|
Gizonaren lau fiñak
Jesus-Kristo gure salbatzaille jaunaren konseillu handia
Mat. 19
Zer progotxu duk, gizona,
Mundua irabazteaz,
Lurrean eta itsasoan
Gustien Jaun izateaz,
Baldiñ ezpaduk ifernutik
Beiratzen hire arima,
Eta fiñean ardiatsten
Jainkoaren erresuma?
Zer progotxu bizi izanaz
Urrean eta glorian,
Baldin ehortzi behar baduk
Sekulako su handian?
Gizonaren lau fiñak
Jainkoaren presenzia
Bethi esklabo egitekotz
Mundu eta deabruak,
Bekhatuen lillura eder
Eta gorphutzen sensuak,
Hartu behar duk erredola
Nihon ez bezalakoa.
Bekhatorea, errak beraz:
Begira dagot Jainkoa.
Herioa
Segur diagu Herioa,
Bañan ez haren orena;
Ez zeakiat ikhusiko
Dukedan biharamuna.
Kruela! lekhu gustietan
Nahi ziaikuk oldartu;
Bekhaturik gabe gu ere
Behar giaizkok kausitu.
Jujamendua
Jauna, pensatu nahi ditut
Eternitateko penak,
Pena, noizbait, juje bezala
Ordonatuko tutzunak.
Akusatu eta jujatu
Nahi dut ene burua,
Ene fabore izatekotz
Orduko jujamendua.
Ifernua
Sekulako dohakabeen
Egoitza ilhun tristea!
Dolore suerte gustiez
Ene jujeak bethea.
Joan tuk lurrean instant batez
Ene munduko plazerak;
Ifernuan bethi egonen
Sekulako desplazerak.
Parabisua
Egoitza eder dohatsua!
Zeruetako gorthea!
Atsegin suerte gustiez
Ene Jainkoak bethea.
Hartzekotzat moment batez
Galtzen den plazer mortala,
Segur eztiat galdu nahi
Erresuma eternala.
Eternitatea pontu batean dago
Ah, zeiñ ederra izanen den
Pontu hau justuarentzat!
Bañan ah, zeiñ harrigarria
Gaxto damnatuarentzat!
Pontu hau begiratzen baduk,
On gustiak tuk salbatzen:
Pontu hau baldiñ galtzen baduk,
On gustiak dituk galtzen.
Bekhatutik aparta adi
Gizonaren denboretan;
Hagitz dohatsu izanen aiz
Gero bethi zeruetan.
Minuta pontutto batean
Ziagok hire gloria;
Memento baten ez deusean
Eternitate gustia.
Herioak arraptzen tik
Koroak eta tiarak,
Ontasun gustiak hondatzen
Eta bolatzen plazerak.
Eztik bere denbora segur,
Bañan segur dik kolpea:
Kolpe gaitza gaxtoarentzat,
Gustientzat terriblea.
Señiorale gaituk gustiok
Bizi gareiño lurrean;
Gure biaia akhabo duk
Herioa ethortzean.
Pensa dezagun, bethi pensa
Behar dugula pasatu;
Behin baizen hillen eztenak
Bethi behar dik pensatu.
Hire bizia begira zak
Heriotze supitutik,
Maiz asko ethortzen duk, bada,
Nork uste eztuelarik.
Ohoiñ hunek bere kolpea
Egiten dik estalirik,
Ala hau baitago hanitzei
Zerua galarazirik.
Beirauk sekulan ez eraman
Hire bizia lurrean
Hiltzeko urriki ukeen
Estatu perillosean.
Kruela duk, edo zoroa,
Edo itsua gizona,
Hil nahi eztuen bezala
Memento bat bizi dena.
Justua hil eta ondoan,
Joaten duk zeruetara,
Gaxtoa hil eta ondoan,
Bazioak ifernura.
Nola bizi izatu baita,
Hla hilten duk presuna:
Bere eskuetan tik beraz
Zori gaitza, zori ona.
Pensa zak zeiñ den harrigarri
Munduan heriotzea,
Eta pensa zaiñ maitagarri
Jainkoaren Gurutzea.
Jesus onaren doloretan
Bethi behar duk pensatu;
Dolu dukela Jesus onaz,
Heriorat preparatu.
Othoitza gogotik hartzekotz eritasuna eta heriotzea
O Jesus, ene min gustiak
Gogotik ditut hartuko,
Baita ene nigarrak ere
Gau eta egun isuriko.
Dobla dietzadazu penak,
Dobla ene dolorea,
Ordean indaitzu indarrak,
Ene Jongoiko emea.
Balia zakizkit, juje on,
O ene amudioa,
Hartzen dut zure eskutarik
Miñekien herioa.
Indaitzu plazer tutzun penak
Zuk nahi bezaiñ kruelak;
Bañan eztetzatzula sofri
Egin daiten eternalak.
Ala ni bainaute ederki
Dolore hauk konsolatzen!
Jainkoak bainau fazoiñ huntan
Amudioz gaztigatzen.
Bihotza, har dezak kuraia,
Penak darozkit egortzen;
Ordean bere eresuman
Gloria darok beiratzen.
Jesus-Kristo gure salbatzaillearen baithan esparantza
Ah, heriotzeko orena,
Ala hi harrigarria!
Jauna, lagun zakizkit, othoi,
Gertha dakidan eztia.
Hil-ondoan, ene arima
Jujatu behar denean,
Emazu zure Gurutzea
Gure bien arartean.
Arren, beraz ezazula har
Ene hobenen bengantza!
Zure odola laguntzen zait,
Eman darot esparantza.
Bai, aithortzen du, egia da,
Gaxtoa izan naizela;
Bañan nola, ez zare zu hil,
Salbatu behar nauzula?
Nik izatekotz esparantza
Zeruetako gorthean,
Asko dut zure ikhustea
Gurutzearen gaiñean.
Kalbarian izatu tutzu
Bortz zauri dolorezkoak;
Zeruko portaleak dire,
Athe amudiozkoak.
Zathitu izan zaitzunean
Zure gorphutz sakratua,
Egiñ zen gure sendatzeko
Ithurri bedinkatua.
Handik usten darozkigutzu
Balsamo eta eztia;
Gurutzeaz egiñ duzu
Gloriako zurubia.
Parabisuan gozatzeko
Zure plazer eternalez,
Gozatu behar da munduan
Zure dolore mortalez.
Bilhatu nauzu, zureganik
Ihesi nenbillanean;
Baldinba ez nauzu utziko,
Bilhatzen zaitudanean.
Bethi ere pensatuko dut,
Jesus, zure herioan,
Hil eta bizi egoteko
Amudio dibinoan.
Jesus-Kristo salbatzaille jaunari othoitza
O herio guziz kruela!
Hik nor eztuk ikharatzen?
Haiñ gogorki tuzkenaz geroz
Hire legeak finkatzen.
Populuez eta prinzeez
Orobat duk triunfatzen;
Segurki gustietara
Hire kolpea hedatzen.
Guregatik hil zaren Jesus,
Gure fidantza dulzea,
Ikhusi dugu nola duzun
Besarkatu Gurutzea.
Badakit gu salbatu nahiz
Amudioz hil zarela,
Egiñ duzula Gurutzeaz
Gloriako eskarela.
Jesus Habean zathitua,
Bihotzen amudioa,
Bethi gogoan izanen dut
Zuk sofritu herioa.
Egiñen tut ene begiez
Nigarrezko ithurriak,
Eta zure pena borthitzez
Ene dolore handiak.
Herio, o herioa,
Ala hi izan kruela!
Ez nauk bada hiretzat beldur,
Egik plazer duken gerla.
Jainko hil denak ziarotak
Ene bihotza altxatzen;
Ez naizela segur galduko,
Jainkoa badut maitatzen.
Agonian denarentzat othoitza
Jendeak! Ala eri hunek
Pena handiak sofritzen!
Bekhatuek eta deabruek
Gustia die harritzen.
Bazioak, eztakiela
Zeiñ lekhu suertetara,
Bazioak bethiereko
Etxe handian sartzera.
Bere familia kitatzen dik:
Aita, ama, emaztea,
Anai, arreba, adiskideak,
Alaba eta semea.
Ez zeakik izanen duen
Palaziotzat zerua,
Ala izanen othe duen
Sekulakotz ifernua.
Ea izanen den dohatsu
Zeruetako glorian,
Ala behar den dohakabe
Ifernuko su gorian.
Jainkoa, zerorek gaitutzu
Damnatzen eta salbatzen,
Koroatzen parabisuan,
Ifernuan gaztigatzen.
Ah, ematen baziño huni
Sekulako biktoria!
Bañan, ha, ematen baziño
Zeruan zure gloria!
Azken gudu huntan, zeiñaren
Zu baitzare prezioa,
Garait-arazi diozozu
Luzifer superbioa.
