|
Penitentzia saindua: konfesionea
Hirur parte ditu Sakramendu Saindu hunek: 1) Kontrizionea; 2) Konfesionea; 3) Satisfakzionea. Kontrizionea da urrikitzea, zeren desplazer egiñ diogun Jainkoari bekhatuez; guziz ona eta guziz maitagarria delarik. Konfesionea da, absolbitzeko autoritate duen aphezari sekretuan bere bekhatu gustiez akusatzea. Satisfakzionea da bekhatoreari ordenatzen zaion penitentziaren konplitzea.
Konfesione klarki erran behar dire bekhatu gustiak, bat ere estali gabe. Satisfakzionean, osoki konplitu behar da penitentzia. Hautzaz biez eztugu deus erranen, errexak baitire. Bañan bai doloreaz.
Bi dolore suerte dire: atrizionea eta kontrizionea. Kontrizionea perfekta da, emaiten baitu arima Jainkoaren grazian: atrizionea inperfekta da, ezpaitu ematen arima grazian, sakramenduaz kanpoan. Kontrizionea duenak damu du Jainkoaren amorekatik, eta hari eman dioen desplazera dela kausa; atrizionea duenak damu du bere amorekatik, eta zeren galdu duen parabisua, edo merezi ifernua.
Dolore hautzaz baliatzeko, behar da izan resoluzione fermu bat, sekulan ez egiteko bertze bekhaturik gehiago. Bertzela, Jainkoaz trufatzea eta sakrilejio egitea lizate. Ikhuskigun eksenpluak nola egiten den atrizionea, eta nola kontrizionea; bañan lehenbizirik ikhus-agun Jainkoaren kolera bekhatorearen kontra, bekhatua dela kausa.
Justizia dibinoa koleran
Justuak dirade, justuak,
Jauna, zure sententziak:
Gu urrikari izateaz
Ala zuk plazer handiak.
Bañan gaxtoegi izan naiz,
Niri orai barkhatzeko:
Zure justizia justua
Hagitz leiteke zaurthuko.
Egia da, o Jongoikoa,
Ene bekhatu handiak
Merezi ene gañean
Egotz-tzatzun su gustiak.
Zure ohoreaz doatzu
Ni ez hartzeaz zeruan,
Galdez dagotzu justizia
Noiz naiteken infernuan.
Hunen nahia kunpli zazu
Justua denaz geroztik:
Sumin zaite ene nigarrez
Zuretzat izanagatik.
Erakutskizu ene kontra
Tromenta harrigarriak,
Ene gaiñera lantzatzatzu
Zerutik ihortziriak.
Gerla gerlari egiozu,
Orai da, beraz, denbora;
Armak hartzatzu, kolerari
Erakutsozu kolera.
Adoratzen tut humilki
Ni punitzen nauzunean.
Damnatzean haiñ ungi zare,
Jainko, nola salbatzean.
Bañan pena dut, ez ttipia,
Zureganik jakiteko;
Aithortzen darotzut, eztakit
Nola nauzun punituko.
Non pausatuko darotazu
Zerutik ihortziria?
Estali nau zure Semeak
Bere odolaz gustia.
Beraz nahi banauzu
Zure koleran punitu,
Lehenbizirik behar duzu
Zure Semea kolpatu.
Dialoga bekhatorearen eta justuaren artean
B
Egiñ da resoluziñoa,
Utziko dut bekhatua:
Penitentzia egiñen dut,
Obedituko zerua.
J
Deliberaziño ilhuna!
Esparantza lastozkoa?
Noiz izanen dela uste duk
Hire azken mementoa?
B
Nigar egiten duenari
Barkhatzen dio Jainkoak:
Bertzela eztire promes hauk
Haren promes dibinoak.
J
Nigarrak ungi egiteko,
Harzak egungo eguna,
Ezpaitio Jainkoak promes
Nihori biharamuna.
B
Egiñ behar denaz geroztik
Nahi dut ungi pensatu,
Denbora astiro harturik,
Ungi nahi dut konplitu.
J
Erhoa, halako gloria
Hik uste parabisuan?
Eta bitartean utzten duk
Benturaz hirriskuan?
B
Utziko dut oso osoki
Bekhatuaren bidea,
Eta segituko dut gero
Berthutearen xedea.
J
Fazoiñ huntan penitentzia
Bethi urruntzen dukela,
Eztuken denboran uste duk
Saindu egiñen aizela?
