak digula bere miserikordia, eta guri barkhaturik gure bekhatuak, gida gaitzala bizitze eternalera. Halabiz.
Indulgentiam, absolutionem...
Jainko bothere guzia duenak, eta guziz onak digula bere grazia eta gure bekhatu gustien barkhamendua. Halabiz.
In manus tuas, Domine...
Zuk ditutzu, Jauna, munduan
Gure arimak kreatu,
Eta hautan zure figura
Mirakuilluzki pintatu.
Enea zure eskuetan
Osoki dut gomendatzen.
Ah! Nik despistatu figura
Berriz bazindu pintatzen.
Pater Noster, Ave Maria, Credo, Salve Regina, Angele Dei...
Oraziñoak eta ezamena egiñ ondoan, othoitztu behar duzu Andre dena Maria, Josef Saindua, Aingeru Beiraillea, Patroin Saindua, etc... Gero elizarik hurbilenera itzulirik, adoratuko duzu Aldareko Sakramendu Saindua. Lehen egiñ zen haragi gure arimen hazteko; pausatzen dago kustodioan, glorian gu pausarazi nahiz. Ah! Nori ez zaio bihotza bolatuko harengana, hari eman beharrez onore, esker, eta amudio! Errazu: «o Jesus, indazu zure benediziñoa», eta ziñaturik ohean sartzean: «zure izenean dela, Jainkoa, indazu ungi hilzeko grazia»; edo errazu S. Luis Errege Franziakoaren othoitza:
Banoa loaren hartzera,
Jesus zure izenean;
Gau eta egun beira nazazu
Ene etsaien artean.
Jauna, zuk odol dibinoaz
Erosi nauzu munduan;
Arren, errezibi nazazu
Hil eta ondoan zeruan.
Loak hartzean
Loak niri darostanean
Zarratzen ene begiak,
Zureak ene beiratzeko
Iduk tzatzu idekiak.
Pausatzen zarenaz geroztik,
Jesus, ene bihotzean.
Egidazu othoi grazia
Ni pausa nadiñ zurean.
Loa herioaren imajina denaz geroztik, orhoitu behar gare uste dugun baño lehenago hillen garela. Oren haren ondoan ezta izanen berze orenik guretzat; eztakigu noiz izanen den oren hura. Bitartean oren hura segurki izanen da; dagigun beraz orai zer ere nahi bagiñduke egiñ izan bagindu orduan. Ah! Itsutasunaren handia! Gure eternitateko egitekoan ez pensatzea! Eternitatea! Nork daki hi zer aizen, zeiñ aizen luzea.
Elizan sartzean
Sarthuko naiz zure elizan
Humilki adoratzeko
Eta zure izen saindua
Sainduekin laudatzeko.
|
|