Propos ona
Jainkoaren Presenzia
Jainko, zeiña bere izatez baita
Gloriosa eta guziz puxanta,
Poblu eta eta prinze gustien prinzea,
Ene Jainkoa Jauna, fiñ eta hastea;
Adoratzea
Aita eternal, Seme eta Berboa,
Espiritu, bien amudioa,
Belhaurikaturik humilki gorphutza,
Adoratzen zaitut, Jongoiko bakhoitza.
Eskerrak
Zuk gaituzu kreatu, konserbatu,
Giristiño zuk egin, zuk hautatu,
Zuk bethi bethetzen ontasun handiez,
Esker darotzugu grazia gustiez.
Ofritzea
Zor natzaizu naizen bezalakoa,
Arren, beraz, har nazazu, Jainkoa,
Ene pensamendu, arima, bihotza.
Ene urrats, obra, hitz eta gorputza.
Resoluzionea
Biziko naiz egun, Jauna, sainduki,
Bekhatuak utziko tut osoki,
Zure plazerean da ene plazera,
Pensamendu, solas, lan eta desira.
Othoitza
Adizazu, Jauna, ene othoitza,
Lagun bekit zure esku borthitza,
Bizi nadin zure bake dibinoan,
Bekhaturik gabe hil amudioan.
Birjina Mariari
Erregiña, Dohatsuen indarra,
Ene Ama, etsaiaren beldurra,
Bizian nazazu argi bi begiez,
Eta herioan sokorri graziez.
Aingeru Beirailleari
Aingerua, ene gida argia,
Egor azu urrun ene etsaia.
Konseilla nazazu: egiozu gerla,
Nik ikhus arteo Jainko eternala.
Jesus Kristoren oraziona
Gure Aita, zeiña baitzare zeruetan, sanktifika bedi zure izena; ethor bekigu zure erresuma, zeruan bezala lurrean ere egin bedi zure borondatea; iguzu egun gure eguneko ogia; barkha dietzaguzu gure faltak, guk barkhatzen diotzotegun bezala guri ofensatu gaituztenei; eta ez gaitzatzula utz erortzera tentazionera, baiñan begira gaitzatzu gaitzetik. Halabiz.
Aiñgeruaren salutazionea
Agur maria, graziaz bethea, Jauna zurekin da, benedikatua zare emazte gustien gaiñetik, eta da benedikatua Jesus zure sabeleko fruitua.
Maria saindua, Jainkoaren Ama, othoitz egizu guretzat bekhatore gaxoentzat, orai eta gure heriotzeko orenean. Alabiz.
Apostoluen sinbola
Sinhesten dut Jainko Aita bothere guzia duenaren baithan, zeruaren eta lurraren kreatzaillean; eta Jesus Kristo haren Seme bakoitz gure Jaun handian, ziña konzebitu baita Spiritu Sainduaganik; sorthu Birjina Mariaganik, ziñak sofritu baitu Pontio Pilatusen azpian, gurutzefikatu baita, hil bait, eta ehortzi baita; ziña infernura jautsi baita, eta biztu hilletarik hirurgarren egunean; ziña jarri aita Jainko Aita bothere guzia duenaren eskuinean; eta ziña ethorriko baita hillen eta bizien juiatzera. Sinhesten dut Spiritu Sainduan, Sainduen Komunionean, bekhatuen barkhamenduan, haragiaren resurrekzionean, eta bizitze eternalean. Halabiz.
|