B
Plazer ilhaunek darotate
Bihotz gustia xarmatzen,
Hautarik eziñ apartatuz
Hunela naiz amarratzen.
J
Urrun adi lehenbailehen
Eta horien lekuan,
Jainkoa nausia egiñen zaik
Hire bihotz dohatsuan!
B
Nola usantza gaitzek tuzten
Flakatzen gure indarrak!
Zerk desegiñ othe detzake
Haukien gathe gogorrak?
J
Ene ondikoa! Ondiko
Posible den handiena:
Inposible da utz dezadan
Ene gathibotasuna!
B
O Salbatzaillea Jauna, zato,
Zato ene laguntzera.
Gustien salbatzaille ona,
Zato ene libratzera!
J
Halako mendi itsusian
Mendi tromentez bethean
Amudioak hil zintuen
Itzaturik Gurutzean.
B
Higuiñaraz dietzadatzu
Munduko xarma emeak,
Eta porroka bihotzean
Bekhatuaren gatheak.
J
Zuk, Jauna, zuk xarmatzen nauzu
Zeruko xarma puxantez:
Hautsiko tut fiñean sokak
Ifernuaren despitez.
B
Eztire deus enetzat orai
Ene plazerak munduan,
Bethikotz egiñ zaizkit Jesus
Nausi ene bihotzean.
J
Mundua, o mundu itsua!
O handitasun ezdeusak!
Sensuen atsegiñ ilhunak,
O Aberastasun eskasak!
B
Bazoazte arinkiago
Ezen ez xirripan ura:
Nola beraz zaituztet zuek
Maitatu hanbat denbora!
J
Bañan zu aspaldion zaren
On eder eta berria!
Nola hunen berant darotzut
Eman arima gustia!
B
Nik zure kharrez behar nuen
Erre ene egunetan:
Ezperen maitatuko zaitut
Gaiñerako denboretan.
J
Su sainduak errerik, utzkik
Munduko sendimenduak,
Eta hartzak doluz zaurthurik
Zeruko mobimenduak.
B
Ah, bai utzten tut bekhatuak,
O Jesus orai beretik,
Hautsten tut sokak, egonen naiz
Doluz bethi zuregatik.
J
Horra jadanik segitzen dik
Gloriak hire dolua,
Hire gatheak desegiñik
Ematen darok zerua.
B
Emok dolore sainduari
Hire bizitze gustia;
Hire nigarrek hillen die
Ifernuko khar handia.
Bekhatoreak kitatzen du bekhatua
Ingratki ofensatu zaitut
O Jainko guziz maitea.
Damu dut: ikhus-azu, Aita,
Ikhus ene dolorea.
Entzun nazazu zuregatik
Auhenez nola nagoen.
Entzun ene bihotz humillak
Nola desira zaituen.
Gogotik nigar egiñen dut,
Egiñen penitenzia,
Eta utziko sekulakotz
Bizitze gaxto guzia.
Milla eta milla herio
Lehen ditut sofrituko
Ezen ez deusik zure kontra
Behin ere pensatuko.
Sekulakotz utzten dut beraz
Ene usantza gaxtoa,
Zu bethi-ere, maitatzeko,
Zeruetako Jainkoa.
Maitatu nauzu bethi-ere,
O Trinitate handia!
Zure maitatzen enplagatu
Nahi dut bihotz gustia.
Atrizionea nola egin behar den
Majestate izigarria!
Gustien juje justua!
Ikharaz nago zuregatik
Doloreak harritua!
Dolu dut ene bekhatuez,
Transitzen nau ifernuak;
Ifernurat egortzen tuen
Ihortziria soiñuak.
Helas! Bai ifernuko kharrak
Gustia nau arraillatzen;
Arima gltzeko beldurrez,
Nigarretan nau hondatzen.
Bekhatuek hunela naute
Parabisutik urrundu,
Eta ifernuko tromenta
Handietara hurbildu.
Kontrizionea nola egin behar den
Nigarrez nago ikhusirik
Ene falten beltztasuna,
Eta ikhasirik halaber,
Aita, zure ontasuna.
Egia da, tarritatu dut
Zure kolera justua:
Zure besoa armatu dut,
O juje ofensatua!
Hala ere hau ezta pena
Ene pena handiena,
Bañan bai zeren zu zaitudan
Tristetu, ene Jaun ona.