Bizitzea akhabatzean,
Akhaba beza biaia;
Herioa gertha bekio
Egiñik lagun eztia.
Zure gloriaz gozatzeko
Zurekiñ parabisuan,
Ah, othoi, finka diozozu
Azken urratsa zeruan.
Jainko Jauna, ahantz bekizu
Hunek egiñ huts guzia;
Ikhusazu nola dagoen
Egiten penitentzia.
O, barkha diozotzu beraz
Gaxoari bekhatuak,
Eta eman zure odolaz
Zuk irabazi lekhuak.
Jauna, ez dezazula entzun
Gehiago justizia.
Hunen kontra oihuz dagotzu
Zure kolera guzia.
Sosegatu behar diozu
Bere ikhara mortala;
Adi zazu, galdez dagotzu
Hunentzat zure odola.
Birjina, Jainkoaren Ama
Gure adbokat maitea,
Zerua idek diozuzu,
Zu zare horko athea.
Helas! erakuts diozozu,
Birjina, zure bisaia;
Ama, ardiats diozozu,
Seme onaren grazia.
Zure amatasunaz zaitut
Humilki errekeritzen.
Ah, eri gaxo hau bazindu
Oren hutan faboratzen.
Heldu den denbora luzean
Bethi zaitu laudatuko;
Bethi Jesus, zure Semea,
Zurekiñ adoratuko.
Presuna hil denean
Fiñean hil da, utzi gaitu,
Galdu du bere bizia.
Ah zerua! Ikhusten balu
Gloriako iguzkia!
Beraz bethi kontenta bedi
Dohatsuen konpaiñian;
Gora bedi zure plazerez
Eternitaten handian.
Zertako da hunentzat orai
Munduan zuen gloria,
Zertako plazerak, tresorak,
Zertako abundantzia?
Mundutik joan ondoan, eztu
Deusek ere segituko;
Berthutea baizen orduan
Eztzaio baliatuko.
Adizagun: hilla mintzo da
Ixillikan dagoela:
Entzun diat enetzat eman
Sentenzia eternala.
Zer diodan, beraz adi zak:
Egun duk ene eguna;
Bañan bihar hik izanen duk
Halaber hire orena.
Jesus-Kristo Jujearen tronua jujamenduan
O arrazoiñezko kolera,
Graziarik gabekoa!
Lekhu esperantza galdua!
Denbora burdiñazkoa!
O ezinbertzeko legea!
Jainkoaren tribunala!
Zuregatik adituko dut
Sententzia eternala!
Zeiñ terriblea izanen den
Egun hartako jujea!
Zer ihortziria soiñua,
Haren bozaren kolpea!
Orai maitatu behar dugu
Salbatzaille gloriosa,
Nahi badugu gero alde
Jesus Juje rigorosa.
Orai ikhusi behar dugu
Emanen den sententzia,
Bizia orai ganbiatu,
Obratu penitentzia.
Sofritu nahi eztuenak
Sekulako gaztigua,
Hemen behar du, harat gabe
Jujatu bere burua.
Orduan juje hark, orduan
Juje espantagarriak
Ematen ditu jujamendu
Gustiz arraillagarriak.
Armak harturik eskuetan
Nola den kurruzatuko,
Gaxtoen kontra zer su duen
Egun hartan lantzatuko.
Bañan halaber beldur gabe
Edirenen da justua,
Justizia du ikhusiko
Bakhearekiñ bathua.
Orduan diotza jujeak
Portaleak zabalduko,
Orduan du bere argiez
Zeruan koroatuko.
Bañan nork ere ezpaituke
Satisfatu justizia,
Bethi sofritu beharko du
Juste den pena guzia.
Justua bada, bañan izan
Zenbait tatxaz nothatua,
Joanen da suaren erdirat,
Garbitzekotz bekhatua.
Purgatzeko pena hetara
Hil ondoan ez joatekotz,
Bañan, laster heriotzetik
Gloriarat pasatzekotz;
Ariñtzekotz arima huni
Bere tromenta gogorrak,
Aditzak hunen errenkurak
Eta emotzik nigarrak.
Purgatorioko arimaren auhenak
Misereremini mei, saltem vos amici mei
Anaiak, jaiki zaitezte,
Entzun ene auhenak;
Idekitzatzue begiak,
Konsidera ene penak.
Fortuna estrainioa!
Zuek zuen ohean,
Eta ni sofritzen bainatza
Errerik hemen supean.
Aditzatzue nigarrak,
Ikhus ene lastima.
Etxe-kharrean nagoela
Zeruan dut erresuma.
Baldiñ osoki ezpadut
Galdu ene gloria,
Eneganik ezperen urruti
Ageri da ezarria.
Hauk eztutzue sentitzen,
Tromentaren handia!
Hunela tratatzen tutzue
Natura eta grazia?
Ingratak! Arima dute
Bihotzetan ahantzi,
Gorphutza izatu denean
Thonba barnean ehortzi.
Adiskidea, hik behar tuk
Ene penak aditu;
Ah maitea! Urrikal nakik,
Jainkoak niauk zehatu.
Sainduekiñ izatekotz
Sekulako gloria,
Hik egik othoitz eta egik
Enetzat penitentzia.
Eder zaizkik hire dantzak,
Jokoak, komediak;
Ez frogatzeko ene brasak,
Utzik horiek gustiak.
Kita munduko ontasun,
Ohore, atsegiñak;
Entzun etzak ene nigarrak,
Eta entzun ene miñak.
Hire plazerak kitatzak,
Kita banitateak.
Ago bethi beheraspenez,
Isur nigar uholdeak.
Gurutzea besarka zak,
Paira barur luzeak;
Eztituk gero pairatuko
Pairatzen tudan gatheak.
Purgatorioetako arimaren eksortazionea bekhatoreari
Bekhatorea, eztuk bada
Egiñen penitentia?
Egik nigar, ez sofritzekotz
Ifernuko su handia.
Ethorriko duk, ethorriko
Denbora batez denbora,
Jakiñen baituk zeiñ den pisu
Jainko Jaunaren kolera.
Orduan ezpaituk izanen
Begirik urtan urtzeko,
Ez eta haiñ guri bihotzik
Jainkoaren maitatzeko.
Zeiñ gauza beharrak baitire
Eskuak armen hartzeko,
Nigarrak haiñ beharrak dituk
Arimaren salbatzeko.
Eztuk posible burdin barrez
Oiñak lothurik joatea,
Ez eta gloriarat ere
Ifernutik igatea.
Utzkik beraz hondalezeak,
Utz su madarikatuak,
Hire bekhatu injustuez
Isurtzak nigar justuak.
Ikhusak nola doan laster
Denbora bere bidean;
Zuhur bahaiz, pensatuko duk
Eternitate luzean.
Pensatzak beraz, pensa bethi
Zeiñ diren pena kruelak,
Zeiñak baititu ifernuan
Sofrituko kriminelak.
Bizirik jautsten den presuna
Ifernuko penetarat,
Piztu ondoan igaten duk
Zeruko plazeretarat.
Pensazak beraz, bethi pensa
Tulunbioko kharretan,
Suzko etxe, suzko tromenta,
Suzko burreu krueletan.
Pensa herio biziaren
Zer diren krueltasunak,
Gero ezpaitu pairatuko
Orain pensatzen duenak.
Purgatorioan sarthu gabe zeruetara joateko bidea
Purgatzeko leze ilhunak,
Justoen presondegia!
Beldur nauk, pensaturik zer den
Hire lastima handia.
Ikhusirik ene arimak
Hire su-lama gorriak,
Hire ihez pairatuko tik
Munduko pena gustiak.
Dies irae dies illa
Prosa
Mundua jujamenduan,
Egun kolerak minduan,
Herrauts egiñen da suan.
Nolako izialdura!
Jausten denean mundura
Juje Jauna jujatzera.
Trunpeta iotzen denean
Hillak memento berean
Bilduko tu aitziñean.
Harrituko da natura
Ethortzean kreatura
Tronuaren ingurura.
Izanen da liburua,
Non baitaite markhatua
Bat-bederaren kontua.
Jaun jujea da jarriko
Huts gustien jujatzeko,
Eztu deusik barkhatuko.
Gaxoak zer dut erranen,
Benturaz baita izaren
Justu dena salbaturen?
Erregerik handiena,
Gustientzat hil zarena,
Ez nazazula kondemna!
Orhoit zaite enegatik
Jautsi ziñela zerutik,
Salba nazazu mundutik.
Unhatu ziñez lurrean.
Ene bilha Gurutzean,
Beira nazazu aldean.
Bengantzen juje justua,
Galdegiñ gabe kontua,
Indazu barkhamendua.
Bisaia zait ahalkatzen,
Bekhatuek ikharatzen,
Ez natzaitzu hurrikaltzen?
Maria duzu salbatu,
Ohoin onari barkhatu;
Niri bihotza altxatu.
