|
Jesus-Kristo gizon eta Jainko salbatzaillearen noelak
Inkarnazionea
Urrun adi, Parnaseko
Musa zahar profanoa,
Eta zato, zeruko
Musa berri dibinoa.
Jesus-Kristo gure Jauna
Ekhar bezate bihotzek,
Ithurriek ur saindua,
Fruitu bizia haritzek.
Adio, Febus, hire etxe,
Hire itsaso gustia,
Ez zarete asko hilzeko
Ene egarri handia.
Errazu, zeruko musa,
Nola erdi den Birjina,
Nola duen Jainko Haurrak,
Izatu lehen eguna.
Errazu nola egin den
Gizon zeruko Jainkoa,
Eta nola Jainko egiñ
Gizon gu bezalakoa.
Nola Dabiden kastatik
Gizon egiñ den munduan
Egundaiñotik Jongoiko
Izatu zena zeruan.
Misterioa
Orai da lurra xanjatzen
Zeruko parabisuan:
Zeruak egiñ presenta
Orai agertzen munduan.
Establian da estali
Zeruko tresor gustia:
Jende gaxoak dakusa
Bere Egille handia.
Hurbildu zaik, o gizona,
Jangoikoa salbatzeko,
Ofesantu duken Jauna,
Hire hutsen barkhatzeko.
Hau duk Aita Handiaren
Seme bethi izan dena,
Hau ihortzirien nausi
Eta bigarren presuna.
Gizon gisa, gizona duk
Gizonaren fazoiñean,
Eta dik heian bizia
Irabazten jornalean.
Estalia duk kanpotik
Gizonaren haragiaz:
Hire odol hire forma,
Hire egite gustiaz.
Nola baita bi natura,
Baitik halaber bi izen;
Bañan eztituk izen hek
Izen dibino bat baizen.
Ohoratzen dik gloriak
Bere lagun lur paubrea,
Eta parte eternalak
Kreatu duen partea.
Iainko lehen izatua
Orai ere duk Jainkoa,
Orai den bezala bethi,
Iainko bethierekoa.
Zuek bezala haragi
Lehen ez zena izatu,
Haragiaz bestiturik
Zuen balsan duk kausitu.
Ez zaiaiok Jainko huni
Pisu humanitatea,
Ez ziaiok Gizon huni
Pisu dibinitatea.
Eta nola iguzki bat
Aurkhitzen baita zeruan,
Orobat Salbatzaillerik
Eztuk bat baizen munduan.
Lurrean kreatu dena
Lurrez gizon lurrekoa,
Hura bera duk zeruan
Zeruetako Jainkoa.
Jainko Jauna haragiaz
Ziagok gerizaturik,
Majestatea ziagok
Han berean estalirik.
Jesu-Kristo Haurrari Salutazionea
Haurtxoa, zure sortzeaz
Mundu gustia da bozten;
Zure sehaskari diot
Agur humilla egiten.
Oren onez ozr zaitela
Gure mundu ederrean;
Esklabo gaude gustiok,
Haurra, zure beharrean.
Zuk mendekatuko tutzu
Gizon gustien etsaiak,
Gustiei zuk idkiko
Gloriako ithurriak.
Zuk behar duzu konplitu
Gustien pagamendua,
Zuk obratu behar duzu
Gustion salbamendua.
Jainko zare, kalma zazu
Jainko Aitaren furia;
Gizon zare, paira zazu
Merezi dugun zauria.
Galdegiten du Jainkoak
Jainko baten balioa;
Galdegiten Gurutzeak
Gizonaren herioa.
Gizonak tu pazientki
Bere penak sofrituko,
Eta Jainkoak gizona
Penetan faboratuko.
Herio kruelak behin
Hillen du gizon mortala;
Gero hillen du Jainkoak
Herio itsu kruela.
Jaun handiak du orduan
Kobratuko ontasuna,
Odolezko herioan
Galdu aberastasuna.
Jainkoak eta gizonak
Kargu diferetak tuzte;
Bere eskuan hargatik
Elkharri ematen darozte.
Lurrerat zare fiñean
Promes bezala ethorzen,
Eta duzu egun huntan
Lege zaharra berritzen.
Hagitz da argiagoa
Zure legeko itzala,
Ezen ez bertze legeko
Iguzki argi zabala.
Egun hau aspaldi zuten
Gure Aitek desiratu;
Fedeak urrundik zuen
Denbora hau kontenplatu.
Zuk egotzi behar tutzu
Ifernuko protaleak;
Zuk su handian hondatu
Leza beltzeko sugeak.
Boztu da zu ikhusirik
Bethleemengo Hiria
Jesen zigorra zare zu,
Zu lehoiña, zu zuzia.
Jakoben izarra zare,
Birjina baten Semea,
Dabiden odol nobletik
Ethorri den Erregea.
Errege zaitu humilki
Siongo alabak deitzen;
Eta zare aspaldiko
Lekhukoekiñ agertzen.
Figura Lege Zaharrekoak
Mendirat Izaak haurrak
Egur-zama altxatzean,
Markatu zuen ziñela
Itzatuko gurutzean.
Egiptun ziren etxeak
Odolez señalatuak,
Zure odolaren ziren
Figura odolstatuak.
Hañitz ofrenda zaizkitzu
Palestinan konsekratu,
Mundu herri zabalean
Hañitz hostia ofritu.
Bañan bethi zu zintuzten
Hostia hek figuratzen,
Nola iguzki argia
Itzalak baitu markatzen.
Sartzen zare aldarerat,
Zu zara Aphez Nausia,
Zu jende goxo gustien
Othoitz entzule handia.
Ezarri zuen Moisek
Masta gaiñean sugea;
Heriotik libratzeko
Asko zen hura ikustea.
Izatu zen hura ere,
Jauna, zure seiñallea,
Zu ethorriko ziñela
Biziaren emaillea.
Zure itzala bezala
Iragan zen aitziñean,
Noizbait emanen ziñela
Gure bizia Habean.
Haun ona, Amak ez zaitu
Munduan eman argira,
Bertze haurrek bere haurrak
Ematen tuzte gisara.
Eztu esposik Mariak
Egundaiño ezagutu,
Spiritu Sainduak baizen
Ez zaitu nihork formatu.
Aita duzu, Ama gabe,
Zeruetako glorian;
Ama duzu, aita gabe,
Lurreko erromerian.
Birjina on baten ganik,
Haur hobea zare sortzen;
Ene hobenak ditutzu,
Jainko garbia, garbitzen.
Bake dugu, bake huntzaz
Zu ere zare gozatzen;
Bañan zure bakean da
Gure bakea kausitzen.
Gure gerlak ixil daude,
Bertzeak dire altxatzen;
Zeru-lurrek bake dute,
Ifernua da khexatzen.
Espantuaren handia!
Zerua duz kitatu,
Hartu lurra eta zare
Establian ostatatu.
Zeruak bada darotzu
Fortuna han preparatu!
Aingeruen gloria du
Bestien heian trukatu!
Bertzela tratatzen gaitu
Munduan eskastasunak,
Agintzen baitarozkigu
Zeruko handitasunak.
Aitari manera huntan
Diozu plazer egiten;
Eta bidea gizonei
Gloriarat erakusten;
Kitatu behar direla
Handien palazioak,
Nahi baitugu merezi
Palazio dibinoak.
Jesus Haur sortu berriari othoitza
Ah Jesus, ene anaia!
Anaia hoben gabea,
Ikhus-azu zure anaia,
Anaia bekhatorea.
Nahi dut bihotz gustiaz
Izan zurea osoki;
Ni urrikari izateaz
Eztakizula urriki;
Ohora nazazu, othoi,
Aitaren begitarteaz,
Zure odola fabora
Anaiaren entzuteaz.
Eztuzu ahalke behar
Ene haragi paubreaz!
Eztuzu behar damurik
Nitzaz dolu izateaz.
Esku altxatzen tudanak,
Mintzatzen zaitzun mihia,
Makhurtzen tudan belhaunak,
Fiñean gorphutz gustia;
Eztire solamente bertze
Gizonen bezalakoak,
Bañan dire bereziki,
Jesus, zure odolekoak.
Zure bizitze berriak
Nau munduan salbatuko,
Eta ekhartzen ditutzun
Bozkarioek boztuko.
Misterio bera Noeletan den bezala esplikatua
Kanta zagun guziok
Ahalik gorena,
Lauda zagun Maria,
Andre handiena.
Zerutik izan zuen
Mezu dibinoa,
Ez zuela izanen
Agorren laidoa.
Izena eman zitzaion
Birjina Maria:
Hañitz erregetarik
Zuen ethorkia.
Gure salbamenduaz
Errazu, Maria,
Nork ekharri zarotzun
Zerutik berria.
Gabriel Aingeruak
Etxean sarthurik,
Jainkoari zeruan
Gu urrikaldurik.
Zer aita Eternalak
Zuen gaztiatu?
Gabriel Aigeruak
Zertzaz zen mintzatu?