Bertzea
Ikhus azu, zeruko Aita,
Ene dolore handia.
Bai, zu zerori egoñ zare
Ene miñen ithurria.
Ene kontra kolera zaite,
Puni nadin gehiago;
Biziko da ene arima
Geroago sainduago.
Edo dadilla bethi bizi
Egiazko beldurrean;
Edo ezperen hil dadilla
Orai duen dolorean.
Bertzea
Jainko handia, ageri da
Zeiñ hagitz nauzun maitatu,
Anbat milla pena baituzu
Enegatikan hautatu.
Aita, nik zuri amudio
Behar bidean bihurtu,
Zenbat milla egiñ darotzut
Desplazer eta afruntu.
Bertzea
Kalma zazu, Jaun ona, kalma
Zure kolera justua.
Erdiratzen naiz aditzeaz
Nik merezi gaztigua.
Zureganik urrundu banau
Bekhatu dohakabeak,
Bederen hurbiltzen banindu
Bihotzeko doloreak.
Bertzea
Eztut, Jauna, eztut bihotzik
Begien idekizeko;
Gutiago dut, bada, Aita,
Zuregana altxatxeko.
Merezi ditut zure suak,
Ni naiz hobendun handia.
Ah, nik frogatu behar nuke
Zure kolera gustia.
Hil behar dut, eziñ nagoke
Zeren zaitudan tristetu!
Ez naiz Jainkoaren semea,
Zure kontra naiz altxatu.
Ah, nolako pena nik dudan
Ene baithan pensatzean,
Hanbat pekhatu detzadala
Egiñ zure aitziñean!
Kontrizionea anplekiago deklaratua
Gurutzearen aitziñean bekhatorea dolorez eta amudioz zahurtua
Gizonen eta aingeruen
Errege eta Jainkoa,
Posible diren on gustien
Itsaso egiazkoa!
Zu zara gustien Prinzea
Eta zu Majestatea,
Gure bihotzen gozatzeko
Zu on guziz kapablea.
Arren, egiñ diezadazu
Nahi zinduken bihotz bat,
Zuregatikan sofritzeko
Zuk plazer duzun bezanbat.
Oraiño desiratzen nuke
Nuen ene dolorea,
Zeren zu tristetu zaitudan,
Ah, Jainko guziz maitea!
Bethi desplazer nahi nuke
Zuri egiñ de desplazerez,
Eta tristezia osoa
Zuri eman tristeziez.
Nahi nuke bethi pairatu
Bihotzean agonia,
Eta dolorez akhabatu
Ene bizitze guzia.
Ezpazindu zerurik ere
Zure adiskideentzat
Eta ifernurik ezpalitz
Bekhatore etsaientzat;
Hala ere sofritu bethi
Nahi nuke zuregatik,
Bethi sofritu, Jauna zuri
Plazer egiteagatik.
Ah, Jesus, indaitzu, beraz,
Dolore, herra handiak,
Munduan diren bekhatuek
Merezi tuzten gustiak.
Ah, segur, Jauna ez lizate
Zure ungi maitatzea
Egun oroz egiten diren
Hobenez ez tristetzea.
O gure amudio maite,
Gure on, gure gloria,
Majestate infinitua,
Jainko adoragarria:
Ez othe ninzate sekulan
Haiñ dohatsu gerthaturen,
Non bekhatuen khasatzeko
Bizia bainuke emaren!
Segur egiazki darotzut,
Ene Jauna, deklaratzen,
Belhauriko eta bihotzez
Aitziñean prometatzen.
Baldin banitu milla bizi
Lehen nituzke emaren
Ezen zu arinki ere
Sekulan ofensaturen.
Beraz prometatzen darotzut
Ahalaren egiteko,
Zure moianez huts gustiak
Ditudala kitatuko.
Fabore hunen galdetzeko,
Lagundu nauzu graziaz:
Lagun zakizkit konplitzeko
Behar den indar guziaz.
Badakit eztuzula nahi
Bekhatorea hil dadiñ,
Bañan utz dezan bekhatua
Eta ungi bizi dadiñ;
Helas, Jauna! Helas Jainkoa!
Bihotzez ditut hartuko
Ordenatuko tutzun penak,
Amudioz konplitzeko.
Besarkatuko tut posible
Diren dolore gustiak:
Inposible direnak ere
Izanen zaizkit ttipiak.