Arren, indazu grazia
Paira su harrigarria
Ez dezadan, Jaun eztia.
Har nazazu eskuiñean,
Zure artalde maitean,
Eta ez utz ezkerrean.
Damnatuak bentzuturik,
Su asprean hondaturik,
Deit nazazu zeureturik.
Galdez nago belhauriko,
Bihotza doluz hiltzeko,
Ah! noiz nauzun salbatuko.
Eguna, hire ilhuna!
Pitztu gizon hobenduna
Jujatuko den eguna!
Jesus guziz amultsua,
Barkhaturik bekhatua,
Huni emozu zerua.
Hala biz.
Ifernua
O Jauna, zure eskuaren
Pisua eta puxanta!
Ala zuk ene punitzekotz
Baituzu hañitz tromenta!
Burreu, urkhabe, suge, deabru,
Su, brasa, gau ilhun, gathe,
Bethi bizirik den herio,
Tulunbio kharrez bethe:
Jaun handia, hunenbat kolpez
Behar ninduzun kolpatu?
Eta ez nuen miñik asko,
Zu baitzintudan kitatu!
Zu galdurik galdu dut on bat
Posible den handiena,
Eta galdu tresor eder bat
Posible den ederrena.
Zeruetan uste nituen
Erresuma dohatsuak
Urrezko szeptro, diadema
Eta tronu arraitsuak.
Bitartean hek galdu ditut
Ah, nik zer gloria galdu!
Eta galdu gehiago,
Zuganik bai naiz urrundu!
Zer lekhutarat egotzi nauk,
Bekhatu dohakabea!
Parabisua galdu diat
Plazer guztiez bethea!
Kausitzen tiat ifernuan
Gau beltzen izialdurak
Eta frogatzen elementa
Fingabekoen ikharak.
Galdurik zeruko szpetroa,
Gatheak tiak eskutan,
Eta Jongoikoa galdurik
Deabruak bi begietan.
Eztuk hemen plazer garabik
Ene miñen sendatzeko;
Eztuk munduan den gauzarik
Tromenta hauk kalmatzeko.
Argirik gabe dituk kharrak,
Lorik gabe gau handia,
Penak erremedio gabe,
Finik gabe miseria.
Leze huntan eztuk ondorik,
Ez graziarik zeruan,
Bihotzetan ez Jongoikorik,
Miñik baizen ifernuan.
Surik baizen ezta ifernua
Jainko Jaunak nahiz gorphutzak
Eta arimak punitu,
Tulunbio ilhun bat zien
Lurrean barna formatu.
Etsaientzat zien eragiñ
Koleran leze osoa
Eta leze penaz bethean
Pitztu suzko itsasoa.
Guk hemen lekhu huntan dugun
Suzko itsaso goria,
Nigarrez, oihuez, marraskez
Gustia duk nahasia.
Gure orro patarrak dituk
Hemengo ihortziriak,
Eta gure nigar aspreak
Hemengo uhiñ handiak.
Munduko gure faltek tie
Hemen altxatzen haizeak,
Eta gure plazer lizunek
Su-elementen aireak.
Eztiat itsasorik baizen
Nihon ere inkuntratzen;
Milla eta milla deabruek
Sutan niautek hondatzen.
Igerika hari nauk bethi
Itsaso hunen erdian,
Ezin aurkhituz sosegurik
Deabruen gisa furian.
Suari ihez egiñ nahiz
Gibeletik diat sua,
Ezin kausi ziezakeat
Sekulan ihezlekhua.
Kharra duk ene jujearen
Eskuan den elementa,
Jujeak ene punitzekotz
Formatu duen tromenta.
Ene laguna kharra diat,
Kharra ene janharia;
Gaua, kharra; eguna, kharra,
Kharra, ene edaria.
Etxe egotekoa, kharra;
Kharra, etxeko athea;
Presondegi gustia, kharra;
Kharra, burdiña gathea.
Brasarik eta kharrik baizen
Eztiat nihon kausitzen;
Gorphutzean eta ariman
Kharrez niagok erretzen.
Itsasoa! O Itsasoa!
Itsaso bethi goria:
Ala hik uhiñ terribleak
Eta tromenta handiak!
Hire uhiña uhiñari
Ziaiok bethi altxatzen
Eta suari bethi sua
Bere furian saltatzen.
Bethi ere entzunen diat
Itsaso hunen barnean,
Ihortziriaz darontsala
Jainkoak ene gaiñean.
Beraz bethi izanen diat
Penaren ondoan pena,
Aurkhitu gabe behin ere
Portu desira dudana.
Zeruak pena eternalez
Punitzen tik ene faltak.
Pausurik gabe bethi tiat
Sofritu behar tromentak.
Instant gustiez behar tiat
Milla herio pairatu,
Eta bizia diat behar
Hanbat milletan kobratu.
Bakearen estrainioa!
Biak dituk akordatu,
Bizia eta herioa,
Behar natuela punitu.
Plazerak, ah plazer lizunak,
Gustien trunpatzailleak!
Urreak eta diamantak,
Begien xarmatzaileak!
Munduko fasak eta ponpak,
Bekhatuaren zuziak,
Atsegiñ, ontasun, ohore,
Ene miñen ithurriak!
Zer progotxu dut zuetarik,
Iragan zaretenean!
Zuek errerik, zuekien
Erre behar naizenean!
Berantegi ezagutu aut,
Enganagarri mundua!
Xizmista baten gisa joan duk
Hire lilluramendua.
Plazerak, tresorak, gloria,
Airean dituk bolatu,
Haizea baño lasterrago
Gauza guziak funditu.
Segur nauk, iragan direla
Gustiak instant batean,
Eta segur eztela joanen
Pena eternitatean.
Postean posta nola baita
Berehala iragaten;
Nola fletxak baitu arinki
Bere bidea egiten;
Nola xoria joaten baita
Airea ebakirikan,
Eta untzia iragaten,
Itsasoa hautsirikan;
Gisa berean pasatu tuk
Munduan, ene plazerak,
Ene tresor, ene ohore,
Urtheak eta denborak.
Eta lehen zeri ekhartzen
Banioen amudio,
Egiñ ziaitak sekulakotz
Deabrua bezaiñ hastio.
Alferrik desiratzen tu munduko penak
Ala ni baininde dohatsu,
Penak ere doblaturik,
Libratzen banintz azkenean
Ifernuko su hautarik!
Ah, bai posible baliz
Hemendikan ilkhitzea:
Posible baliz Jainkoari
Barkhamendu eskatzea!
Baneakikek nola egiñ
Nigar ene bekhatuez,
Grazia galda Jinkoari
Gau eta egun gustiez.
Bañan zertako ditut orai
Nigarrak eta desirak,
Joan baitzaizkit bethierekotz
Jainkoak eman denborak?
Damnatu nauk: alferrik diat
Parabisuan pensatzen;
Bai, segur nauk: alferrik diat
Jainko ona desiratzen.
Orai bada nik zer dagiket
Zuentzat, zeru ederrak?
Bethi isuri behar tie
Ene begiek nigarrak.
Galdu diat Jainko Handia,
Zerutik nauk desterratu,
Eta behar tiat supean
Su eternalak pairatu.
Pairatu tristeziak, gauak,
Deabruak eta furiak,
Desparaziño, presondegi,
Burdiña gathe goriak.
Hauk asko gabez, izanen tuk
Ene penak bethikoak:
Deabru, su, gathe, presondegi,
Gustiak sekulakoak.
Arima damnatuaren abisua
Jendeak, ikhara zaitezte,
Entzunik zein den handia
Damnatu gaxoen gaiñean
Izanen den justizia.
Egizue penitentzia
Zeruetara jaotekotz,
Isur-azue bethi nigar,
Ez Jainko Jauna galtekotz.
Itsua, o gizon itsua!
Edo gizon zoratua,
Hire Jongoikoa galdurik
Bekhatuan agoena.
Eztuk uste Jainkorik dela,
Ez haiñ guti ifernurik;
Arren, idekitzak begiak,
Gaxtakeriak utzirik.
Ah, begirauk ezagutzetik
Jainkoa bere furian;
Begirauk ikhus ifernua,
Ifernuko su gorian!
Supean horra zer dioen
Arima miserableak;
Plañitzen tik, bañan alferrik,
Bere pena terribleak.
Khar handian bethi ziagok
Eta bethi nigarretan;
Galdurik ontasun gustiak,
Bethi ziagok penetan.
Ifernutik begiratzeko othoitza
Ifernua, o ifernua,
Galduen suzko etxea:
Hire penak ziarotatek
Buruan latzten illea.
Beldur nauk gaua, kharra, harra,
Sofritu beharko tudan,
Eta oraiño beldurrago
Jainkoa galduko dudan.
Kruelki pairatzen tik sutan
Gizonak suplizioak;
Bañan zerua galduz, hartzen
Tromenta kruelagoak.