Salutatzen zaitugu,
Birjina Maria,
Grazia da zurekin
Eta Jaun handia.
Zein lekhutan zinauden,
Maria, orduan?
Gabriel Aingeruak
Zu salutatzean?
Galilean nengoen
Herri ederrean,
Ene gelan bakharrik
Debozionean.
Gabriel Aingeruak
Zu salutaturik,
Erran izan zarotzun
Deus bertze berririk?
Konzebituko duzu,
Maria, sainduki,
Seme izanen duzu
Jainkoa segurki.
Erraguzu, Maria,
Zure izenean
Zuk zer erran ziñoen
Hauk entzun ondoan?
Nola daite posible
Inkarnaziñoa?
Semetzan nuke Aita,
Ene Jongoikoa?
Maria, othe ziñen
Garabik trublatu
Fazoiñ huntan Gabriel
Zenean mintzatu?
Bai, ezpainuen nahi
Sekulan ezkondu,
Eta ez Birjinaren
Abantailla galdu.
Aingeruak zer erran
Zarotzun, Maria,
Ikhusirik ziñela
Trublatu guzia?
Eztuzula beldurrik,
Birjina ederra:
Izanen da Spiritu
Sainduaren obra.
Maria, Aingerua
Sinhetsi zinduen?
Eta zer errepusta
Itzuli ziñoen?
Zeruetako jauna
Dela Adoratu,
Haren borondatea
Osoki konplitu.
Ilhabetheen muga
Iragan ondoan,
Sorthu zen zureganik
Jainkoa munduan?
Bai, sorthu zen munduan
Fruitu dibinoa
Gustien salbatzeko
Zeruko Jainkoa.
Erraguzu, Maria,
Haren sorlekhua
Ala zen palazio
Ala gaztelua?
Establi hautsi bat zen,
Establi ttipia,
Surik, atherik gabe
Lekhu idekia.
Nor ethorri zitzaitzun
Agur egitera?
Buryesik agertu zen
Bezten ematera?
Ez gizon, ez emazte
Ez zen presentatu,
Esklabo baten gisa
Gintuzten kitatu.
Ez zen bada izatu
Ez laboraririk?
Eta ez zen hurbildu
Ez merkataririk?
Utzi izan gintuzten
Jende hek guziek,
Ez gintuzten ikhusi
Hain gutti handiek.
Erraguzu, Maria,
Izan zen arzaiñik
Eta mendietara
Dabillan gizonik?
Hek bere presentekin
Gintuzten ikhusi,
Hekien bihotz onak
Gintuen onetsi.
Erraguzu, Maria,
Bazen erregerik,
Zure Seme Jainkoa
Ikhusi zuenik?
Hirur errege zuhur
Ethorri ziraden,
Zeiñek bere presentez
Ohoratu zuten.
Erraguzu, Maria,
Haurra zer egin zen?
Munduan izan zeiño,
Zer gizon izan zen?
Gizon eta Jainko zen,
Justua bizian,
Eta halaber justu
Hil izan zenean.
Erraguzu, Maria,
Handitu ondoan,
Ea guziek zuten
Maitatu munduan?
Bai, maite izan zuten,
Bañan ez juduek,
Koleraz, inbidiaz,
Herraz itsutuek.
Bethi izatu ziren
Jende hek herratsu,
Jesus lurrean zeiño
Bethi koleratsu?
Bai, bethi izan zuten
Haiñ herra mortala,
Non sofritu baitzuen
Gurutze kruela.
Hitz gutiz laburtzeko,
Errazu, Maria:
Gurutzean itzatu
Zuten Jaun handia?
Ah bai! itzatu zuten
Jainkoa Habean,
Gaizki akusaturik,
Ohoiñen artean.
Erraguzu, Maria,
Ea urrun ziñen,
Ala hurbil Semea
Ikhusi zinduen?
Haren aldean nintzen
Ungi flakatua,
Hilla nirudiela,
Guzia urthua.
Arren, Andre handia,
Othoizten zaitugu,
Semearen tronuan
Lagun zakizkigu.
Jujatzean mundua
Azken egunean
Eman gaitzan oñekin
Bere eskuiñean.
Halabiz.
Jainkoa gizon egin da Mundua salbatzeagatik
Zeruko ihortzirien
Jaunaren ohe ttipia,
Gloriako Erregeren
Sehaska miragarria.
Manjatera, ikhustean
Zure humilitatea,
Ezin suporta dezaket
Munduko banitatea.
Higuiñtzen zaizkit plazerak,
Urre, ohore, szeptroak,
Erresuma, handitasun
Tronuak eta koroak.
Establian huna non den
Zeruko majestatea,
Haur paubretto baten gisa,
Egiñik bera paubrea.
Jainkoa dago esklabo
Troxetan amarraturik,
Gustien salbatzaillea
Belhar gaiñetan jarririk.
Haurrak sala huntan ditu
Bere nigarrak isurtzen;
Bi bestiek dute hemen
Hatsez Aurttoa berotzen.
Bestitzeko eztu deusik
Gustien bestitzailleak,
Eztu ontasunik nahi
On gustien emailleak.
Prinzeen Jauna zelarik,
Munduan Erregea,
Ez zuen bada izatu
Erregeen ohorea.
Etzen gozatu Haurtto hau
Balsamo urrin gozoez,
Ezta berregiñdu ere
Handien ponpa ederrez.
Ez zuten hunen etxea
Urreriek bistatu,
Ez diamantek, ez perlek,
Ez zilharrek distiatu.
Haurra bera zen beretzat
Izarra eta argia,
Bera bere Klartasuna,
Bera iguzki gustia.
Jesus Kreatzaille Jauna,
Gustien Jainko handia,
Bizitze hobe denaren
Sekulako iguzkia.
Aita guziz puxantaren
Klartasun infinitua,
Joan den eternitatean
Bethi berdin izatua.
Aitak ikhusi ondoan
Bere izate handia,
Ikhusi zaitu ilkhitzen
Bere argitik argia.
Bere baithan ikhusi da
Bere Seme bardinean,
Nola baita presuna bat
Ezagutzen miraillean.
Arraza guziz handia,
Jainko Aitaren Semea,
Etxe ongarriz bethean
Usatu gabe prinzea.
Non duzu joan den mendean
Izatu dignitatea?
Non Aitarekiñ glorian
Izatu majestatea?
Non koroa eternala,
Erresuma dohatsua?
Non tronu hanbat Aingeruz
Glorian inguratua?
Zuk handik zinduen lehen
Itsasoa gobernatzen,
Handik beiratzen mundua,
Ifernua gastigatzen.
Ah sorthe miragarria!
Hau berak zuen hautatu.
Harritzeko paubrezia!
Berak zuen hau maitatu.
Munduan zuen gizona
Bere moldera formatu,
Animalia gustien
Erregetzat deklaratu.
Bañan Jainkoaren kontra
Jarririk gizon salbaia,
Dohaiñekin galdu zuen
Jainkoaren iduria.
Bekhatuez kargaturik
Bazegoen kolpatua,
Bai egonen ere bethi
Zerutik desterratua.
Bañan Jainkoak harturik
Gorphutz guk bezalakoa,
Salbatu nahiz gizona,
Gizon egiñ zen Jainkoa!
Jesusen errenkurak establian
Bekhatuen zepoetan
Esklabo giñaudenean,
Jainkoa egiñik gizon
Sorthu zen leze batean.
Hiñ eztiki izatu zen
Haren bihotza mintzatu,
Non hango harri arrokak
Izan baitziren mobitu.
Arrokak, ene sorthea
Zuek duzue sentitu;
Bi begiez ikhusirik
Zuek zarete argitu.
Bustirik ene nigarrez
Izan zarete beratu,
Ene auhenak entzunik,
Zuek zarete ernetu.
Hunelako espantuen
Bethi ere egiteko
Badiat bada ontasun,
Eta bothererik asko.
Nik nigarrak egitean,
Urak tutzue isurtzen,
Gure bien uretarik
Ithurri bat duk ilkhitzen.
Ur hauk tuk ene suspirez
Bere lekhuan xukatzen:
Gero berriz ithurri hau
Gure nigarrez bethetzen.
O gizonak, ala zuek
Entzunen oihu aspreak!
Hauk senti ene bihotza,
Senti ene doloreak!
Gozonek eztie senti,
Eztie deusik ikhusten!
Ez aditzen deusik ere,
Eta ez nigar egiten!
Badirudite arrokek
Direla haragizkoak,
Eta halaber gizonek
Direla arrokazkoak.
Establia
Leze ilhun dohatsua!
Jauregi paregabea!
Jainkoak hire baithan dik
Hautatu bere etxea.
Eztuk hi bezalakorik,
Gustien aiz gaiñekoa,
Hire barnean eman dik
Amudioak Jainkoa.
Bai, Jainkoa hor ziagok
Auhenez eta nigarrez,
Hireganat ethorririk
Gu konsolatu beharrez.