Promes darotzut gehiago
Konfesatuko naizela,
Aphezari falta gustiak
Erranen diotzadala.
Izanen da ene plazera
Ethorriko den denboran,
Biziko bainaiz, zuri egiñ
Desplazerez desplazeran.
Ah bai! Zu nahi zaitut, Jesus,
Hartu ene eksenplutzat:
Zure miñ eta doloreak
Ene gustien mirailtzat.
Egiñ zauzkitzun afruntuak
Emanen tut bihotzean
Hil eta bizi egoteko
Zurekien Gurutzean.
Bekhatoreak hartu nahi du bizitze ona
Eztarot dolorerik baizen
Ene bihotzak ematen,
Eta ez ene bi begiek
Nigarrik baizen egiten.
Jauna, haiñ tromenta kruelak
Naute bethi erdiratzen!
Arren, beraz lagun zakizkit
Haukien aphazegatzen.
Egiñagatik ene hutsez
Munduko auhen tristeak,
Zuk baizen nihork eztetzake
Senda ene doloreak.
Ezen hanbat miñ sofriturik
Bethi nago doloretan,
Nahasten baizen ez naiz bethi
Bethi pairatu ondoan.
Laster zihoan xirripa bat
Itsasoaren aldera,
Bere jaidurak baitzaraman
Bere zentro propiora;
Bañan trabatu izan zuen
Bidean horma gogorrak,
Urean zren holatx pillez
Egiñik gathe amarrak.
Beira zegokan iguzkia,
Bere tronuan jarririk,
Eta kexatu izatu zen,
Ura preso ikhusirik.
Horma hotza (suan bezala)
Arraien klartasunean,
Berotu eta urtu zuen,
Libro largatu bidean.
Bihotza hala zihoatan
Xirripa ziduriela,
Zeruko itsaso handia
Atzeman behar zuela.
Bañan, ah, ene bihotzari
Trabatu nahiz kursua,
Bekhatuak (negu kruelak)
Hil zioen bere sua.
Urrundu zen Jainkoaganik
Galdurik bide saindua,
Hotzak trenkaturik zegoen
Ezn kausituz zerua.
Salbatzaille Jauna, zu zare
Gure arimen argia,
Zu ethortzen zare mundura,
Munduaren iguzkia.
Arren, idekitzatzu beraz
Zure bi begi eztiak,
Eta sendatuko ditutzu
Ene dolore gustiak.
Bekhatuak hotztu bihotz hau
Erdira diezadazu;
Idorrak ditut bi begiak,
Urtan ganbia detzatzu.
Itzuliko darozkidatzu
Bi ithurri ederretan,
Zuregana nabigatzeko
Bi itsaso sainduetan.
Izanen da zur odola
Gure itsaso gorria;
Han barrena dut hondatuko
Ene bihotz egarria.
Alferrik zaizkit mariñelak
Laguntzera ethorriko:
Ithoko nauen elementa
Milletan dut laudatuko.
Izanen da ene untzia
Ur huntan zure habea,
Ene belak zuk zure thonban
Izatu hil-mihisea;
Pillotutzat zure grazia,
Zure gloria haizetzat,
Ama iza, Jainkoa tresor,
Bien Semea portutzat.
Bekhatorea manyateraren eta gurutzearen erdian
Nahi baduk ungi maitatu
Jesusen lege dulzea,
Maitazak haren manyatera
Eta maita Gurutzea.
Manyateran irakasten dik
Jesusek inozenzia:
Gurutzea dik predikatzen
Jesusek penitentzia.
Arima, beraz nahi baduk
Bizi sosegu handian,
Beirauk ez ilkhi, ago bethi
Hekien bien erdian.
Amudioak hire penak
Darozkik ganbiatuko,
Eta dolore dibinoak
Milla xarmez xarmatuko.
Jesu-Kristok abisu ematen dio penitentari
Sekulan ezakela segi
Bekhatuen gutizia,
Karitatea begirazak,
Ez gal nik emon grazia.
Egik beraz ahal dagiken
Obra saindu tenporala,
Eta bethi konplituko duk
Nik nahi dudan bezala.
Penitentak
Zure plazera da, o Jauna,
Gizonak duen gloria;
Hori da bada mundu huntan
Nik nahi dudan gustia.