Espantagarri penatzen duk
Galdurik bere koroa,
Bañan pairatzen gehiago,
Galdurik ere Jainkoa.
O Jesus, utziko tut ponpak,
Plazer gustiak galduko,
Zu, Jainkoa, on imensoa,
Zeruan ardiasteko.
Indaitzu sofritzeko pena
Nahi tutzun tenporalak;
Bañan khen dietzakidatzu
Elementa eternalak.
Ezta ifernu goriraiño
Zure odola hedatzen,
Eztitu hilten hango suak,
Bai gehiago berretzen.
Zure odolak tu egiten
Egun ederrak zeruan,
Eta arimen garbitzeko
Ur sakratua munduan.
Ene nigarrak hunekien
Nahasten ditudanean,
Xahutzen darozkit oxoki
Bekhatuak bihotzean.
Pulunpa zazu khar handian
Arima dohakabea!
Egiñen tu bethi nigarrak,
Hil gabe khar haren khea.
Bañan asko tugu munduan
Gure nigarren bi xorta;
Hautsiko dute ifernuko
Khar handiaren tromenta.
Ifernuko tromenten gaiñean
Kopla
Pensa detzagun, pensa
Ifernuetako penak.
Eta galduek brasa
Bethi sofritzen tustenak.
Bekhatuen utzteko,
Hek tugu pensatuko.
Jainko egiazkoak
Dela dio ifernua,
Non sofritzen gaxtoak
Baitu sekulako sua:
Nork falta gehiago,
Hark pena borthitzago.
Ifernua da lekhu
Pena gustiez bethea,
Justiziaren laku
Eta kharrezko etxea:
Doloren lekhua,
Damnatuak deithua.
Su bethi bizi haren
Khar hura da haiñ borthitza,
Non baitu xizpilduren
Arimarekiñ gorphutza,
Konsumitzen eztela,
Hil-Bizi hari dela.
Ala Parabisutik
Urrun baita apartatzen
Tromenta hauk gogotik
Eztituena pensatzen!
Salbatzeko behar tu
Tromenta hauk pensatu.
Beraz pensa detzagun,
Pensa fedezko pontuak;
Arimak garbitzagun
Eta kita bekhatuak.
Daigun penitentzia,
Ez galtzeko gloria.
Dialoga tromenta beren gaiñean
Helas! Erretzen hari nauk khar hunen barnean. Luk. 16.
Galdegitea
Kreatura damnatua,
Jainkoak ahantzia,
Zer da hire ifernua,
Zer dolore handia!
Erraguk, erraguk:
Zer pena sofritzen duk!
Errepusta
Zer aiphatuko darotzu!
Erratez naiz penatzen.
Berriz erraten baditut,
Berriz naiz tromentatzen.
Hela, hela!
Segi ez gaitzatzula.
Galdegitea (Mundanoari)
Mundano lilluratua,
Non da hire gloria?
Non ponpa haizez hantua,
Non ohore handia?
Erraguk...
Errepusta
Ah, joan da gloria hura
Xizmizta bat bezala,
Arriberan nola hura,
Eta nola itzala.
Hela...
Galdegitea (Plazeretarat emanari)
Bustel hatsa: irakatsak,
Non da hire gorphutza!
Non da amudio likhitzak
Hiri erre bihotza?
Erraguk...
Errepusta
Hondaturik su handiak
Eta tromentaturik,
Erretzen daude gustiak
Eztutela pausurik.
Hela...
Galdegitea (Arnegariari)
Arnegari desparatu,
Deabruaren laguna
Non aiz aho pozoatu,
Orroaz agoena?
Erraguk...
Errepusta
Suge errabiatuek
Bethi gaituste jaten,
Suge sutan gorituk
Bethi penak ematen.
Hela...
Galdegitea (Mendekatzaillari)
Ezin deus barkha ezaken,
Bihotz herraz bethea:
Sugea iduri uben
Edo deabru kumea.
Erraguk...
Guoi madarikatuak!
Ezpaitugu barkhatu!
Bengantzen juje justuak
Sutan gaitu hondatu.
Galdegitea (Gaizkierraillerari)
Mihi gaizki erraillea
Prestuan ohoreaz,
Bethi gerla egillea
Inozenten bakeaz.
Erraguk...
Errepusta
Bikhe urthu eta sufre
Da ene janharia,
Eta hauk naute bethi erre
Hauk erretzen mihia.
Hela...
Galdegitea (Abariziosari)
Aberats gaxto gosea,
Non da hire zilharra?
Non tresora, non urrea,
Non da muble ederra?
Erraguk...
Errepusta
Ah! Kharrezko leze huntan
Dire gustiak urthu,
Eta ni su elementan
Hekiñ balsan funditu.
Hela...
Galdegitea (Gormantari)
Ingrata, bestak hautsirik
Eta ofizioa,
Harturik bestien trazak,
Utzirik Jongoikoa:
Erraguk...
Errepusta
Ah! Nola hemen gosetzen
Gormandiza lizuna!
Jainkoak nola punitzen
Meza gaizki entzuna?
Hela...
Galdegitea (Bonaxeretan bethi dabillanari)
Hari intzen bethi lehen
Dantzan eta jokoan:
Hire plazerak zituzken
Gormandizan, arnoan.
Erraguk...
Errepusta
Direla madarikatu
Joko, plazer, banketak,
Hekiñgatik baititugu
Ifernuko tromentak.
Hela...
Galdegitea (Konpañia gaxtoetan ibilli denari)
Lagunentzat hik izatu
Hanbat konplazenzia:
Hanbat bekhatuz kargatu
Hire konzientzia.
Erraguk...
Errepusta
Ondikozko konpañiak,
Sekulako burreuak:
Elkharren gare furiak,
Elkharrentzat deabruak.
Hela...
Galdegitea (Penitentzia egin gabe heriotzeraiño luzatu duenari)
Hik bethi uste ubela
Konbertitu hiltzean,
Pairatzen duk su-kubela
Tulunbio beltzean.
Erraguk...
Errepusta
Herrak, furiak, nigarrak,
Desparazionea,
Urrikiak eta harrak
Dire gure partea.
Hela...
Galdegitea (Koleratsuari)
Bañan hik, o sumindua,
Hire herra handian,
Baduk kontentamendua
Bethiko khar gorian?
Erraguk...
Galdegitea
Bethiko hitz hau guretzat,
O zer ihortziria!
Khar-leze hau gorphutzentzat
Lastimaren handia!
Hela...
Galdegitea (Damnatu gustiei kolpe batez)
Fiñean, hor ifernuan
Zeiñ da min handiena?
Pena horien lekhuan
Zeiñ pena kruelena?
Erraguk...
Errepusta
Esparantza ez izaren
Hemendik ilkhitzekotz!
Bethi suak berreturen
Supetan bizitzekotz.
Bethi-ere Zer denbora!
Bethi suzko lezean!
Elementak bethi paira,
Bethi fiñik gabean.
Plazer labur baten gatik
Harturik bihotzean,
Khea bezala zelarik,
Erre behar supean.
Hela, hela!
Segi ez gaitzatzula.
Quios poterit habitare de vobis
Cum igne devorante? Quis habitabit ex
Vobis cum ardoribus sempiternis?
Giristiñoak, zuetarik zeiñ egon ahal
Daiteke su iretsgarriarekin? Zeiñ egon
Ahal daiteke brasa sekulakoekiñ?
Parabisua
Zein hertsia den zeruetako bidea
Nahi baduzu ardietsi
Lekhu plazerez bethea,
Zeruetan Jainkoak berak
Sainduei egiñ gorthea;
Bide zabala kita zazu
Hertsia baita segura.
Ifernura darama batak
Eta bertzeak zerura.
Helas! Zeiñ hagitz den hertsia
Parabisuko athea!
Jesusek dio, hertsi hau duk,
Kristaua, hire bidea.
Bide hau hautatzen duenak
Utzi behar tik plazerak,
Banaloriak mespretxatu,
Erregelatu desirak.
Ala jende hañitz baitoa
Egun oroz ifernura!
Jende bilduma nonbre gabe
Suzko eternitatera.
Mundu gustian nola baita
Berthute guti kausitzen,
Zeruetan jende guti duk
Jainkoarekiñ aurkhitzen.
Dohatsuak ditzen du gizona parabisura
Majestate paregabea,
Jainko adoragarria,
Trinitate guziz haltoa,
Dibinitate handia:
Zu zare Spiritu gustien
Argi gozo imortala;
Zu bihotz dohatsu, ederren
Edertasun eternala.
Ezta posible sofritzea
Zure baithan den argia;
Itsutzen gare ikhusteaz
Hirur Presunen gloria.
Zuen ontasun, zuen plazer,
Eta zuen ohorea,
Hagitz dire handiagoak
Ezen ez gure ustea.