Negua, baldinba hunat
Ez aiz ausartzen sartzera,
Edo hire bertze lagun
Elementen ekhartzera.
Eztuk oraiño aditu
Jesus Jainko Haur ttipiak
Lekhu huntan dituela
Isurtzen bere graziak.
Beirauk, ez hemen erakuts
Hire rigorostasunak,
Ez Haur honen kontra egotz
Sasoinen krueltasunak.
Elhur hotza, urrun adi
Hemendik mendietara;
Hoa han eta landetan
Hire telen hedatzera.
Bide luze zabaletan
Hedatzak hire gogara,
Etxe theilla gustietan
Egotz nahi bezain gora.
Bañan, begirauk, ez uki
Hemengo lekhu ederra,
Hek gabe asko xuri tuk
Ama eta bere Haurra.
Berriz
Elizarik sainduena
Jainkoaren establia,
Jesusek sorthu ondoan,
Bere nigarrez bustia.
Nigar egiñez geroztik
Jainkoak hemen dolorez,
Justu duk isur detzadan
Orain eneak bihotzez.
Heian zuen bezain sarri
Jesus ikhusi argiak,
Negu hotz eta kruelak
Galdu ziotzan graziak.
Posible da ikhus zetzan
Hunen bisaian nigarrak
Eta begiak zaduzkan
Harria bezain gogorrak?
Haurtxoa, egia bada
Gure plazer itsusiek
Eman darozkitzutela
Dolore aspe horiek.
Nola da posible gauden
Lili eta lorepean,
Zu sortzen zaren denboran
Lasto eta belharpean?
Amak salutatzen du Jesus bere haurra
Zeruko Errege puxanta,
Amaren sabel saindutik
Agertu zenean munduan
Gorphutz batez bestiturik;
Hala nola altxatzen baita,
Itsasotik iguzkia,
Huna Amak nola zioen
Iduki solas eztia:
Fiñean begietan zaitut,
Amaren seme maitea;
Utzi duzu ene gorphutza
Preso ziñauden etxea.
Izatu duzu ilhunpean
Karzel ttipitto batentzat
Zuk behar ziñduen lekhua
Aldare eta tenplutzat.
Arren, Jauna, sofri nazazu
Zuk eman libertatean
Pausa zaitzadan, ene Haurra,
Amaren bulhar gaiñean.
Eta barkha diezadazu
Hartzen dudan ausartzia:
Ene amudio handiak
Ematen darot kuraia.
Bañan, o Haur maitagarria,
Zure amaren besoek
Benturaz eztute balio
Hanbat nola establiek.
Nola deithuko othe zaitut,
Jainko Aitaren Semea?
Ala zarela erranen dut
Dohatsu dohakabea?
Jainko guziz puxanta zare
Zeruetako glorian;
Haur paubre baten gisa zare
Bethlemengo establian.
O Jauna, Prinze dohatsua,
Ene Jongoiko Handia,
Bañan Haurra, o Haur flakoa,
Eta ene Haur ttipia:
Zer plazer zinduke? Sehaska?
Ala plazer aldarea?
Aita deithuko zaitut,
Ala deithuko Semea?
Irakatz diozozu, othoi,
Amari eginbidea;
Nigarrez zer galdetzen duzu,
Insensu ala eznea?
Zure miñen sosegatzeko
Ohoratzen tut, Maitea,
Zure flakotasuna behin,
Gero zure botherea.
Egiazki zure ama naiz,
Baita neskatoa ere;
Beraz zor darotzut bihotza,
Eta zor beraz ohore.
Ama extasian dago haurraren begietan
Leze sakratua! Prinze
Berriaren Jauregia!
Sahaskan datza etzanik
Haur bat adoragarria!
Heldu zaiku gloriatik
Eguberri egunean,
Gu beharrez bisitatu
Munduaren ilhunpean.
Lezea, orai utzazu
Zure izen usatua;
Har zazu bertze izen bat,
Deithuko zare zerua.
Gustiok aithortzen dugu,
O Salbatzaille maitea,
Bisaian dakharkezula
Zeruko majestatea.
Zure grazia ederrak
Arraiak ditu egozten,
Eta ez itzal, ez traza
Figurarik erakusten.
Iguzkia baño tutzu
Bi begiak argiago,
Arrosalilia baño
Kolorea ederrago.
Orai duzu erakusten
Establi ilhun hunetan
Zer trukada egin duzun
Munduaren faboretan.
Eman baituzu Jainko bat
Haurtxo baten gorphutzean,
Eta haur bate gorphutz bat
Jainko baten izatean.
Andre, zeri zagozka
Haurtxo horren aitziñean?
Zer hor kontenplatzen duzu
Sehaska horren barnean?
Ithurriak xirripa du
Humildurik adoratzen,
Su ederrak bere kharra
Amudioz ohoratzen.
Iguzkiak du ikhusten
Bere arrai dibinoa,
Pintadoreak miratzen
Thiratu duen lerroa.
Plazer baitu obrariak
Bere obra ikhusteaz,
Haritzak bere fruitua
Atsegin kontenplatzeaz.
Mintzo da Ama bere Haur
Berbo dibinoarekin,
Prinzipioa juntatzen
Bere ondorearekiñ.
Ama Birjinak maitatzen du bere haurra
Ah Jesus, amudioak
Lezean zaitu estaltzen!
Ene Haur Jainko maitea,
Arrokan zaitu pausatzen!
Amudio dibinoa,
Hau da bada botherea!
Hemen baituk erakusten
Jainko bat zerugabea.
Errege batek ez izan
Bere eskuan szeptrorik!
Eta ez prinzeak ere
Egoteko Jauregirik.
Palazioa duzu hau?
O zeruko Erregea!
Ardien heian baituzu
Zeruan duzun gorthea!
Non da zure noblezia,
Nola asto unhatua?
Eta lagunik eztuen
Idi bakhoitz flakatua?
Huna zer den sekretua,
Adizak, adiskidea:
Jesus Haurra diuk artzaiña,
Eta oraiño Prinzea!
Prinze eta artzaiñ hunek
Eragiñen dik etxea,
Behin jauregia heiaz,
Gero lezeaz gorthea.
Gehiago duk hau bada,
Espantu miragarria!
Errege Artzaiñ hau baita
Zeruko bildots xuria.
Beraz sortzen denaz geroz
Bere ardien erdian,
Justu duk, duen etxea
Hekiñ gusa establian.
Ene bihotz dibinoa,
Zokholu hori utzazu,
Lasto gaiñean sobera
Denbora ematen duzu.
Niri iduri zaitana
Iduritzen balitzaizu,
Zure Amaren bulharra
Errepiratzat har-zazu.
Huntan zure koloreez,
Arrosa pintatuetan
Alha bethi zaudezela
Egonen zare dostetan.
Izanen dire lore hauk
Amudiozko fruituak:
Guziak tu freskatuko
Zeruko Espirituak.
Ene bihotza dukezu
Baratze preziatua,
Ene begien nigarrez
Baratze ihinstatua.
Nausi beraz egin zaite,
Zeruko Bildots maitea:
Egin ene bihotzean
Nausi, Jainko Haur emea.
Zu gabe ezta ederra,
Zuk behar duzu edertu,
Edo edertzen ezpada,
Zuk behar duzu eztitu.
Ah, bai, ezeren, o Haurra,
Indazu, othoi, grazia,
Zure gisa xuri dadin
Ene arima guzia.
Amak bere haurrari noelak
Geldi zaitezte Norteko
Haize hotz, aize aspreak!
Utzkitzue zuen bruma,
Bruma elhurrez betheak.
Mundu kreatu berritik
Zoazte mundu zaharrera,
Zoazte hemendik ihesi
Furien garraiatzera.
Jainkoa hemen diagu,
Urrun zaitezte hemendik:
Haur hunen hats dibinoa
Asko diagu haizerik.
Zuek ere hedoi belzak
Jaustera preparatzean,
Aphur bat egon zaitezte
Erori gabe airean.
Zertako tugu hedoiak,
Eta zertako uriak?
Asko tugu salbatzeko,
Jainkoa, zure begiak.
Bañan, Haurra, beiratzatzu
Isuri gabe nigarrak;
Nigarrek ilhuntzen tuzte
Begien argi ederrak.
Aithortzen dut, egia da,
O Jesus, ene Semea,
Bihotz gustia dudala
Zure nigarrez bethea.
Zuk franko tutzu zeruan
Plazer uholde handiak,
Eztuzte bada balio
Zure begien uriak.
Aingeruek adoratzen dute Haurra
Zeruko Aingeru ederrak
Airea ebak-azue:
Xizmisten gisa bolaturik
Hunat laster egizue.
Guk on gehiago diagu
Gure establi paubrean,
Ezen ez zuek, aingeruek
Zuen zeruko gorthean.
Hemen hari duk Jainko Haur bat
Gerla eztien egiten,
Bere sehaskan dagoela
Triunfa dik eramaten.
