|
Meditazioneak
Errotora
Ah, Jauna, banitz Elizaren
Defensa eta gloria!
Populuaren aitziñean
Banintz gidari argia!
Iguzkitzat zure jendeei
Natzaiela baliatzen,
Ah, zeruan gora banitu
Ene ardiak gidatzen!
Apheza
Apheza, ala hik handia
Ahoan izan puxanta!
Ezen ahoaz egiten duk
Jesus Jaunaren gorphutza.
Zerutik duk jautsarazitzen
Aldarerat Jaun handia.
Beirauk hunat bihotza ekhar
Non ezten gustiz garbia.
Orhoituko aiz bethi ere
Mahain sakratu hau dela
Betlehemengo lezearen
Imajina erreala.
Ezen hik hunat Jainko Jauna
Zerutik duk erakhartzen,
Eta duk hire eskuetan
Berriz sorthurik bizitzen.
Pensazak misterio huntan
Eliza saindua dela,
Galbariako mendiaren
Egiazko erretaula.
Amudioak dik mundurat
Berriz Jesus erakhartzen,
Eta hire bi eskuetan
Bigarrenean itzatzen.
Othe dakik Eliza dela
Saindu gustien korthea,
Eta monarka handiaren
Zeru aingeruz bethea?
Begirauk, beraz egiñ adin
Profano reprobatua;
Bañan egiok Jainkoari
Hire eskuez tronua.
Beata
Jainko gizona gurutzean
Izan zenean itzatu,
Birjinak zioen birjina
Birjinari gomendatu:
Zeruetako Erregeak
Erregiña sujetari,
Jesus Jaunak Maria ama,
Joannis diszipuluari.
Bañan egun Erregiñak du
Gomendatzeko kargua,
Eta gustiei zeruaren
Idekitzeko eskua.
Mariak diotza Beatak
Jainkoari gomendatzen,
Ama Birjinak Semeari
Bere debotak ofritzen.
O Erregiña! O Birjiña!
Harzazu beraz kargua
Gu Erregeri ofritzeko
Gal eztezagun zerua.
Ama, ona, othoitzten zaitut
Jesusen heriotzeaz,
Heriotzeko orenean
Gu, zureak, laguntzeaz.
Beira gaitzatzu beraz bethi
Munduan, Ama emea,
Zeruetan ikhus zitzaigun
Zu eta zure Semea.
Karguduna
Emazu gure bihotzean
Egiazko justizia,
Eta aparta zazu herra,
Aparta abarizia.
O Jauna! Iguitzu argiak
Guk jujeok ikhasteko,
Gu jartzen garenean juje
Nola garen jujatuko.
Aitoren semea
Zer progotxatuko zaizkigu
Ohore superbioak,
Zer ponpak, faza, urre, plazer,
Eta zer palazioak?
Tresor horien klartasunek
Begiak tie argitzen
Eta bihotzak xarmaturik,
Banaloriez ilhuntzen.
Zer progotxa ahal dakiket
Prinze gustien gloria,
Hirien eta probinzien
Diru errenta handia?
Zer handitasun ahal duket
Irabasteaz mundua,
Eta jaun puxant izateaz,
Baldiñ ezpadut zerua?
Zer populuen ikharatzeaz
Armaden habarrospean,
Gustiei lege egiteaz
Lurrean eta urean?
Zer izanen dut emateaz
Mila jende burdiñetan,
Baldiñ esklabo behar banaiz
Ifernuko zepoetan?
Handi gustien Erregea,
Munduko buruzagia:
Ah, inspira diezadazu
Humilitate handia.
Inspira on falsoen herra,
Plazer hatsen desplazera,
Egiazko aberastasun
Eta plazeren desira.
Ihiztaria
O Salbatzaille dibinoa,
Indazu zure grazia:
Ene sarea bethe zazu,
Bethe ene ihizia.
Ez utz munduko sareetan
Sartzera ene bihotza,
Eta ez haren plazeretan
Galtzera ene gorphutza.
Ez nazazula abandona
Mundu hunen oihanean;
Hemen nabilla ihizian
Animalien ondoan.
Eztut antsia zer atzeman,
Otsoa edo orkhatza.
Asko ut, zuk hartzen baduzu
Fiñean ene bihotza.
Soldadua
Armak ekharri nahi ditut
Erregeren faboretan,
Eta ibilli harengandik
Peril handi gustietan.
Aitziñean ekharriko dut
Gurutzearen bandera,
Gero gerlak akhabaturik
Joateko zeruetara.
Miriku sabanta
Grazia suerte gustien
Egiazko ithurria,
Eta munduan diren miñen
Miriku miragarria.
Zuri dagotzu, o Jainkoa,
Ordenanzen ematea,
Biziaz eta herioaz
Nahiaren egitea.
Bañan ez othe naiz ni ere
Erien balsan eria?
Eri naiz eta ene miña
Zerukotz ezta tipia.