Gizona. Ah, gizona! Non tuk
Arima eta gorphutza?
Zergatik duk horrenbat maite
Munduan duken egoitza?
Bañan zergatik egiten tuk
Lurrean horrenbat gerla?
Behar duk jakiñ, lur gustia
Punta bat baizen eztela.
Nihor ezin ziaitek handi
Lekhu ttipito batean;
Argi ilhun bat baizen eztuk
Hire gloria lurrean.
Zeri agoka itsuturik
Beraz horrenbat munduan?
Athor hunat, gozatuko aiz
Jainko osoaz zeruan.
Parabisura joateko desira
Lekhu ederra, hire baithan
Jainko Jaunak dik gloria.
Hik duk, bada, saindu gustiei
Ematen zaien saria.
Hire egoitza dohatsuan
Eztuk plazera higuiñtzen:
Bethi dik irauten gloriak,
Sekulan eztuk pasatzen.
Palazio dibino hortan
Eztuk penarik kausitzen:
Sekulan eztik dohatsuak
Nigar xorta bat isurtzen.
Errege primu gabekoak
Deus ere eztik pairatzen,
Posible diren on gustiez
Bere baithan duk gozatzen.
Oihuz niagok, hi behrrez,
O dohatsuen etxea;
Hi herori desiratzen aut,
Zeru plazerez bethea.
Bai, hik duk hire on ederrez
Ene bihotza xarmatu:
Xoilki hiregatik nahi dik
Mundu guzia kitatu.
Arima debotaren ontasuna da Jainkoa
Zure baithan tut, o Jainkoa,
Nahi tudan ontasunak;
Mesprezio tut zuregatik
Munduko handitasunak.
Higuiñdu zaizkit zuregatik
Lurreko diñitateak;
Bertzelakoak nik zeruan
Uste tut majestateak.
Prosperitate handietan
Ez zait bihotza altxatzen;
Ez fortuna baxoan ere
Eztzait kuraia flakatzen.
Elementa borthitzenean
Ez naiz sekulan izitzen,
Deusek ere eztarot niri
Ene bihotza tristatzen.
Enetzat eztu deus ederrik
Edo gozorik munduak;
Zurekiñ haiñ onheristen tut
Penak eta desterruak.
Zu zare ene on gustien
Egiazko ithurria,
Eta zu ilhenpean ere
Arimako iguzkia.
Eremuan mundu bat badut
Zu enekiñ zarenean;
Ene esparantza zaitezke
Hiltzen ere naizenean.
Lekhu sainduak bisitatu ondoan, aitoren seme bat hiltzen da amudios Olibeseko mendian
Salutatzen zaitut, Olibes,
Mendi saindu aberatsa;
Zure baithan zuen finkatu
Jesusek azken urratsa.
Herioaren Erregea
Bere tronu ederrean,
Zure puntatik zen altxatu
Hedoi aingeruz bethean.
Zu ikhusiz geroztik nago
Bozturik noiz hillen naizen,
Ez zaitut sekulan utziko
Zerura joatekotz baizen.
Ez, eztitut ikhusi nahi
Erregeen jauregiak,
Ez eta bertze palazio,
Begien trunpagarriak.
Argitzen ari dire hetan
Zeiñek hobeki argiak:
Urre, zilhar, perla, diamant,
Elefant hexur xuriak.
Hemen behin ikhusiz geroz
Lekhu adoragarriak,
Zeruak baizen eztetzake
Kontenta ene begiak.
Jesus Jaunak bete urratsez
Sakratu lekhu sainduak,
Adoratu tut eta egiñ
Gustiei ene musuak.
Bakea guri eman nahiz
Han gerla zuen hautatu;
Heriotzea sofriturik,
Han herioa garaitu.
Bisitatu zaituztet, lurrak,
Lur milletan dohatsuak:
Arroka, arribera, haran,
Landa, mendi, eremuak.
Bethleem, ikhusi nauk sartzen
Hire leze ilhunean;
Ikhusi nauk, Jordango ura,
Arriberaren aldean.
Jesus, zu segituz geroztik
Lekhu saindu hautaraiño,
Zer behar dut segitu baizen
Zeruko gloriaraiño?
Mendian egiñ tut nigarrak,
Non erostekotz gizona
Semeak pagaturik Aita,
Galdu baitzuen eguna.
Helas! Ez nintzen hil dolorez
Kalbariaren gaiñean,
Hillen nintzela amudioz
Olibesko baratzean.
Ez nazakela khen hemendik,
O amudio saindua,
Eman nahi ezpadarotak
Hunen ondoan zerua.
Amudio sainduak beraz
Ene othoitzak entzun tu;
Arroka huntan barna darot
Ene thonba preparatu.
Jadanik estaltzen darozkit
Ene bi begi argiak;
Eztu nahi ikhus detzadan
Haiñ lekhu miragarriak.
Jainkoak sakratu lekhu hauk
Nekez nituzke utziko,
Kitatu behar ezpanitu
Zeruetara joateko.
Beraz, asko negar egiñ duk,
Ene arima, munduan;
Hoa, hire beira ziagok
Hire Jainkoa zeruan.
Jesus, Jainko eta gizona,
On gustien ithurria,
Zure maitatzeaz plazer dut:
Arren, indazu gloria.
Hauk hunela erran ondoan,
Begiak ditu zarratu,
Eta arima Jainkoari
Amudioz errendatu.
Parabisuaren galdegiteko othoitza
Gustien Salbatzaillea,
Gizon Jongoiko berria,
Zuk bethi ere Aitari
Eman diozu gloria.
Bethi zu nahi zaituste
Aingeruek kontenplatu;
Zu saindu dohatsu gustiek
Zure glorian maitatu.
Jauna, indazu bothere
Zuri plazer egiteko,
Zure desira gustien
Bethi ere konplitzeko.
Espiritu dibinoaz
Gida nazazu munduan;
Hil ondoan har nazazu
Sainduen balsan zeruan.
Orduan da ageriko
Eguna bethi argia:
Orduan da ikhusiko
Sekulako iguzkia.
Ezta hiri hortan kontra
Edireten arima bat:
Hor ezta bakerik baizen;
Gustiek dute bihotz bat.
Fiñean hor kausitzen da
Segurantza erreala;
Hor gloria dohatsua,
Eta pausu eternana.
Memorare novissima tua et in aeternum
non peccabis. Eccli. 17
Bekhatuaren defensa da jujamenduaren,
ifernuaren eta azken fiñen orhoitzapena
Ene Seme, pensa detzak,
Gizonaren lau azkenak;
Eztuk faltarik giñen,
Hala ziok Jainko Jaunak.
Hillen duk, hillen duk hire bizia,
Hillen duk, hillen duk,
Hillen duk, mundu guzia.
Geldirik lo agoela
Hiltzen hari aiz ohean;
Egun bizi den presuna
Bihar ziaitek lurrean.
Hillen duk...
Hiltzen aizen mementoan
Izanez aiz jujatuko;
Edo kondemnatuko aiz,
Edo justifikatuko.
Hillen duk...
Baldin faltarik ezpaduk,
Entzunen duk hitz eztia:
Emanen darok Jainkoak
Zeruan bere gloria.
Hillen duk...
Aurkhitzen bahaiz hobendun,
Surat au kondemnatuko,
Jainkoa Jongoiko deiño,
Ifernuan erretzeko.
Hillen duk...
Lastima harrigarria!
Bethi desparaziñoan!
Eziñ kausituz Jainkoa
Eternitaten osoan.
Hillen duk...
Beraz, seme, pensa dezak,
Begira dagok zerua,
Ikhusi nahiz ziagok
Hire herio saindua.
Hillen duk...
Pensatzak herio, juje,
Ifernu eta zerua;
Ene ahotik har dezak
Azkeneko konseillua.
Hillen duk...
Eternitatea
Arima damnatuak galdegiten dio Jainkoari zenbat egonen den ifernuan. Jainkoak ihardesten dio egonen dela helduden eternitate handiaren hedadura gustian. Ergo erravimus a via veritatis et lux justitiae non affulsit nobis. Sap. 5.
Beraz, zeruko iguzkia
Ez zaiku guri altxatu,
Eta egiazko bidetik
Urrun gare errebelatu.
Beraz, denbora pasatu da
Sekulan ez ethortzeko!
Ethorri eternitatea
Sekulan ez pasatzeko!
Beraz, bethi iraun behar dut,
Bethi dudala sofritzen,
Eta bethi pairatu behar
Ez naizela konsumitzen!
Bethi eta bethierekotz,
Ah, zeruko Jongoikoa!
Ala denbora luzea,
Bethi bethierekoa!
Ezta sekulan iragaten
Bethi dagoen eguna.
Eguna beraz, hire luzea,
Egun bethi agoena!
Ez gelditzean behiñ ere,
Bidea, hire luzea!
Bethi dolorez egotea,
Dolorearen asprea!