Arma gabeko beso batek
Etsai murruak hautsirik,
Ifernua dik alarmatu,
Guzia iharrosirik.
Laudatzeko, o Aingeruak,
Gerlari bat haiñ eztia,
Errazue Jaun egiñ dela
Jesus haurraren grazia.
Oraiño berriz errazue
Jainko idola falsoak
Hari direla preparatzen
Ohoiñen gisa zilhoak.
Hekien dibinitateak
Il-hurrenak daudezela,
Jesus ttipiaren sehaskan
Ehorstera doazela.
Eztuzue bada ikhusten
Airean gora argiak
Zeiñ klarki duten distiatzen
Eta zeiñ diren eztiak?
Horra nola hedatzen duten
Jaunko Haur hunen gloria,
Gustiek die publikatzen
Hunen magnifizenzia.
Helas, hau zer mirakuillu da!
Elhurra bezaiñ hotzetik
Distiatzen baitute kharrek
Haurtxo hunen sehaskatik.
O argiak! Argi ederrak!
Jesus Haurraren argiak!
Haur hunekiñ sortzen zareten
Argi espantagarriak!
Jesusek eta Eguberrik
Egun berri dohatsuak,
Sehaska batean tutzue
Zeuen sortzeko lekhuak!
Aingeruek erraten dute zergatik gizon egin den Jainkoa
Hau da, hau ganbiamendu
Ederra eta berria!
Mirakuilluzko sekretu,
Espantu harrigarria!
Sartzen tu zeru gustiak
Heia ttipitto batean
Eta Jainko Inmensoa
Manyateraten barnean.
Aingeruak, nork egiñ du
Establi batez zerua?
Eta manyatera batez
Nork Jainko baten tronua?
Amudioak egiñ dik
Lurrean heaz zerua,
Eta Jainko erregeak
Belharrez bere thronua.
Heian ziatzak troxetan
Izarren kreatzaillea,
Lurrean haur formaturik
Elementen Egillea.
Hedoietarik hunek tik
Ihortziriak lantzatzen,
Xizmisten argi gustiak
Hunek ilhunpean biltzen.
Jainkoa nork haur egiñ du,
Errazue, Aingeruak?
Ez othe amudioak,
Ala Haur hunen eskuak?
Biek elgar aditurik,
Lehenik amudioak,
Gero Jainko Haur beraren
Indar handi dibinoak.
Oraiño bada diaguk
Gehiago admiratzen,
Jongoiko puxant hau baita
Miseriaz ohoratzen.
Lakhetzenago ziaiok
Birjinaren bulharretan,
Ezen ez Aingeruekin
Gure plazer handietan.
Zeruko glorian diren
Ontasunak tik kitatzen:
Eztuk leheneko ponpan
Espantagarri agertzen.
Geritzatzen tik argiak
Heiaren ilhun barnean,
Hala nola iguzkiak
Bere arraiak, sartzean.
Aingeruak, errazue:
Zer othe du desiratzen?
Lurreko ontasun hautan
Zer koroa du bilhatzen?
Guzien Jauna delarik
Utzi tik guziak,
Xoilki irabazi nahiz
Gizonen bihoitz ttipiak.
Arzaiñek adoratzen dute haurra
Arzaiñak, zatozte fite,
Zatozte heia huntara,
Arrokan barna hemen den
Jainkoa adoratzera.
Hurbildu denaz geroztik
Ikhus-agun elkarrekiñ:
Zuekiñ gu joanen gaituk,
Zatozte zuek gurekiñ.
Bildots pulit bat hemen duk
Eta bildots zerukoa,
Heiak ezpaitu oraiño
Ikhusi hunelakoa.
Erakusten tik bisaian
Espantu miragarriak,
Klarki baitire ageri
Bildurik zeru gustiak.
Hedoi eder baten gisa
Dik bere begitartea,
Begiek ez ikhusteko
Hunen dibinitatea.
Nor ezta establi huntan
Guzia espantatuko!
Eta nor ez, ikhustean,
Amudioz flakatuko!
Nihon ere izan ezten
Eksenplu bat dik ematen,
Emanik bere bihotza,
Gurea dik galdegiten.
Egiñ dik establi batez
Parabisuko gloria,
Eta gizon Jainko batez
Bildots adoragarria.
Neskatxa arzaiñ debotak,
Hunat laster egizue,
Bildots berri dibino bat
Kontenplatuko duzue.
Zuen ardi eta bildots
Gustiak utz detzatzue,
Zerutik jautsi Bildots bat
Adoratuko duzue.
Bañan hunen gurutzea
Emazue gerrieta:
Harzazue hunen ille
Dibinoa eskuetan.
Ille hau xoilki duzue
Irunen zuen landetan,
Zuen mendi, zuen haran
Eta haritz itzaletan.
Ardatzak eragitzue
Itzeez irutekotzat,
Bañan irunen den tela
Izanen dela hunentzat.
Ederra behar diñ telak,
Ungi beraz egizue,
Hartzaz arropa berriak
Gero egiñ detzazue.
Erhiak asaiu huntan
Erabilliko tutzue:
Hargatik bethi eztia
Pena izanen duzue.
Emazue khilloetan
Hunen grazia linhotzat,
Eta hunen Gurutzea
Zuen gerritan khillotzat.
Erregeek ekhartzen tuzte presentak
Hirur Errege handiek
Egiten dute presenta:
Urre, Mirra, insensua,
Jainko Haurraren tributa.
Mirrak du siñifikatzen
Gizon dela gu bezala;
Jainko dela insensuak,
Urreak errege dela.
Arren, gure ezagutzak,
O Jesus, ikhus detzatzu,
Bihotz berritu tugunak
Beraz errezibitzatzu.
Tresor hau eztu balio
Amerika dohatsuak
Eta deus eztu hau baño
Ederragorik munduak.
Badakit segur hau dela
Presentik aberatsena:
Present eder, present handi,
Present mañifikoena.
Bihotz baten izateaz
Errege zare aithortzen
Eta mundu ttipi batez
Jongoikotzat adoratzen.
Herodes, Jesus Haurraren etsaia
Doidoa, Jesus Jainkoa,
Munduan zare agertzen
Eta Herodes kruelak
Kruelki zaitu tratatzen.
Gerla egiñ nahi badu
Tiranoak beregatik,
Haur maitea, zoaz zerura
Haren lurrak kitaturik.
Edo berze zenbait herri
Munduan bilha dezazu,
Ohorez joaten zarela,
Gerla egiñ diozozu.
Nahi baduzu Ejiptu,
Egiazko Jongoikoa?
Handik khasatuko duzu
Hango idolo falsoa.
Ah, zer diot? Itzul zaite,
Gustien Salbatzaillea,
Joan da mundutik Herodes
Jainkoaren hiltzaillea.
Munduak Zu ikhustean,
Galdua salbatzen dela,
Bozturik erranen batu
Salbatzaille zaituela.
Hartzen tutzun afruntuez
Ohore duzu izanen:
Zure trublek, zure gerlek
Bakea dute emanen.
Egiten tutzun nigarrez
Hagitz gare konsolatzen:
Zu Habean itzatzeaz
Zerura gare altxatzen.
Bekhatorearen amudioa Jesus Kristo Salbatzaillearentzat
Jainko puxanta, haur sorthua,
Zerutik zare ethortzen,
Gure miñekiñ ditutzu
Zure plazerak trukatzen.
Ikhusi tudan ondoan
Sufritu tutzun zauriak,
Hala nik hagitz sentitu
Zure dolore handiak!
Ezen nola ezpaititut
Zure nigarrak xukatu,
Zuk amudio bezanbat
Dolore dut nik sentitu.
Jongoiko kreatzaillea,
Manyateran zauntzan Jauna,
Neguaren hotz kruela
Hanbat pairatzen duzuna:
Sehaskan diren belharrez
Eragiñ detzatzu fletxak,
Hobeki egiñen tutzu
Ene baithan zure brexak.
Eta bihotz hau oraiño
Hobekiago zaurtzeko,
Zuk pena duzun bezanbat
Amudio dut biztuko.
Jadanik bihotzean dut
Brexa eder bat sentitzen,
Fletxa gori batek darot
Zeruko suaz erretzen.
Bai, kontent naiz, orai baitut
Nahi nuen on handia,
Galtzeak darot egiten
Dohatsu bihotz guzia.
Isurzatzu beraz, Jesus,
Zeure begien nigarrak,
Bethi ere erretzeko
Izanen tut zure kharrak.
Gizon gustien amudioa Jesus Haurrarentzat
Jendeak, laster egizue,
Ageri duk estalia
Manyuateran belhar gainean
Zeruko Jainko handia.
Jainkoa duk eta gizona;
Adoratzera joan gaiten,
Amudioz bethe gau huntan
Amudioz erre gaiten.
Hain duk eztia non bihotzak
Baititu bereganatzen,
Eta bortxatu gabe nihor
Printze baita ezagutzen.