Hori da orai eta bethi
Desira dudan desira,
Ea noiz konplituko dudan,
Jainkoa, zure plazera.
Jainkoak
Bethi hartuko duk denbora
Othoitz onen egiteko;
Othoitzak behar darok eman
Hire denbora eskuko.
Arrazoiña dukek orduan
Osoki hire nausia,
Eta arrazoiñaren nausi
Zeruko Jainko Handia.
Xoil tuk hagitz preziatuki
Mementoak enplagatzen,
Noiz ere baita zeruetan
Oraziñoa agertzen.
Jainkoari altxa diozok
Hire bihotza obretan,
Mahaiñean, etxean, landa,
Eta lekhu guzietan.
Bethi ere ofri diozok
Gorphutza eta gogoa;
Hiretzat dukek ontasuna,
Harentzat bozkarioa.
Fiñean hire obrak dituk
Fletxen gisa bolatuko,
Eta ziotek Jainkoari
Bere bihotza zaurthuko.
Bertze abisua
Nahi baduk hire miñentzat
Erremedio eztia,
Athor hunat: errezibi zak
Debotki Eukaristia.
Hire ogia denaz gero,
Egik hire janharia;
Emanen dik hire ariman
Bizitze miragarria.
Orduan darok garbituko
Haragi hunek gorphutza;
Baita hunen odolak ere
Eder egiñen bihotza.
Preparazionea sakramendu sainduaren errezibitzeko
Aldareko Eukaristia dibinoa, Gure jaunaren obra
Cum dilexixet suos, in finem dilexit eos. Joan, 13.
Amudio dibinoaren
Espantu miragarria!
Parabisua da lurrean,
Gau ilhnean argia.
O amudio! O bothere?
Ala zuk indar handia!
Hostian barna eman duzu
Ihortzirien Nausia!
Hurbil zaitezte, beraz, jende
Munduan diren gustiak,
Zuek Prinze maiteaganik
Hartzeko lege eztiak.
Zoazkigute urrun, nigarrak,
Eta urrun tristezia;
Zerua utzirik ziagok
Bere kolera guzia.
Eztik egiñen gehiago
Lurraren kontra gerlarik,
Bethi ere egonen dituk
Elkharrekiñ baketurik.
O Jaun! O Prinze! O Errege!
O biktorios noblea!
Aldarean estali duzu
Jainko bat paregabea.
Zuek ere zatozte hunat,
Arima xahu maiteak;
Baratze eder gustietan
Bil detzatzue loreak.
Behar duzu koroatu
Amudiozko hostia,
Zuen janhari egin baita
Ihortzirien Nausia.
O Amudio! o bothere!
Zer da zu bezalakoa?
Hostian barnan eman duzu
Zeruetako Jainkoa.
Salbatzaileak gizonei ematen diote jatera bere gorphutza
Huna, erran izatu zuen
Ene gorphutz sakratua,
Zuentzat eta hañitzentzat
Amudioz zathituta.
Ihardets biozo giristiñoak
Eskuan bihotza harturik
O Jesus, huna ogia,
Zuretatz eta zuregatik
Osoki doluz zaurthua.
Sakramendu sainduaren gaiñean Saint Tomas doktoraren prosa
Lauda, Sion, Salvatorem.
Eliza, zure artzaiña,
Salbatzaille kapitaiña,
Lauda zazu handizki.
Egiñ-agatik nahia
Laudatzeko Jaun handia,
Ez daikezu osoki.
ZLure kanten materia
Har zazu ogi bizia,
Banketik gozoena.
Hau zuenean sakratu,
Bera izan zen ofritu,
Dohañik handiena.
Altxa zazu gora boza
Eta zaite ungi goza
Ogi hunen laudatzen.
Lehen eman ontasunak
Hemen ditu Jesus Jaunak
Orai berriz berritzen.
Hemen Errege berriak
Bazko zahar joan gustiak
Berrietan trukatzen.
Itzal hutsa du egiak,
Gau ilhuna iguzkiak
Ondotikan segitzen.
Manatzen du Jesus Jaunak
Afaritan eman onak
Ofrenda diotzogun.
Bere gorphutz sakratua
Eta odol preziatua
Konsekra diotzogun.
Odol saindu, du erraten,
Arnoa dela egiten,
Gorphutz saindu ogia.
Eskuak eztu ukitzen,
Begiek ez ezagutzen,
Fedea da argia.