Zenbait million urthe banu
Egon behar ifernuan,
Uste nuke handik libratu
Hek akhabatu buruan.
Edo hek asko ezpalire
Million egon nindeke,
Millionen ondoan bertze
Million sofri netzake;
Hek ere ezpalire asko,
Hainbertze dobla netzake;
Bertze hainbertze doblaturik,
Hagitz konsola nindeke.
Edo konda betza norknahi
Nahi dituen bezanbat,
Bañan akorda bekit noizbait
Azken fiñean urthe bat.
Zer izanen da, beraz, nitzaz
Hanbat urtheren ondoan!
Bethiere beharko baitut
Suaren tulunbioan!
Eternitate luzearen hedadura
Hau jakiteko zerbait moldez
Behar dut kontu bat hartu:
Beraz behar dut kontu handi,
Handi bat konsideratu.
Zer dela beraz erranen dut
Eternitate handia?
Zerekiñ konparatuko dut
Deklaratzekotz gustia?
Asko kondatuko othe dut,
Kondaturik hanbat urthe
Zenbat (mundu hasiz geroz)
Joan baitire ilhabethe?
Erranagatik hanbat mende
Zenbat osto oihanetan,
Itsasoan zenbat ur xorta,
Zenbat harea kostetan;
Zenbat oraiño herrauts bihi
Bide idor gustietan;
Mendietan zenbat lur xehe,
Zenbat uri hedoietan;
Posible othe da kontu bat
Handiago pensatzea,
Gizonek edo aingeruek
Gehiago kondatzea?
Bethi luzea erran nahiz
Hunenbat baitut kondatu,
Harea, errauts, legar, osto,
Ur xorta, uri pensatu;
Hauk gustiak beraz erranik
Ez othe dut azarkatu?
Ala kondaturik sobera
Ez othe naiz enganatu?
Ezen ezta posible haiñ den
Luze eternitatea;
Segur behar da laburrago
Delarik hagitz luzea.
Jainkoa
Adizak, damnatu arima,
Mintzo zaik hire Jainkoa,
Eziñ hutsik egiñ deaken
Egia egiazkoa.
Trunpatu aizela uste duk?
Ez segur, ez aiz trunpatu;
Eta hauk berriz doblaturik,
Ez uke asko kondatu.
Damnatua
Oi, bada, Jauna, nork dezake
Konda horien nonbrea?
Badidurite hauk gustiek
Bilduma nonbre gabea.
Ezperen nonbre hauk gustiak
Akhabatzen direnean,
Eta azkeneko bihia
Pasatzera gerthatzean;
Zertan othe lizate, Jauna,
Ene eternitatea?
Ez othe lizate hurbildu
Aphur bat azken urthea?
Jainkoa
Eztuk posible izan dadin
Sekulan azken urthea,
Ezpaitzaio ondoan falta
Batari bethi bertzea.
Erresekek nola baitute
Batak bertzea pusatzen,
Urtheek ere hala die
Elkhar ondotik segitzen.
Damnatua
Oraño kondatzen banitu
Kontu hartzaz bertze milla;
Edo hek asko ez izanez,
Baliz bertze urthe pilla?
Jainkoa
Zer diok pilla eta milla,
Damnatua, zer darasak?
Mende gustiez erreko au
Ifernu goriko brasak.
Damnatua
Eztitut bada asko eman,
Hanbat milla urthe suan?
Ezperen horra bertze milla
Nonbre horien buruan.
Jainkoa
Gehiago erran behar duk.
Egik beraz bertze pilla;
Eta bertze milla kondatzak,
Milla bethi, bethi milla.
Damnatua
Jauna, millen ondoan milla!
Milla bethi, bethi milla!
Noiz ethorriko zaiku beraz
Azken azkeneko pilla?
Jainkoa
Hasterik ez dik iragan den
Eternitate luzeak,
Eta eztik fiñik heldu den
Bertze eternitateak.
Biak orobat luze dituk,
Joan denak eztik hasterik,
Eta ondotik heldu denak
Halaber eztik azkenik.
Iragan dena bethe duk
Sekula kontugabeez;
Eta bethea heldu dena
Sekula infinituez.
Damnatua
Espantu latza! Nola beraz
Egonen naiz hanbat urthez!
Hanbat milla, hanbat million!
Erreko naiz hanbat mendez.
Beraz hanbat pairatuko dut
Ifernuko su gorrian,
Tromentek dirautela bethi
Eternitate gorian.
Ah! Zer da hau? Ez behin ere
Fundituko herrautsean!
Bethi biziko deabruekiñ
Eta ez hillen supean!
Oi, bada, nik lehen pena hauk
Munduan ezagutzera,
Begiratuko bide nintzen,
Ifernurat erortzera.
Lehen sofrituko nituen
Tiranoen su handiak,
Hekiñ gathe, hurkhabe, burreu,
Lehoiñ, tromenta gustiak.
Hek izanen baitzuten fiñ bat
Denborarekiñ batean;
Bañan hauk iraun behar bethi
Eternitate luzean.
Ah, nork jakin du egundaiño
Bethi, joan den bethikoa?
Eta nork sekulan jakiñen
Sekula gibelekoa?
Bethi erre! Sekulan sofri!
Dolorearen handia!
Bethi hark eta sekula hark
Naute flakatzen gustia!
Deklaratzen du zer den bethi eta zer den sekula
Sekula dago geldirik bethi,
Sekulan ezta higitzen;
Bañan bethi doa sekula,
Sekulan ezta gelditzen.
Beraz bethi ezta sekulan
Momento bat higituko,
Eta sekula ere ezta
Momento bat geldituko.
Nork daki beraz bethi,
Bethi geldi dagoena,
Eta zer den sekula ere
Bethi joaten ari dena?
Gustiok beraz adi zagun
Enigma miragarria:
Damnatuentzat tromenta duk,
Salbatuentzat gloria.
Biak bat dituk, eta bat hark
Zidurik bia direla;
Bazidurik dela egoten
Eta zidurik doela.
Bethi dagoen hau deitzen duk
Bethi bethierekoa,
Eta sekula joaten dena
Sekula sekulakoa.
Beraz sekula eta bethi
Izendatzen duk mendea,
Edo ezperen deitzen dituk
Biak eternitatea.
Eksenpluak
Hañitzek hañitz moldez die
Enigma hau esplikatzen
Eta añhitz konparaziñoz
Nola ahal deklaratzen.
Sabant batzuek konparatzen
Die iguzkiarekiñ,
Eta die bertze batzuek
Berriz ilhargiarekiñ.
Iguzkia bethi hari duk
Agertzen eta estaltzen:
Estaltzen duk arrats guztiez
Eta goizetan agertzen.
Ilhargia ere orobat
Bethi hari duk berritzen;
Berritu ondoan halaber
Hari duk bethi zahartzen.
Gauza bera dela ziotek
Edo sekula doana,
Edo bethi pontu berean
Gelditurik dagoena.
Ezen bethi dagoen bethi
Sekulan eztuk handitzen,
Eta bethi doan sekula
Sekulan eztuk ttipitzen.
Pontu batean bethi dela
Bethi hari duk pasatzen;
Pasatzen bethi hari dela
Eztuk sekulan higitzen.
Million urthe joanagatik
Garabik eztuk gutitzen;
Joanagatik bertze million
Bethi duk oso gelditzen.
Oraiño huna gauza bera
Eksenplu argiagoan,
Argiaren klartasunetik
Hartu konparaziñoan.
Nola beraz kandela bati
Hañhitz kandela pizturik
Ezpaitzaio gutitzen kharra,
Bañan egoten osorik:
Gauza bera kausitzen dela
Denbora sekulakoan:
Nahiz joan den, nahiz heldu den
Hedadura bethikoan.
Ezen urthe pilla hetarik
Million khenduagatik,
Millionen ondoan bertze
Million hartuagatik,
Eternitate luze hura
Bat ere eztuk laburtzen;
Eternitate oso hura
Garabik eztuk gutitzen.
Osoa bethi egonen duk
Nonbre gustiak galdurik;
Eztik sekulan deusik falta
Hartu gustiak khendurik.
Orobat duk bethiko bethi
Urthe gustiez osorik,
Hastean bezala fiñean
Urthe gustiez hanturik.
Eztuk tipitzen, ez handitzen,
Batean bethi baitago:
Ez handiago behiñ ere,
Sekulan ez tipiago.
Luze orobat tuk hemengo
Minutak eta urtheak;
Urtheak ere hala nola
Bethiereko mendeak.
Juia dezak orai hemendik
Zeiñ diren luze egunak,
Mendeak baiño luzeago
Direnaz geroz orenak.
Ezen ifernuan eztuk deus
Non ezten sekulakoa;
Kriminel, burreu, suplizioa,
Presondegi bethikoa.