Gau argi saindu huntan
Ungi zuek egiteko,
Hil behar zarete ahalkez,
Amudioz ez hiltzeko.
Arma gabe bere eskuaz
Harritu dik ifernua,
Deabruak ikharan ezarri,
Amudioan mundua.
Ala hunek begi argiak!
Zerua die illhuntzen
Distiadura dibinoez
Eguna die estaltzen.
Argi eta ithurri dituk,
Nigar baitute egiten
Eta nigarrekin batean
Amudioa erakusten.
Ematen die amudio
Bihotzaren erretzeko,
Eta die nigar egiten
Arimaren garbitzeko.
Begietarik sasoiñ hotzak
Nigar ziok eragiten,
Eta bisaiaren gaiñean
Nigarrak horma egiten.
Bañan Eguberri egunak,
Egun berri zerukoak,
Hormatik sortzen ikhusten tik
Amudio karrezkoak.
Gizonak bere sehaskara
Deitzen tik Aingeruekiñ
Eta bere troxak trukatzen
Amudiozko soke-ekiñ.
Estatu huntan Jesus Haurrak
Gu hobeki beretzeko,
Fletxak belharrez egiten tik
Gure bihotzen zaurtzeko.
Bere sehaskan gehiago
Ziarokuk erakusten,
Amudioaren tronua
Sehaskaz baitu egiten.
Ala hik beraz behar baituk
Fortuna hagitz dulzea!
Sentitzen baduk bihotzean
Hunen begien kolpea.
Egun eder dohatsu huntan
Hik nobleki egiteko,
Hil behar uke tristeziaz,
Amudioz ez hiltzeko.
Bethi beraz maita dezagun,
Maita gure herioan,
Har dezagun pena gozo hau
Gure bizitze osoan.
Debotak erakusten dio amudioa Jesus Haurrari
Ah, Jesus, Gizon Jainkoa!
Jesus ene Erregea!
Ene amudioa eder,
Saindu gustien xedea!
Zure heian den lastoak
Darot bihotza zathitzen,
Zure begien nigarrek
Ene arima erretzen.
Salbatzaille sortzen dena,
Sortzen gure salbatzeko,
Indazu zure grazia,
Zuregatikan hiltzeko.
Halako graziak tutzu
Isurtzen zure lezean,
Non ezpaitzait deus gloria
Establi hunen aldean.
Jesus Jainko Haurraren amudioa gizonarentzat
Jesus Jongoiko Haurrak
Indarrak
Daduzkat suz hartuak.
Ene bihotza nagi du
Zeruko kharrez xixpildu.
Ezta Haur hunen sua,
Itsua,
Bañan da dohatsua;
Argiak dardatzen ditu
Ni nahiz sutan formatu.
Jadanik nau zesitu,
Guritu,
Gustia nau beretu;
Eztu kontra deusik ere,
Egiñ da ene errege.
Khar hunek erretzean,
Munduan,
Ematen nau zeruan,
Ene bihotzean barna
Ematen baitu Jaun ona.
Eztire hunen fletxak
Khamutsak,
Bañan hagitz zorrotzak;
Hau da ene Jaun puxanta,
Eta ni hunen sujeta.
Hau izatuz geroztik
Zerutik,
Urrundu naiz mundutik;
Hau da ene nagusia,
Ni hunen zerbitzaria.
Ezin asez egun, gau,
Brasa hau,
Osorik erretzen nau.
Utzi behar dut mundua,
Ardiesteko zerua.
Nik dukedan gloria
Guzia,
Da dolore handia;
Hunek hunela plazer du
Ni nahiz kharrez xixpildu.
Jesus Kristo gure Jaunaren Pasioneko instrumentak
Ala zuek, instrumentak,
Baitzarete kruelak!
Hauk dire bada Jainkoari
Egiñ behar zaizkon gerlak?
Zathikatu diozue
Jaun onari gorphutza.
Bederen baziñarotate
Zathitzen niri bihotza!
Azoteak
Azoteak, prest zarete
Jesusen zehatzera,
Eta gaxtagiñ esklaboen
Dohatsu errendatzera.
Hautsiko othe duzue
Jainkoaren gorphutza?
Hausten baziñarozkidate
Gorphutza eta bihotza!
Harroiña
Jesus Jauna, billuzirik
Zintuzten azotatu,
Gure gaiñera behar zuen
Agoazer horrek etxatu.
Isur-araz detzatzue,
O dolore ederrak,
Jesusen odolarekiñ
Bederen ene nigarrak.
Seska
Hau othe da Jesusentzat
Szeptro egiñ berria?
Kanabera du eskuan,
Kanabera trufagarria.
Seska, othoi, garait-zazu
Erregeen gloriak,
Garait Zesar eta Pompe
Handien indar gustiak.
Arropak
Hauk othe dire Jesusi
Tresna egiñ berriak,
Arropa ilhun, odolstatu,
Hauts kolore nahasiak!
Ah, Jesus doloratua!
Maite ditut doloreak.
Ekharri nahi ditut bethi,
Jauna, zure koloreak.
Koroa
Elhorri zama zorrotza,
Beraz hik ohorea,
Bekhoki huntan ezarri duk
Eta hik desohorea.
Jainko Errege batentzat
Ah, zer buruko girla!
Koroa batez egiteko,
Ah, zer tromenta kruela!
Bisaia
Hil-frogutako figura!
Edertasun tristea!
Kolore joan hurren ilhunak!
Ezdeustu majestatea!
Amudioak zintuzte
Bere plumez pintatu,
Oxala bada bazintuzte
Ene ariman formatu!
Itzeak
Itzeak, itze kruelak!
Gizonarentzat eztiak!
Bañan Gizon Jainko batentzat
Itze lastimagarriak!
Bortz athe egiñ zintuzten
Hunen gorphutz sainduan,
Guri hobeki zabaltzeko
Atheak hunen zeruan.
Lantza
Zeren ondoan enbillan,
Lantza kruel zorrotza,
Hire furian kolpatzean
Jesusi bere bihotza?
Kolpea, kolpe latza!
Hil baten kolpatzea!
Eta bihotz dibino baten
Afrutuz afruntatzea!
Gurutzea
Gizon Jainko hil denaren
Ohe kruel dulzea!
Errege Jaun baten tronua,
O Jesusen gurutzea!
Akhabatzak hunen penak,
Kontenta zak herioa,
Herioa kontentaturik,
Kontenta amudioa.
Gathabutea
Gathabute aberatsa!
Ikhusten tuk dolutan
Nola dauden Aingeruak
Hire saihets gustietan.
Hire baithan eman zien
Jaunak bere gorphutza;
Hor barna ehorsten bahu
Harekiñ ene bihotza!
Instrumenta gustiak
Sokak, kanabera, lantza,
Arropak, aratzeak,
Harroiña, burdiña, gathe,
Gurutze eta itzeak:
Ah, kruelak! Utzazue
Ene salbatzaillea!
Ni tromenta nazazue,
Jainkoaren hiltzaillea.
Jesus-Kristo Jaunaren Pasioneko Historia
Eguneko eta gaueko 24 orenetan partitua, Ebanjelio Sainduetarik atheratua, egunaren eta gabaren iragateko, haren orhoitzapen sainduaren izenean, eta jakiteko zer afekzione eta zer berthute pratikatu behar den oren hetan.
1. Orena: Kontrizionea
Tristetu zait herioraiño
Ene arima handia:
Jainkoak baizen ez daduka
Hagoan ene bizia.
2. Orena: Jainkoaren nahira erremetitzea
Gorphutzetik isuri zuen
Lurreraiño izerdia.
Isuri, helas! gorphutzetik
Odol izerdi handia!
3. Orena: Jainkoa gehiago estimatzea ezen ez bertze gauza gustiak
Ah, Judas, hunela saltzen duk
Jainkoaren Seme Jauna!
Saltzen baituk musu egiñik
Gizonik den hoberena!
4. Orena: Sofritzeko desira
Soldaduek harturik Jesus
Sokez dute amarratu;
Ana Pontife gaxtoaren
Etxera dute gidatu.
5. Orena: Espantua
Zerbitzarietarik batek,
O Jesus Ene Jainkoa!
Kruelki ezarri darotzu
Bisain mazelakoa.
6. Orena: Konpasionea
Hañitz lekhuko falso dire
Jesusen kontra altxatzen:
Falsoki Kaifas falsoak
Erran falsoak aditzen.
7. Orena: Jainkoaren baithan esparantza
Mokanes batez diotsate
Bere begiak itsutu,
Eta kruelki zafardakoz
Bere bisaia urratu.
8. Orena: Justizia dibinoaren beldurtasuna
Argi alban gidatzen duten
Konziliora lothurik:
Gorphutza eta bi eskuak
Burdiñez amarraturik.
9. Orena: Inozenzia ezagutuaren atsegiña
Pilatus gobernadorea
Bakharrik zaio mintzatzen;
Gero diotsa: hunen baithan
Eztut faltarik kausitzen.