Akzident diferentetan
Eta ez substanzietan
Dago tresor handia.
Odola da kalitzean,
Gorphutza ogi ordean,
Banatan Jaun handia.
Ezta gorphutza zathitzen,
Odola ezta partitzen,
Bañan daude osorik.
Millei zaie zerbitzatzen,
Batek haiñbertze du hartzen,
Deus ez gutiagorik.
Ogi bera dute onek
Eta bera hobendunek
Mahaiñ berean hartzen.
Bañan onek bizitzea,
Gaxtoek heriotzea
Diferentki kausitzen.
Hostia denean hausten,
Oso da Jesus egoten
Parte ttipienean.
Figurak dire ukitzen,
Gauzak eztire guttitzen
Bere estatu barnean.
Hau da haurren janharia,
Hau Aingeruen ogia,
Eta ez ozarrena.
Isaak hau zen gurutzatu,
Bildots hau sakrifikatu,
Hau da Kristauen mana.
Ah ogi egiazkoa!
Artzaiñ amudiokoa!
Har gaitzatzu grazian.
Arren, iguzu indarra,
Zure bisaia ederra,
Ikhusteko glorian.
O Jainko puxant zarena,
Gustiak dakizkitzuna,
Zaren gure koroa.
Zaren zeruko gorthean
Zure mahaiñ ederrean
Gure bozkarioa.
Halabiz.
Mahain saindura ethorri baño lehen konsiderazionea
Grazia hau zer grazia da,
Helas, gure Jainko Jauna!
Zureganik hartzen baitugu
Hunelako ontasuna.
Xixari txarrei daroezu
Kreatu mundu handia,
Eta diozute bazkatzat
Eman zure haragia.
Zure amudio sainduak
Hau zuenean pensatu,
Nork ahal zukeen egundaiño
Bihotzean desiratu?
Hala hau delarik, gaitutzu
Herioaz mehatxatzen,
Ezpagare banket dibino
Bizi huntara ethortzen.
Zer du xixari ezdeus batek
Bere baithan, zer grazia,
Merezitzeko zureganik
Hau bezalako gloria?
Ogi bat zaio aitziñera
Ohorezki zerbitzatzen,
Zeiña aingeru bati ere
Ezpaitzaio presentatzen.
Manatzen nauzu jan dezadan
Aldarean den Jainkoa,
Zure formara formatzeko
Ene arima flakoa.
Goazen, beraz, gure arimek
Hemen die janharia,
Jainko Jaunak berak emanik
Jainko baten haragia.
Mahain sainduaren aitziñean debozionea
Fedea
Siñhesten dut, Jesus Jainkoa,
Zure haragi garbia
Aldarean egin duzula
Zure haurren janharia.
Jauna, adoratzen dut beraz
Zure Gorphutza hostian,
Eta zure odol saindua
Arnoaren idurian.
Erran duzu, beraz hala da,
Ezen egiaz zara zu:
Zure gorphutza estalirik
Mahaiñ huntan utzi duzu.
Hau zuten lehen Erregek,
Artzaiñek hau adoratu:
Lasto gaiñean hau etzan zen,
Hau Gurutzean itzatu.
Desira
Bildots Jauna, zure odolaz
Egiñ duzu ithurria,
Falta gustiez xahutzeko
Gure mundu itsusia.
Ah, beraz zato, garbi zazu
Jesus Jainko Jaun ederra,
Garbi zazu odol hunetan
Ene arima beharra...
Humilitatea
Enegana, othoi, ez hurbil
Ez naiz ni diñe, o Jauna!
Handiri bada mundu huntan,
Helas, ni naiz hobenduna.
Asko duzu zuk manatzea,
Asko hitz bat erratea;
Berehala ethorriko zait
Ene ontasun maitea.
Othoitza
Jauna, zerorrek darotazu
Tresor handi hau partitzen.
Ah, ene bihotza bazindu
Zure graziez bethetzen!
Eder nazazu amudioz,
Banintz bezala urrea;
Egidazu zure dohaiñez
Bihotzean aldarea.
Dolorezko errespetua
Dolorez eta errespetuz
Urthuko naiz zuregatik:
Egiñen tut nigar handiak
Ene bekhatuengatik.
Bai, nigar bethi egiñen dut
Bihotzaren xahutzeko,
Khenduko ditut bekhatuak
Zui garbiki emateko.