Denborak ere bardiñ dituk
Orobat sekulakoak,
Minutak, orenak, asteak,
Urtheak fingabekoak.
Egia duk; argia baduk,
Ordean suak piztua,
Pena hautan kruelkiago
Punitzeko damnatua.
Halaber baduk hemen gaua
Eta gau izigarria,
Deabruen eta damnatuen
Harrabotsez nahasia.
Helas, bai, ah nolako gaua!
Gau luze eta ilhuna!
Hemen garenek eztiagu
Sekulan uste eguna.
Ez, eztie uste sekulan
Ene begiek argia,
Edo baldiñ uste badute,
Uste die su gorria.
Gau hunek iraunen dik bethi
Ethorri gabe eguna.
Bethi ilhun, tromenta bethi,
Sekulan joanen eztena.
Gaua, gau beltz eta argia!
Beltza ene begientzat;
Baiñan argia ene pena
Eta ene burreuentzat.
Hire baithan ageriko tuk
Bethiereko tenpestak,
Hala nola mirail batean
Justiziaren tromentak.
Bethi egonen nauk marraskaz,
Aparta akit mirailla!
Begietarik dietzadak
Urrun pena hanbat milla:
Burdiña-gathe, sufre gori,
Eztira, presondegiak;
Su handi, deabru beltz, fantasma,
Ene falta itsusiak.
Begietan izanen tiat
Ene urguillutasunak,
Ene arnegu, ene herra,
Ene bekhatu lizunak.
Ez nauzue asko punitu,
Utz nazazue bakean.
Bethi hunela izanen naiz
Hunelako dolorean.
Alferrik niagok marraskaz,
Bethi tiat ikhusiko,
Ez ziaizkidak aitziñetik
Sekulan apartatuko.
Lehen zerk egiñ baitzituen
Ene plazer itsusiak,
Egiñ behar tik ifernuan
Ene tromenta guziak.
Nik beraz sorthu behar nuen!
Dolorearen asprea!
Sorthu hunela izatekotz!
Zer desparazionea!
Ez ni munduan izatera,
Orai ez nintzen erreko,
Ez bekhaturik egitera,
Ez nintzen orai galduko!
Aitzitik bizitze saindua
Eramatera munduan,
Dohatsu behar nuen izan
Jainkoarekiñ zeruan.
Bañan nola baitut gaxtoki
Ekharri ene bizia,
Juje justuak eman darot
Nik merezi justizia.
Hil nahiz sartzen da furian
Mundua! Ah, mundu falsoa!
Hañitzen trunpatzaillea!
Ezperen hemen ifernuan
Bahintz ene hiltzaillea!
Behiñ nahi nikek hil, behiñ
Ez hunela bizitzekotz;
Edo bertze maneraz bizi,
Fazoiñ huntan ez hiltzekotz.
Hi ere non aiz, herioa?
Haiñ komun intzen munduan,
Eta nion ez aiz ageri
Orai hemen ifernuan.
Handi eta tipi gustiak
Lurrean ituen hiltzen;
Bañan gustiak ifernuan
Hil gabe bethi bizitzen.
Hire ondoan niabillak
Gau eta egun gustiez,
Nihon ikhusten eztudala
Surik baizen bi begiez.
Ustez audala kausituko
Joaten nauk eskuiñ aldera;
Berriz lasterka itzultzen nauk
Zoraturik eskerrera.
Deabrupetik nauk batzuetan
Ene furian altxatzen;
Bertzean suaren erdian
Buruz behera hondatzen.
Behiñ gora, behin behera,
Gero deabruen balsara,
Sekulan sosegurik gabe
Tromenta gustietara.
Galdez bethi: non aiz, ah, non haiz?
Bethi oihuz, herioa?
Nork ediren au ifernuan,
O ene amudioa?
Arre, athor, maitea, athor,
Athor ene zathitzera.
Ene bizia hik behar duk;
Maitea, athor hiltzera.
Ihesi doat, ah kruela!
Horla utzten nauk supean?
Horla tromentek dirautela,
Hondatua deabrupean?
O zer desparazionea!
Nahi gabez behar bizi!
Errabiamendu handia!
Ezin hil eta hil nahi.
Ah bethi, entzuezak, beraz,
Entzun ene dolorea:
Nork egundaiño sentitu du
Zer den bethi sofritea?
Bethi hark niri ziarotak
Harritzen ene gorphutza:
Eta nori eztio hillen,
Pensatzen badu, bihotza?
Heriotzea galdegiten dio Jainkoari
Heldu natzaitzu berriz ere,
Jauna, othoitz egitera,
Eta grazia tipi baten
Humilki galdegitera.
Badakizu, gauza klara da,
Nik zenbat dudan sofritzen.
Zenbat marraska, zenbat oihu,
Zer nigar dudan isurtzen.
Zenbat pena deabruen tropan
Hartzen dudan zu galdurik,
Zeiñ tromenta harrigarriak,
On gustiez gabeturik!
Zenbat supean, su egiñik,
Ariman su, su bihotza;
Haragiak su, su ezurrak,
Odola su, su gorphutza.
Hauk ere bada, zerbait dire
Ni hemen urrikaltzeko,
Eta zureganik humilki
Grazia bat izateko.
Plazer baduzu, dobla beite
Berriz ere hauk gustiak;
Dobla deabruak, penak dobla,
Dobla tromenta handiak;
Bañan, Jauna, aditzen dela
Hemengo tulunbioan,
Hillen nauela herioak
Milla urtheren buruan.
Jainkoa
Damnatua, ago ixilik,
Eztuk zeren tromentatu;
Orhoit adi nola munduan
Munduaz intzen gozatu.
Eztuk izatu egundaiño
Herioa ifernuan,
Sekulan ere ez izanen
Urte gustien buruan.
Beraz egon ahal aiteke
Bethi dukela sofritzen,
Orai erretzen aizen gisa,
Bethi aizela erretzen.
Damnatua
O dolorea, o furia,
O errabiamendua!
Oraiño ez atzait hi ere
Nahasi, adimendua!
Zer izanen da beraz nitzaz
Heldu diren mendeetan?
Bethi egon beharko baitut,
(Jainkoa deiño) penetan.
Arren, zaude, aphur bat zaude,
Egiazko justizia;
Asko da, iduk-azu, othoi,
Zure kolera handia.
Zergatik ditutzu gizonak
Joan den denboran kreatu?
Zergatik zure imajina
Dibinoaz señalatu?
Ez othe behiñ zenbait urthez
Elkarrekiñ egoteko,
Gero hil eta sekulakotz
Ifernuan ehorsteko?
Jauna, zuk bada badakizu
Zuk formatua naizela,
Forma huntan lur gutibatez
Lurrean egin nauzula.
Badakizu zuk ninduzula
Zure dohaiñez edertu,
Enegatik Zure Semea
Izatu zela itzatu.
Nola beraz ez zare kontent
Pairatu tudan tromentez,
Berretzen baitarozkidatzu
Tenpestak bertze tenpestez?
Gargoro zenbat denbora da
Tenpesta hautan naizela,
Momento batez behin ere
Sosegurik eztudala?
Zenbateta egiñen tutzu
Oraiño zure tenpestak?
Noiz arteraiño isuriko
Ene gainera tromentak?
Orai artean izan bada
Nausi zuri justizia,
Utzazu aldiz izatera
Zure miserikordia.
Jainkoa
Eternala duk hire kontra
Eman dudan sentezia,
Eta hala eztuk posible
Sekulan dadin ganbia.
Damnatua
Nola! Ez ilkhiko hemendik?
Jainkoa ez maitatuko?
Iraunen eternitateak?
Penak ez akhabatuko?
Helaz! Zer egiñen dut beraz?
Ni norat naiz itzuriko?
Tromenta haukien erdian
Bethi dut ihardukiko?
Oraiño egiñ baninduzu
Zu zaren gisa Jainkoa,
Edo ezperen zu bezala
Bothere handitakoa;
Oraiño, diotsat, banitu
Zure indarren pareak;
Bañan badakizu direla
Zureak paregabeak.
Eta badakizu zerorek
Flako nauzula kreatu,
Airean doan osto baten
Gisa nauzula moldatu.
Ikhus-azu zer aingeruek
Erranen duten zeruan,
Zure etsai deabru kruelek
Zer erranen ifernuan.
Zer ohore izanen duzu
Enekiñ disputatzeaz,
Zer gloria ene erretzen
Bethiere haritzeaz?
Beraz zure beso puxanta
Nahi duzu enplegatu
Eta osto ihartu baten
Kontra hunela altxatu.
Jainkoa
Hauk duk, bada, mirakuillua!
Jakiñ herrautsa aizela,
Bitartean hire burua
Jainko egiñ dezakela;
Jakiñ prometatu zaiela
Justuei parabisua,
Eta zaiela injustuei
Ordenatu ifernua.