10. Orena: Jentilei Athea idekia
Herodes Erregerengana
Pilatusek du manatu
Eta dire oren berean
Etsai handiak baketu.
11. Orena: Justifikazionea
Herodesek trufak egiñik
Erho gisa du bestitzen;
Pilatus presidenta gana
Xuriz bestirik egortzen.
12. Orena: Ohorearen mesprezioa
Orduan Pilatusek Jesus
Bere gaiñki zuen hartu;
Gero burreuek haren salan
Billuzirik azotatu.
Bertze hamabi orenak
1. Orena: Espantua
Zerbitzarietarik batek,
O Jesus ene Jainkoa,
Bisaian ezarri zarotzun
Kruelki zafardakoa.
2. Orena: Konpasionea
Hañitz lekhuko falso dire
Jesusen kontra altxatzen,
Eta hekiñ erran falsoak
Kaifas etsaiak aditzen.
3. Orena: Jainkoaren esparantza
Mokanes batez diotsate
Bere begiak estaltzen
Eta zafardako batez
Bere bisaia uspeltzen.
4. Orrena: Justizia dibinoaren izialdura
Argi alban gidatzen dute
Konziliora lothurik,
Gorphutza eta bi eskuak
Gatheez amarraturik.
5. Orena: Inozenzia ezagutuaren atsegiña
Pilatus gobernadorea
Bakharrik zaio mintzatzen:
Gero diotsa: Hunen baithan
Eztut faltarik kausitzen.
6. Orena: Athea jentilei idekia
Errege Herodesengana
Pilatusek du egortzen,
Eta oren berean dire
Elkharrekien baketzen.
7. Orena: Justifikazionea
Trufaturik du Herodesek
Athorra xuriz bestitzen,
Eta Pilatusengana du
Fazoiñ berean egortzen.
8. Orena: Plazeren mortifikazionea
Orduan Jesus Pilatusek
Bere gaiñki zuen hartu,
Gero bere pretorioan
Billuzirik azotatu.
9. Orena: Ohorearen mesprezioa
Juduek arantze-elhorriz
Zioten egiñ koroa,
Eta arantzezko koroaz
Koroatu Jongoikoa.
10. Orena: Leialtasunaren promesa
Huna bada non den gizona:
Emazue gurutzean.
Jesus utzten du Pilatusek
Jendeen borondatean.
11. Orena: Borondate propioarn kitatzea
Munduaren Salbatzaillea
Hurbiltzen da gurutzera:
Sorbalden gaiñean hartzen du
Altxatzen Kalbariora.
12. Orena: Adorazionea
Populuak Kalbariora
Direnean arribatu,
Burreuek dute, ah kruelak!
Habean Jesus itzatu.
S. Benoisten othoitza
Jesus-Kristo ene Jauna, zure zauri sakratuez zaurt diezadazu ene arima, eta ase zure odol sainduaz; bethi lekhu gustietan zu ikhus ziatzadan gurutzatua, eta ikhusiko tudan gauza gustiak ikhus detzadan zure odolaz gorrituak; xoilki zure bilha nabillala; sekulan zure zauririk baizen ikhus ez dezadan; eztudan bertze konsolazionerik, zurekien zaurthurik izatea baizen; den ene pasione guzia zure Gurutzearen oiñetan belhauriko egotea; eta ene bihotza eztadiñ sekulan pausa zure baithan baizen, zeiña baitzare hunen amudio gustien xedea.
Jesus Gurutzearen gaiñean
Jendeak, ikhus nazazue
Nolatan azken fiñean
Zuengatik hiltzera noan
Gurutzearen gaiñean.
Ez zuen indarrik izanen
Ene baithan herioak,
Bizia baldin ezpalarot
Eraman amudioak.
Galdu behar dut instant huntan
Ene egun sakratua
Eta zuengatik pairatu
Dolore infinitua.
Eztarot dolurik batere
Gurutzeko herioak,
Herio saindu hau baitarot
Ematen amudioak.
Ikhustean nola sofritu
Dudan en herioa,
Zer herstura, zer agonia,
Nolako martirioa!
Ezperen erranen duzue:
Jainkoak bizi zenean
Maitatu ezpalu gizona,
Eztzen hillen gurutzean.
Bañan ikhasi dituzue
Jainkoaren doloreak!
Helas, begira, ez errenda
Pena hauk fruitu gabeak!
Beraz isurtzen dudanean
Ene odola zuentzat,
Bederen isur ezazue
Ordaiñez nigar enetzat.
Guziz puxanta naizelarik
Eta Jainko dibinoa,
Ikhusazue nola zaitan
Jaun egiñ amudioa.
Eztuzue ahalke behar
Jainkoaren segitzeaz,
Jainkoak amudioari
Plazer du obeditzeaz.
Langiturik hiltzen naizela
Ikhusten nauzuenean,
Etsai tropela handi batek
Landatu zuen habean.
Errazue eztela eder
Bizitzea plazerean,
Hiltzen denaz geroz Jainkoa
Gurutzearen gaiñean.
Amudios hiltzen da Jesus
Ah, gu gare bekhatoreak
Eta Jesu da punitzen?
Jesus, zure amudioak
Gugatik zaitu itzatzen.
Justua aiz, amudioa,
Hobendunei barkhatzeko?
Eta presuna inozenta
Gurutzean punitzeko?
Egia duk: galtzen zioat
Inozentari bizia,
Salbatu nahiz hobendunak,
Eta hei eman gloria.
Bekhatuak zitien egiñ
Ene etsaien esklabo,
Merezi baitzituzten penak
Bethi sutan erretzeko.
Bañan nik maitatu nitien
Eta hekiñ liberatzeko,
Liberatu Jesus tiranoei
Hekiñ penen sofritzeko.
Ezperen duk ene legea
Amudiozki emana,
Inozenta baita punitzen
Salbatzeko hobenduna.
Ah, bai! Zuen Salbatzailleak
Zuen penak tik sofritzen!
Bere gaiñera ziok Aitak
Bere kolera kargatzen!
Jainkoak zuei darotzue
Ematen bere grazia,
Eta bere Seme Jaunari
Errendatzen justizia.
Ezperen duk ene legea
Amudiozki egiña,
Inozenta baita punitzen,
Salbatzeko gaxtagiña.
Ebanjelioko hitz haukien gaiñean:
Jesus inclinato capite emisit spiritum
Mundu-herri gustiarentzat
Salbatzaillea hiltzean,
Haren gana hare tromentan
Herioa hurbiltzean,
Hagitz izan zen bere baithan
Espantatua gerthatu!
Eta gibelat zuen laster
Bere eskua thiratu;
Burreuak eziñ izan zuen
Ausartziarikan asko,
Ofizioa Nausiari
Gurutzean egiteko.
Jesusek bere aitziñerat
Beheratzean burua,
Burreu kruel eta gorrari
Egiñ zioen kheiñua:
Ez ziozola konsidera
Nausitasun dibinoa,
Bañan ziozola ausarki
Konpli sakrifizioa.
Kruelak fite entzun zuen
Eta fite obeditu;
Oi, bada, gor, kruel, itsuak,
Izan ezpalu aditu.
Kolpe harrigarri xoil batez
Galdu zuen iguzkia,
Eta natura ikharetan
Galtzeko utzi gustia.
Gustiak zeuden langiturik
Airean eta lurrean,
Hala nola izatu balitz
Mundua azken fiñean.
Antsiarik gabe zegoen
Solamente bekhatorea,
Hunentzat hiltzen zelarikan
Gustien Salbatzaillea.
Ingrata! Bihotza zuela
Zidurien harrizkoa,
Eta harriek ziduriten
Zutela haragizkoa.
Madalena, Salbatzaille Jaunaren gorphutz hillaren aitzinean langitua
Jesus ona eta puxanta!
Gure arimen argia!
Zuk hiltzean hiltzen duzu
Izarrekiñ iguzkia.
Bañan gañtzen duzunean zuk
Edertasun dibinoa,
Galduko othe dut nik ere,
Oh Jesus, amudioa?
Zorthe gaitz! Gurutze! Herio!
Ah, hau duk ene Jainkoa!
Zergatik eztuzue hartzen
Enplegu eztiagoa?
Bekhoki ederra! Maite dut
Furiak egiñ Kolpea!
Argi gustien sorlekhuan
Ezarri du gau tristea.
Zer dakusat zure bisaian?
Herio miragarria?
Ala ezperen ageri da
Amudio hilgarria?
Zorthe gaitz...
Gorphutz hilla, lehen arima
Haiñ ederraren egoitza!
Ala hik hagitz baitarotak
Orain flakatzen bihotza.
Pitzten dituk zeruko suak
Hire odol hormatuan,
Eta sortzen amudioa
Hire thonba sakratuan.
Zorthe gaitz...
Amudioak nahi badu
Jesus ezten ene Prinze,
Et baldiñ diñe ezpada
Izatekotzat Errege,
Utz betza ezperen itzeak
Zaurtzera ene gorphutza,
Utz lantza eta arantzeak
Zaurtzera ene bihotza.