Errezibitzeko denboran konsiderazionea
Nola preparatu behar dut
Hartzeko Jesus debotki:
Ezta deus gure munduan
Ematen denik osoki.
Prinze bati eman zaio
Armada baten kargua:
Emanen zaio bertze bati
Hiri baten gobernua.
Izanen tuzte bertze jaunek
Zeiñek bere Probintziak:
Bañan eztitu nihork ere
Kolpez ontasun gustiak.
Sakramendu sainduan Jesus
Osoki da direten,
Eta partitu gabe zaiku
Oso osoa ematen.
Zer eztut beraz egiñ behar
Jaun hunen ohoratzeko,
Utzi nahi tut deus gustiak,
Jesus, zure maitatzeko.
Admirazionea
Ah, nik egun zer phorea!
Ene ahoan da sartzen,
Ukitzen du ene mihiak,
Ene bihotzak sentitzen!
Giristiñoa, entzun ezak
Espantu harritzekoa:
Zerbitzari humil, paubreak,
Jaten dik bere Jainkoa!
Ohorea
Beraz, Jainko Jauna egin zait
Anaia miragarria!
Bañan egin zait gehiago,
Egiñ baitzait janharia.
Aingeruen ogi bizia
Gizonak du ohoratzen,
Adoratzen du, laudatzen du
Eta du errezibitzen.
Amudioa
Janhari gozo dibinoa,
Ontasun miragarria,
Arimen present dohatsua,
Espos adoragarria.
Salbatzaillea, entzun-azu:
Ni gustia naiz zurea;
Bañan oraiño adi zazu:
Gustia zare enea.
Mahain sainduan salbatzaillea errezibitu ondoan
Nunc dimitis servum tuum...
Pagurik orai utzten nauzu,
Ene Jainko on handia;
Orai nauzu kontent egortzen
Zure esklabo ttipia.
Ene mihiaz egiñ duzu
Zure jartzeko tronua;
Egin duzu ene bihotzaz
Plazer hartzeko zerua.
Jainkoa, ikhusi zaituzte
Egun ene bi begiek,
Ohore hau ez zuten izan
Hil diren zerbitzariek.
Nik dut izatu handiago
Grazia ene ahoan,
Ezen ez Salomon Erregek
Bere tenplu dibinoan.
Bortz milla urthez desiratu
Ontasun miragarria
Ageri da egun munduan
Gustien Jainkoa handia.
Zu ziñen zure ahaiden
Ontasun handi bakarra;
Ene ariman egun zauntza,
Ah, graziaren ederra!
Iguzkiak berotzu geroz
Ene arimako hotza,
Gau ilhuna kasaturikan,
Argituz geroz bihotza,
Hagitz joanen naiz xuxenago
Ezen ez jende joan dena:
Hek itzala segitu zuten,
Nik itzalaren eguna.
Gloria, puxantza, ontasun
Duela Aita handiak,
Espiritu Sainduarekiñ
Seme adoragarriak.
Nola ere izan baitute
Haste gabe den hastean,
Dutela orai eta bethi
Bere eternitatean.
Halabiz.
Salbatzaille doktor egiten da bihotzean
Berbo haragi dibinoak,
Zuhurtzia Jainko denak,
Bere argiz argitzen tik
Zuen arima ilhunak.
Ah, tresor handia! Heldu duk
Zuen miñen sendatzera,
Eta zuen bihotzekien
Amulsuki mintzatzera.
Helas, Jainkoa, mintza zaite
Eta konsola detzatzu:
Harturik aire dibino bat
Eskolatu behar tutzu.
Irakatsiko daroezu
Zure lege eternala:
Zaren, beraz, hekiñ doktora,
Jainkoa zaren bezala.
Errezibitzen duena bat egiten da Jesusekiñ
Anima Christi, sanctifca me.
Arren, Saindu egiñ nazazu,
Jesus onaren bihotza;
Halaber zuk salba nazazu,
Jesus Jaunaren gorphutza.
Ase zazu zure odolaz,
Jesus, ene egarria;
Xahu nazazu, ur Jesusek
Sahetsetik isuria.
Jesus, enetzat hil zarena
Indazu zure indarra,
Eta, othoi, entzun nazazu,
O ene Jesus ederra.
Zure zauri dibinoetan
Iduk nazazu gorderik,
Eta iduk zure haragi
Sakratuan estalirik.