Bitartean Jainkorik gabe
Burua gora airean,
Errebelatu baten gisa
Ibil adila lurrean;
Nitzaz eta ene manuez
Hanbat aldiz trufaturik,
Hire bekhatu traidoreak
Jainkotzat adoraturik;
Ezpanintz baño gehiago
Ez nitzaz egiñ konturik,
Eta hire Jainko handitzat
Ene etsaiak harturik.
Orai, beraz, behar diagu
Jakiñ nor den Jongoikoa,
Ni zeruan, ifernuan hi,
Jainko bethierekoa.
Maitatu nahi luke Jainkoa
Damnatua
Eztut zeren ukhatu, Jauna,
Konfesatzen dut egia;
Zu zare orai eta bethi
Gustien Jainko handia.
Mana zazu plazer duzuna,
Zuk behar duzu manatu;
Eta zure manamenduak
Guk behar tugu konplitu.
Nahi baduzu egon nadin
Eternitate gustian,
Eta halaber txizpil nadin
Ifernuko su gorian,
Jauna, besarkatuko ditut
Ifernuko su gustiak,
Iraganen tut plazer tutzun
Denbora harrigarriak.
Eztarotzut othoitz egiten
Su hautarik libratzeaz,
Eta zure zeru sainduan
Ene errezibitzeaz.
Ah! Badakit galdu naizela
Egun eta sekulako,
Tromenta hautarik sekulan
Ez naizela libratuko.
Beraz justo zaizkitzun penak
Emanen darozkidatzu;
Hitz bat solament erratera,
Othoi, utzi behar nauzu.
Beude, beraz, su hauk gustiak,
Bethi nautela erretzen;
Baiñan su hauk baziñarozkit
Zeruko suez handitzen.
Ez tohe zaitut, Jainko Jauna,
Pena hautan maitatuko?
Baldiñ ba ifernuko suek
Ez naute debekatuko!
Jainkoa
Amudioak ez zeakik
Zer lekhu den ifernua;
Zerua duk hunen egoitza,
Eta halaber mundua.
Bi lekhu hautan kausitzen duk,
Munduan eta zeruan;
Eztuk ediren egundaiño
Zuek zareten lekhuan.
Herra luze eta gaixtoen
Eskola duk ifernua;
Amudio saindu ederren
Akademia, zerua.
Damnatuek ez zeakie
Gaitzesten baizen Jainkoa,
Eta hori duk hartu duken
Sekulako ondikoa.
Amudioa sartzen baliz
Deabruen tulunbioan,
Sainduekien den bezala,
Zeruko palazioan;
Posible baliz maitatzea
Jainko ona ifernuan,
Laster ganbiatuko lukek
Zuen lekhua zeruan;
Tromentak gloria lituzkek,
Dohatsu, dohakabeak;
Suak eder, nigarrak gozo,
Bozkario doloreak.
Beraz adizak zer diodan;
Ez nauzue maitatuko;
Bañan bethi deabruen gisa,
Niri herra ekharriko.
Damnatua
Nola munduan zuk ni eman
Bethi zure maitatzeko;
Bitartean ez nik maitatu,
Eta nik ez maitatuko?
Posible othe daite, Jauna,
Ifernu bat kruelago,
Ezen zure gaitzeste baño
Zer pena da handiago?
Jainkoa galdurik, ni oihuz
Zure bilha ibiliko:
«Jainkoa non da, non Jainkoa?»
Jainkoa ez kausituko!
Nork pensa dezake kalte bat
Hau den baño handiago?
Ezen zure galtzea baño
Zer kalte da kruelago?
Zer nigar egiñen dut beraz,
Zer marraska, zer orroa,
Erraten zaitan gustietan;
Zer egiñ duk Jongoikoa?
Handi asko ezpaliz pena
Jainkoa ez maitatzea,
Eta hunelako Jainkoa
Sekulakotzat galtzea!
Oraiño herra behar baitut
Zure kontra bihotzean,
Eta herra, deabruen herra,
Eternitate luzean!
Desparaziñoa
Hunat, beraz, zatozte hunat,
Bethiereko burreuak;
Zatozte eneganat, brasak,
Eta zatozte, deabruak.
Urkhabeak, altxa zaitezte,
Teatrak eta sufreak;
Altxa, suak, kheak, eztirak,
Altxa, burdiña-gatheak.
Bola zaitezte zuek ere,
Xizmiztak eta hozpiñak,
Ihortziriak, babazuzak,
Tenpestak eta dragoiñak.
Hunat zuek, pozoin mortalak;
Behar nauzue sesitu,
Dilubio handi bat egiñ
Eta han barna hondatu.
Ez nauzue asko kruelki
Orai artean punitu;
Mende gustiak iraganik,
Behar zarete luzatu.
Bai, luzatu behar zarete
Eta sekulan luzatu,
Sekula bururik eztuten
Gustietara hedatu.
Hau die sekulako penek
Bere kondizionea;
Behin has eta gero bethi
Fiñik gabe irautea.
Beraz nola baitut Jainkoa
Galdu eternitatekotz,
Justu duk Jainkoak gal nazan
Egun eta sekulakotz.
Adiu erraten darotzut,
Adiu sekulakoa;
Galdu zaitut bethierekotz;
Adiu, ene Jainkoa.
Ah, bai aspaldiko Jaun ona
Ederra eta berria,
Sainduen eta aingeruen
Koroa eta gloria!
Ez zintudan maitatu nahi
Ahal nukeen lekhuan;
Nahi zintuzket orai egiñ
Ezin dagidan orduan.
Adiu, flakoen indarra,
Faboreen emaillea,
Arimen bake dohatsua,
Bihotzen argitzaillea.
Adiu, onen Aita maite,
Gustien Salbatzaillea,
Eta ni bezalako gaixto
Gustien damnatzaillea.
Adiu, fiñean zeruak,
Eta adiu, mundua.
Ene etxea izanen duk
Bethi ere ifernua.
Jaun puxanta, nola baitzare
Jainko adoragarria,
Adoratzen dut ene kontra
Eman duzun sententzia.
Belhaun gorrietan jarririk
Nagotzula aitziñean.
Barkhamendu eske nagotzu,
Tristezia bihotzean.
Justua zerade, justua,
Justuki nauzu damnatu;
Behar dut zure justizia
Bethi justuki frogatu.
Estal zakizkit sekulako
Ene begien argia,
Ezen ez zaitut ikhusiko
Sekulan, Jainko handia.
Zuk ere utzi behar nauzu,
Zeruko amudioa,
Ezpaita su gorriez baizen
Bethea tulunbioa.
Zeri darasat hunenbertze?
Denbora dut ixiltzeko;
Sarthu naiz eternitatean,
Bethi ere sofritzeko.
Adiu, banoa, adiu,
Egun eta sekulako!
Zeruan zareten sainduak,
Ez zaituztet maitatuko.
Ez eta zu ere, Jainkoa,
Ez zaitut zerbitzatuko;
Bañan herraz eta blasfemuz
Mende gustiak betheko.
Akhabatu zituenean
Deithore dolorezkoak,
Hasi izatu zen isurtzen
Nigar bethierekoak.
Orazionea ifernurat ez joateko
Zeruko Errege handia,
Jainko amudiozkoa,
Aita ontasunez bethea,
Jaun eternitatekoa:
Arren, rgi dietzadatzu
Begiak zure argiez,
Eta eder diezadazu
Arima zure graziez.
Indatzu hemen nahi tutzun
Doloreak, sofritzeko;
Eta hil ondoan gloria,
Zeruan zu ikhusteko.
Eskutikan iduk nazazu
Munduko erromerian,
Egun batez aurkhi zaitzadan
Parabisuko glorian.
Bi eternitate ditutzu,
Bata hedoien gaiñean,
Eta bertzea mundu hunen
Bihotzaren barrenean.
Zerua da posible diren
Plazer gustiez asea;
Ifernua, posible diren
Pena gustiez bethea.
Zu gabe hemen bizi dena
Izanen da doloretan,
Eta zurekiñ bizi dena
Izanen da plazeretan.
Egidazu, othoi, grazia,
Hemen zure kausitzeko,
Eta zu ediren ondoan,
Behiñ ere ez galtzeko.
Nahi nuke hasi osoki
Zure maitatzen lurrean;
Zeruan ez akhabatzeko
Eternitate luzean.
Arren, beraz, Jauna, indazu
Grazia heman hasteko,
Hemen hasi eta zeruan
Bethi kontinuatzeko.
Ez niri, beraz, errefusa,
Indazu zure grazia;
Esperantza handi hunetan
Eramanen dut bizia.
Jesu-Kristo zure Semeaz
Darotzut othoitz egiten,
Egun batez zure sainduek
Glorian kausi nazaten.
Orduan emanen darotzut
Sainduekiñ laudorio,
Bothere, gloria, ohore,
Eta ene amudio.
Hala biz.
|
|