Zorthe gaitz...
Bitartean zuek, mendiak,
Zuek, landa, eremua,
Ikhasazue nola naizen
Amudioak zaurthua.
Haren odolaz gorriturik
Zuek, ithurri ederrak,
Eramatzue munduz mundu
Zuekiñ ene nigarrak.
Zorthe gaitz...
Gurutzearen aitziñean bekhatorea
Ene desira, ene botu
Gustien xede eztia,
Gizon handi, Jongoiko ttipi
Bañan adoragarria!
Jesus! Gizon eta Aingeru
Gustien bihotz maitea,
Gauza egiñ diren gustien
Artean paregabea!
Helas! Posible da zu, Jauna,
Gurutzean ikhustea!
Ikhustea tromenta hautan
Eta ez zu maitatzea?
Jainkoa zare eta Jainko
Gorphutz gabe izatua:
Ordean egun guregatik
Haragiaz bestitua.
Heldu zare gure mundura
Zure eternitatetik,
Zure penez gu salbatzeko
Sekulako heriotik.
Helas! Posible da penetan
Jainko baten ikhustea?
Eta bekhatore gizona
Dolorez ez egotea?
Ah, hai Jesus! Badirudizu
Gustietan Jaun borthitza,
Bañan harrigarria duzu
Guretzat duzun bihotza.
Kausitzen dugu zure baithan
Eztia garratzarekiñ
Eta halaber adoratzen
Gizona Jainkoarekiñ.
Mirakuillu handiagoa
Oraiño duzu obratzen:
Gizon gustien salbatzeko
Jainko bat baituzu galtzen.
Jesusen pasione sainduko orenak
Ikhusak Jesus, hire Jauna,
Bere othoitzen egiten,
Izerditan nola dagoen,
Nola den oihuz egoten.
Jainko hunen konsolatzeko
Hunen pena handietan,
Behar duk izan debot, saindu,
Aingeru, hire obretan.
Prima
Jadanik preso hartu die
Judeuk Jesus Jaun ona:
Gurutzera ziaramatek
Hutsik eztuen gizona.
Bethi ere, ene arima,
Behar duk Jesus segitu,
Behar haiz haren amudioz
Sekulakotz amarratu.
Tierza
Dugun guztiok herioan
Urrikari Jauna,
Bil dezagun hark zaiñetarik
Hustu duen ontasuna.
Ez diozogula zathika
Burreuen gisa gorphutza,
Eta ez bethe desplazerez
Ingraten gisa bihotza.
Sexta
Buruan duen diadema
Niri ziaitak mintzatzen,
Nola nauen adimenduan
Bihotzez nola maitatzen.
O berroa, berro kruela!
Gizonek egiñ koroa!
Egiñ akit su dibinoen
Amudiozko berroa.
Nona
Gurutzea bere soiñean,
Ziok segi dezagula;
Hil eta bizi Gurutzean
Gustiok behar dugula.
Jesus Jauna denaz geroztik
Gurutzean gurutzatu,
Derragun dela Gurutzean
Gure gloria finkatu.
Bezperak
Ikhusak martirio huntan
Tromenta den nolakoa!
Oihuz, othoitzez dagoela,
Mundutik joan duk Jainkoa.
Beraz hagitz senti dezagun
Hunen dolore handia;
Jesusekin egigun othoitz
Eta sofri agonia.
Konpletak
Jesusen frogu handietan,
Halako aparailluan,
Egik nigar: estali uben
Zerua haren doluan.
Utzi ziteen Jainko hilla
Bere thonbat ehortzirik:
Ah, baldin bizitzen bagiñe
Harekien estalirik!
Aktak apsione sainduaren ohoretan
Fedea
Huna fedeak irakasten
Darokun misterioa:
Jesus Jaunak penen teatra
Zuela Kalbarioa.
Hil izan dela sinhesten dut
Gurutzean inmortala,
Eta hiltzean Gurutzean
Gustien Jaun egin zela.
Adoratzea
Guregatik hilarazi du
Amudioak Jainkoa,
Desohorezko urkhabean
Prinze zeruetakoa.
Gizon galduen salbatzeko,
Hil da Jainko Jauna bera:
Goazen, ene bihotza, goazen
Dugun Jainkoa adora.
Eskerrak
Jesus ona, ahuspez ditut
Zure penak adoratzen: zure odola zaiñetarik
Enetzat duzu isurtzen.
Ah, zu nola tratatu ziñen!
Nola ninduzun maitatu!
Hil izan ziñen amudioz,
Gizona nahiz salbatu.
Ofrenda
Zenbat on egiñ darotazu!
Eman nolako bihotza!
Beraz zer bihotz zor darotzut,
Eta zenbat ezagutza!
O bihotza, bizi behar duk
Jainkoaren maitatzeko,
Eta bethi harekiñ bizi
Gurutzea ekhartzeko.
Resoluzionea
Bekhatua, ah bekhatua,
Burreu gaixki egillea!
Izan aiz, fiñean, izan aiz
Jainkoaren hiltzaillea.
O Jesus, eztut segituko
Zu hil zaituen furia,
Bañan bilhatuko dut bethi
Hark joan darotzun bizia.
Othoitza
Jauna, irabazi zinduen
Herioan biktoria:
Othoi, iguzu zuk merezi
Grazia eta gloria.
Sor bedi zure heriotik
Gure bizitzetasuna,
Eta sor zure penetarik
Gure dohatsutasuna.
Esparantza
Habe handian hil zenean
Gizon eta Jainko zena,
Satisfatu zen justizia
Jainko bizi denarena.
Jesusen penek darotate
Erosi ene gloria:
Fons handi huntan finkatzen dut
Ene fidantza gustia.
Amudioa
Ala zure amudioak
Ni hagitz bainau maitatu!
Salbatu behar nauelakotz
Zu galdu izan baitzaitu.
O Jesus ona, hiltzen zare
Enegatik Gurutzean:
Maite zaitut; ah, bizi zaite,
Othoi, ene bihotza.
Imitazionea
Adi zagun Jesus Jaunaren
Zuhurtzia dibinoa:
Guruzea ekharrak, dio,
Irabaztekotz koroa.
Gurutze huni lot akio,
Lot huni hire desirak:
Egiñ adi hunen partale,
Nahi badituk plazerak.
Estimua
Konsiderazak, o arima,
Jesusen heriotzea,
Hunen arantza, hunen itze,
Lantza eta gurutzea.
Orduan bada jakiñen duk
Zer den hire balioa,
Nolakoa Jainkoak zuen
Hiretzat amudioa.
Humilitatea
Egia othe da ala ez
Maite zaitudala, Jauna?:
Badakit, bekhatorea naiz,
Posible den gaxtoena:
Badakit zure ontasunen
Eta dohainen gloria:
Bada zuk ere badakizu
Zer den ene malezia.
Bekhatoreak madarikatzen du bekhatua
Pentsatzean Jesus hil dela
Enegatik Gurutzean,
Nik nola deus pentsa dezaket
Haren kontra bihotzean?
Nola nik mespresa dezaket
Isuri duen odola?
Xortatxo batek balio du
Erresuma eternala.
Zuk hanbat pairatu ondoan,
Jesus, zure gorphutzean,
Egiñen othe narotzuke
Urkhabea bihotzean?
Andre dena Mariari othoitza
Zeruetako Erregiña,
Birjina Ama emea:
Kalbarioan gora zinduen
Segitu zure Semea.
Ah, han Gurutzean zinduen
Itzaturik kontenplatu
Eta doloreak zarotzun
Zure bihotza flakatu.
Othoitzten zaitut, Seme Jaunak
Sofritu heriotzeaz,
Heriotzeko perilletan,
Arren, ez ni kitatzeaz.
Aingeru gustiei othoitza
Ez othe nauzue entzuten,
Aingeru baketiarrak?
Bada Jesus hil zen denboran
Egiñ zintuzten nigarrak.
Haren dolu handia ere
Hartu zinduten zeruan:
Ez othe tutzue entzunen
Ene othoitzak munduan?
Othoitzten zaituztet humilki
Jesusen heriotzeaz,
Heriotzeko orenean,
Arren, ni faboratzeaz.
Bazko denboran
O filii et filiae
O Giristiño tristea,
Biztu da Jesus maitea,
Alleluia, alleluia,
Alleluia, alleluia.
Larunbat alba goizean
Piarresekiñ batean
Joannes hilharrirat zen joan
Alleluia...
Joan zen Madalena ere,
Joan zen Maria Salome,
Eta Maria Jakobe.
Dugun lauda, dugun lauda,
Dugun lauda, dugun lauda.
Emazteak hurbiltzean,
Aingeruek zuten erran
Jesus zela Galilean.
Dugun lauda...
Thonbaren aitzineraño
Piarres saindua baño
Joan zen Joannes lasterrago.
Dugun lauda...