Ene bihotza milletan zait
Egun oroz altaratzen;
Miñak milletan doblaturik,
Miletan naute transitzen.
Jauna, zure odol saindua,
Galbarian isuria,
Egiñ izan zen gure miñen
Sendatzeko ithurria.
Emozute gure bihotzei
Bere ontasun ederra,
Eta zerori egiñ zaite
Gure arimen indarra.
Doktora
Ah, ez segur, eztiat maite
Doktrina urguillutsua.
Fazatia duk, eta jende
Itsuen gida itsua.
Nik maite dudan doktrina duk
Itsuen argitzaillea,
Falsokeriak khasaturik,
Makhurren xuxentzaillea.
Jesus adora, Jesus maita,
Maita gurutzeko pena:
Ene gloria horra zer den,
Eta zer ene doktrina.
Doktor eginik, Gurutzetik
Zairokuk predikatzen.
Lege saindu huntaz giaitik
Galbarian eskolatzen.
Merkataria
Munduan orai hari gaituk
Xuxentzen eman-hartuak.
Huna kontuen egiteko,
Plumak eta libruak.
Irakurtzen hari nauk bethi
Eta bethi eskribatzen;
Helas! Ordean har-emanik
Nik ez zerukotz kausitzen.
Hañitz aldiz egiñagatik
Hañitz biaia handizki,
Eta egiñagatik hañitz
Sal eros dohatsuki;
Milla on doblatuagatik,
Izanagatik mundua,
Gauza gustiak galdu tiat,
Baldiñ ezpadut zerua.
Adoratzen zaitut humilki,
Jesus merkatari ona;
Arren beira diezadazu
Zuk erosi ontasuna.
Zure odola izatu da
Hura erosi duena;
Nori sal othe niozoke,
Hainbeste gosta zaitzuna?
Helas! urrun diezadazu
Bekhatuaren kutsua,
Abarizia, inbidia,
Injustizia itsua.
Zer ere guri baitaroku
Presentatuko munduak,
Galtzetik begira tugula
Zeruan tugun tronuak.
Perla hura guk erosteko
Ematzigun on gustiak,
Gustiak ere eztituk deus
Izanagatik handiak.
Ezen huna nola ditudan
Zeruko onak sinhesten,
Emanagatik nahi dena,
Merke direla erosten.
Gizon egitekotsua
Nik zertako tut hunenbertze
Egiteko erabiltzen?
Bat izan eta millek naute
Nahasirik tromentatzen.
Gizonak asko izanen du
Bat izateaz munduan.
Gustiak irabazi tuzte
Sartzen denean zeruan.
Marinela
Goazen eta pasa detzagun
Tromenta harrigarriak;
Bertze munduak bilhatzagun
Eta itsaso berriak.
Pensazak; bañan barka dela
Ifernua herioan,
Eta pensa, oren berean
Portua dela zerua.
Arrantzalea
Amu hunek milla herio
Bethi egiten tuenak,
Hemen hartzen tik egun oroz
Jende uretan daudenak.
Laster egiñik apastara,
Herioak tik sesitzen.
Helas! Horra ni ere nola
Munduak nauen trunpatzen.
Tropa bat diat atzematen
Ene sareen erdian,
Hautan dostetan dabiltzala
Itsasoaren hegian.
Ah, Piarres arrantzalea!
Har nazak hire sarean;
Zeruetara altxa nazak
Hire arraiñen artean.
Aberatsa
Utzarazi dietzadatzu
Gauza galgarri direnak,
Eta halaber maitarazi
Zeruko handitasunak.
Arren, indazu bizitzekotz
Behar den on tenporala;
Bañan, othoi ez galarazi,
Jauna, tresor eternala.
Paubrea
Zuk badakizu zeiñ den handi,
Jauna, ene paubrezia;
Ene dolore gustietan
Indazu pazientzia.
Eztut deus eskas, aberats naiz
Naizelarik beharrean,
Baldiñ zurekiñ bizi banaiz
Karitate ederrean.
Ene tresor aberatsa da,
O Jauna, zure grazia;
Hau da ene urre ederra,
Hau plazer, hau noblezia.
Tresnarik gabe naizenean,
Hau da ene estalkia,
Etxerik eztudan denboran
Hau ene hostaleria.
Beraz dirurik ere gabe
Bizi naiz ontasunetan,
Bizi dohatsu, eta kontent
Ene pena gustietan.
Ene konsolaziñoa da
Zure sinheste handia,
Hunek baitarot erakusten
Enea dela zerua.
Laboraria
Lurrean gure penetarik
Biltzeko fruitu eztiak,
Aphaintzen hari gare landak,
Haranak eta mendiak.
Jauna, hau da gu bezalako
Jendeen ofizioa;
Zuk emozute gure penei
Gloriaren prezioa.
Gure obrek izanen dute
Bere koroa justua.
Ereintza bezaiñ izanen da
Orduan handi fruitua.