Jesus ediren zenean
Apostoluen artean:
«Duzuen bake» ziotsan.
Alleluia...
Diszipuluak entzunik
Nausia zela bizirik,
Egotu zen dudaturik.
Dugun lauda...
Tomas, zioen Nausiak,
Ikhuskik ene zauriak,
Eta utz dudan guziak.
Dugun lauda...
Jesus ikhusi ondoan,
Diszipuluak ziotzan:
Ene Jaun, ene Jainkoa!
Alleluia...
Dohatsua duk presuna
Ni ikhusi ez nauena,
Eta sinhetsi duena.
Alleluia...
Jesus dela bedinkatu,
Laudatu eta maitatu:
Dela bethi ohoratu.
Dugun lauda...
Demogun esker debotki
Bethi ohore humilki
Eta gloria handizki.
Dugun lauda, dugun lauda.
Dugun lauda, dugun lauda.
Jesus-Kristo gure Salbatzaille Jaunaren besta-buruak
Abendoa
Zerua, isur diezaguk
Gure arimen ihintza:
Ilkhi zaite hedoietarik,
Gure Kapitain borthitza.
Lurra, odekak bihotzetik
Hire ontasun joria:
Munduari emanen diok
Salbatzaille Jaun handia.
Natibitatea
Zure ethortze dohatsuak,
Salbatzaille dibinoa,
Ekhartzen diote bihotzei
Zeruko bozkarioa.
Ala guk bihotz dohatsuak!
Baldin zure manyatera
Egiten bada gure hutsen
Ehortzeko sepultura.
Zirkunzisionera
Hasten zare, Salbatzaillea,
Gure zaurien sendatzen:
Hargatik duzu zaiñetarik
Zure odola isurtzen.
Huna, urthe berria ere,
Berriz da hasten berritzen:
Haurra, has zaite zure penez
Gure bihotzen zeuretzen.
Trufania
Hirur Prinze humillen balsan,
O gustien Erregea,
Ofritzen darotzut humilki
Nik zuri zor ohorea.
Othoitzak ditut inzensutzat,
Pena gustiak mirratzat,
Eta gustiz zuretzat dudan
Amudioa, urretzat.
Anunziazionea
Eguna, hire dohatsua!
Lurrera Jainko Handia
Zerutik jausten baita egun,
Utzirik bere gloria.
Amudio dibinoak dik
Gure gaiña jautsarazi
Eta munduan sekulakotz
Jainkoa gizon formarazi.
Ortzirale Saindua
Egun Saindu triste huntan
Guretzat egun onean,
Salbatzaillea hil izan da
Gurutzean gaiñean.
Amudiozki sofritu du
Guk sofritu behar penak,
Guri nahiz komunikatu
Gloriako ontasunak.
Bazko
Qek Bazko egunean
Erakusten du gloria:
Hillik herioa, egun du
Irabazi biktoria.
Eternitate dohatsuko
Iguzki bethi argia!
Zure arraiez egun duzu
Argitzen egun berria.
Aszensionea
Hautsi tutzu gure etsaiak,
Jesus gerlari noblea,
Eta bazoaz gloriara,
Gloriako Erregea.
Ah, zer gorthe ederrarekiñ
Joaten zare bolaturik!
Noiz zaituzte gure bihotzek
Segituko sainduturik?
Pentekoste
Aitaren eta Semearen
Amudiozko Presuna:
Huna, heldu da konplitzera
Misterio nobleena.
Behiñ suzko mihi argiez
Erre nahi tu gorphutzak,
Gero zeruko su sainduez
Nahi tu erre bihotzak.
Trinitatea
Aita eta Spiritu Saindu,
Seme adoragarria!
Eztire Jainko Jaun bat baizen,
Gauzaren miragarria.
Hirur Presuna dibinoak
Dirade Trinitate,
Eta hirurek berek, bera
Dute dibintatea.
Besta berri
Ohora zagun misterio
Eziñ erran daitekena:
Prepara diozogun ponpa
Posible den ederrena.
Zato, Sakramendu handia,
Egun gloriaz bethean:
Zeuretzatzu gure bihotzak
Triun handienean.
Jesusen izen sainduaren letharinak
JAUNA; urrikal gakizkitzu.
JESUS-KRISTO, urrikal gaitzatzu.
JAUNA; urrikal gakizkitzu.
JESUS-KRISTO, urrikal gakizkitzu.
Zeruko Aita, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Semea, munduaren Salbatzaillea, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal...
Spiritu Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal...
Trinitate Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal...
Jesus, Jainko biziaren Semea, urrikal...
Jesus, argi eternalaren Argia, urrikal...
Jesus, gloriako Erregea, urrikal...
Jesus, justiziaren Iguzkia, urrikal...
Jesus, Birjiña Mariaren Semea, urrikal...
Jesus, admiragarria, urrikal...
Jesus, heldu den mendearen Aita, urrikal...
Jesus, konseillu handiko Aingerua, urrikal...
Jesus, gustiz puxanta, urrikal...
Jesus, guztiz pazienta, urrikal...
Jesus, gustiz obedienta, urrikal...
Jesus, emea eta bildots humilla, urrikal...
Jesus, kastitatearen maitatzaillea, urrikal...
Jesus, gure maitatzaillea, urrikal...
Jesus, bakearen Jainkoa, urrikal...
Jesus, Bizitzearen Prinzipioa, urrikal...
Jesus, berthuteen eksenplua, urrikal...
Jesus, arimen zeloa duzuna, urrikal...
Jesus, gure Jainkoa, urrikal...
Jesus, gure ihezlekhua, urrikal...
Jesus, paubreen Aita, urrikal...
Jesus, fidelen tresora, urrikal...
Jesus, Arzain ona, urrikal...
Jesus, egiazko Argia, urrikal...
Jesus, Zuhurtzia eternala, urrikal...
Jesus, ontasun infinitoa, urrikal...
Jesus, gure Bidea eta gure Bizitzea, urrikal...
Jesus, Aingeruen Bozkaria, urrikal...
Jesus, Apostoluen Nausia, urrikal...
Jesus, Ebanjelisten Doktora, urrikal...
Jesus, Martiren botherea, urrikal...
Jesus, Konfesoren Argia, urrikal...
Jesus, Birjinen xahutasuna, urrikal...
Jesus, Saindu gustien Koroa, urrikal...
Fabora gaitzatzu, barkha diezaguzu, Jauna.
Fabora gaitzatzu, barkha diezaguzu, Jesus.
Fabora gaitzatzu, entzun gaitzatzu, Jesus.
Jesus, begira gaitzatzu gaitz gustietarik. Begira gaitzatzu, Jesus.
Bekhatu gustietarik, begira gaitzatzu, Jesus.
Zure koleratik, begira gaitzatzu...
Heriotze supitu eta ustekabekotik, begira...
Deabruen enboskadetarik, begira...
Fornikaziñoaren espiritutik, begira...
Sekulako heriotzetik, begira...
Zure inspiraziñoen kitatzetik, begira...
Zure Inkarnazioneko misterioaz, begira...
Zure sortzeaz, begira...
Zure haurtasunaz, begira...
Zure bizitze guziz dibinoaz, begira...
Zure trabailluaz, begira...
Zure Agoniaz eta zure Pasioneaz, begira...
Zure Gurutzeaz eta zure Utzteaz, begira...
Zure Hersturaz, begira...
Zure Heriotzeaz eta zure Sepulturaz, begira...
Zure Resurrekzioneaz, begira...
Zure Aszensioneaz, begira...
Zure Bozkarioez, begira...
Zure Gloriaz, begira...
Jainkoaren bildotsa, zeiñak khentzen baitutzu munduko bekhatuak, barkha diezaguzu, Jesus.
Jainkoaren bildotsa, zeiñak khentzen baitutzu munduko bekhatuak, entzun gaitzatzu, Jesus.
Jainkoaren bildotsa, zeiñak khentzen baitutzu munduko bekhatuak, urrikal gakizkitzu, Jesus.
Jesus, adi gaitzatzu,
Jesus, entzun gaitzatzu.
Othoitz egigun
Jesu-Kristo gure Jauna, zeiñak erran baituzu: «Galdegizue eta errezibituko duzue, bilha zazue eta edirenen duzue, pusa zazue eta idekiko zaitzue»: othoitzten zaitugu galdegiten darotzugunei emateaz zure amudio guziz dibinoaren fruitua, gure bihotzatz, gure aho eta obra guziez maita zaitzagun, eta zure laudorioen erretatetik sekulan ixil ez gaiten.
Fabora gaitzatzu izatekotzat zure Humanitate, Dibinitate berarekiñ bat egiñ denaren beldurtasuna, eta halaber amudio bethierekoa; ezpaitutzu zure gobernutik sekulan utzten zure amudioaren fermutasunean hartzen tutzunak: zeiña bizi eta Jainko Jaun baitzare Aita eta Spiritu Sainduarekiñ mende gustien hedadura luzean. Halabiz.
|
|