Ogiak ogia daroku
Bere denboran ekhartzen;
Bañan erein ezten lekhutik
Sekulan ezta ilkhitzen.
Isurtzatzu gure gaiñera
Grazia prezaituak,
Zeruan diren ur aberats
Eta ihintz sakratuak.
Landarazi dietzagutzu
Bihotzetan berthuteak,
Zure glorian ikhusteko
Eskuak fruituz betheak.
Arzaina
Arthaldeak daramatzagu
Ur baster eder hautara,
Penze aberats zabal hautan
Belhar onez asetzera.
Jauna, guk hemen beiratzean
Ardiak otsoetarik,
Ah, zuk, othoi, beira gaitzatzu
Otso ifernukotarik.
Nekazalea
Ala ni bainaiz dohatsua!
Ene dendaren barnean
Bitokaz darotzut eragiten
Eliza ene etxean.
Eguna hasten den pontuan
Hasten natzaitzu kantatzen
Zure bihotzak bihotzera
Darotana inspiratzen.
Trabaillatu nahi dut bethi
Zuri plazer egiteko;
Asko daite zure bihotza,
Jauna, ene pagatzeko.
Bethi trabailluz ohorezki
Hemen naizela bizitzen:
Bethi nahi dut enplegatu
Zeruaren merezitzen.
Ezkonduak
Bedinka gaitzatzu, Jauna,
Iguzu sakramendua;
O Jainko jauna, bai, iguzu
Zure grazia saindua.
Senhar-emazteak iduki
Gaitzatzu zure bakean:
Zure Eliza den bezala
Sainduen batasunean.
Aita eta ama
Ah, errenda zazu dohatsua,
Jauna, gure familia,
Ez aberats izanagatik,
Dugun birthute handia.
Gurekiñ gure haur gutiek
Gloriako tronuetan
Adora zaitzatela bethi
Sekulako mendeetan.
Bañan, othoi, bizkitartean
Iguzu zure grazia;
Nahiago dut present hura
Ezen ez mundu guzia.
Izanen gare dohatsuak,
Dohatsu gure nekhea,
Baldiñ gurekiñ bazarete
Zu eta zure bakea.
Gaztea
Nola baitoaz arriberak
Ithurrietan sortzean
Itsasoaren kausitzera
Bere kursu lasterrean,
Nik ere gazte naizelarik
Nahi dut hasi kursua,
Jauna, zure ardiasteko
Eta halaber zerua.
Zaharra
Fiñean fiñatzera doa
Munduan ene adiña;
Hagitz nahi dut enplegatu,
Ungi egitera fiña.
Ezta posible sendatzea
Zahartasunaren miña;
Jauna, nik behar dudana da
Ungi hiltzeko dohaiña.
Amoina
Ala zu dohatsu baitzare,
Gizon karitatezkoa,
Amoinak emanen darotzu
Erresuma zerukoa.
Zu gloriarat altxatzeko
Baitu urrezko hegalak:
Hark erosiko darozkitzu
Tresor handi eternalak.
Alferrik gaituzte, alferrik
Deabru beltzek akusatzen,
Baldiñ Jainkoaren paubreek
Bagaituzte eskusatzen.
Karitatea Jainkoari
Tronura zaio ethortzen:
Othoitzten du, mintzatzen zaio,
Eta gu gaitu beiratzen.
Jainkoarentzat idekirik
Bethi izatu eskuak
Laster egortzen ditu urrun
Berekiñ deabruak.
Hunek ditu presondegitik
Jende gaxoak libratzen:
Hunek zarratzen ifernuak,
Zeruak hunek zabaltzen.
Liburu akhabatzean hunen egileak irakurtzailleari ematen dioen konseillua
Hiregatik duenaz geroz
Galdu Jesusek eguna,
Egik haren pena handiez
Hire dohatsutasuna.
Beraz, egon behar duk bethi
Haren zaurien barnean,
Eta eman hire bihotza
Haren bihotz ederrean.
Othoitza Andre dena Mariari
Zeruetako Erregiña,
Aingeruen ohorea,
Ifernuko izialdura,
Gizonen Ama emea.
Ematzu zure bi begiak
Zure haurraren gaiñean:
Hel zakizkit mundu hunetan
Azkeneko orenean.
Zeruetan erakuts dazu
Erregeen Erregea;
Zu Erregiña Ama zare,
Errege zure Semea.
Othoitza Saint Josef handiari
Birjina ama saindu baten
Espos birjina garbia,
Mundu huntan Salbatzailleak
Hazaitatzat berezia:
Josef, othoi, lagun zakizkit
Zeruetako kortean,
Amudiozko Semearen
Palazio ederrean.
Aingeru beiraille sainduari
Jainkoaren aingeru maite,
Ene kargua duzuna,
Bethi ene sustengatzeko
Armak eskuak zaudena:
Othoi, lagun zakizkit egun,
Lagun azken fineraiño;
Nik ere segituko zaitut
Zeruko gloriaraiño.
|
|