Ez nazazula zureganik,
Jesus, utz apartatzera,
Eror ez nadin ene etsai
Kruelen eskuetara.
Ah, deit nazazu zuregan
Heriotzeko orduan,
Eta, Jauna, mana nazazu
Ikhus zaitzadan zeruan.
Egidazu, beraz, grazia
Parabisuan sartzeko,
Han bethi dohatsuen balsan
Kantuz zure laudatzeko.
Jesu-Kristoren aldare egiten da errezibitzen duena
Jesus, ene ariman barna
Aldare bat egidazu
Eta hostia sakratua
Han pausa diezadazu.
Gurutzean gurutzaturik
Bethi zaitut ikhusiko,
Eta indar gustiez bethi
Jainko adoratuko.
Zure odolaz egidazu
Ithurri bat bihotzean,
Eta itsaso dibino bat
Arimaren inguruan.
Irakiko dut bethi-ere
Zure ithurri sainduan:
Zure amudioak bethi
Erreko nau bere suan.
Jesu-Kristoren tenplu egiten da
Ni zer naiz, o ene Jainkoa!
Nor naiz? eta zu nor zare?
Zu zare gustia, ni ez deus
Edo ni suiet, zu Prinze.
Aitzitik, Jauna, ni zer naiz?
Ah, nik nolako gloria!
Errezibitu izan baitut,
Zeruko Jainko handia.
Aita, zer emanen darotzut
Ez emateko Semea:
Har ezazu hunen estatu
Humilla eta gordea.
Ni ere ofritzen natzaitzu
Jesusekiñ juntaturik,
Halaber zuri ere, Jesus,
Zure esklabo egiñik.
Saint Thomas doktoraren debozionea
Adoro te devote, latens Deitas.
Adoratzen zaitut debotki,
Jainko beloz estalia,
Eta ogiaren figuran
Kanpotikan ageria.
Jauna, hala gure bihotzak
Zaizkitzu humiliatzen,
Non pensatzean baitzaizkigu
Indar gustiak flakatzen.
Begiak, eskuak, gustua,
Guri zaizkigu trunpatzen:
Eztugu beharriez baizen
Or zarela ezagutzen.
Siñhesten dugu, Jesus Jauna,
Zuk erran duzun gustia,
Ezpaitu erran nihork ere
Zuk bezalako egia.
Estali zinduen habean
Solament Jainkotasuna:
Bañan hemen estali duzu
Baita gizatasuna.
Egia hauk siñhesten tugu
Eta aithortzen publiki,
Bañan ohoiñak galdegiña
Galdetzen dugu humilki.
Eztugu Tomasek bezala
Zure zauririk ikhusten;
Ala baiñan, gure Jainkoa
Guk ez zaitugu ukhatzen.
Othoi, egiguzu berretuz
Dohakigun siñhestea,
Eta esparantzarekien
Berretuz karitatea.
Jainkoaren herioaren
Nolako orhoitzapena!
Emaillea den gisa bizi,
Bizia Ogi emana.
Arren, Jauna, egiozute
Gure arimei dohaiña,
Bethi zu desira zaitzaten
Eta ez zure ordaiña.
Amudioa
Jadanikan ene bihotzak
Su saindu bat du sentitzen:
Ethortzen zait ezti eztiki,
Arima darot erretzen.
Ala ni hagitz dohatsua!
Zeren zeruko ogia
Egun ene ariman barna
Egiñ baitzait su handia.
Eskerrak
Nola emanen darozkitzut
Merezi tutzun eskerrak,
Nola ditut ezagutuko
Zure ontasun ederrak?
Aktak: esparantza
Zeruak promes darokuzu
Fiñik eztuen gloria;
Zu ematen zaizkigunean
Ematen zaiku saria.
Desira ahal dezakegu
Nahi duguna zeruan:
Izaten dugu balioa
Zuk egiñ banket sainduan.
O amudio, o Jongoiko!
O Pelikano saindua!
Zure odolez salba zazu
Mundu bekhatuz galdua.
Odol eder dibino hunen
Xortarik den ttipienak
Xaha detzake munduaren
Bekhaturik handienak.
Salbatzaille, gerizean
Hor ikhusten zaituguna:
Arren, beraz, konpli dezazu
Guk desiratzen duguna.
Fiñean, bisaiaz bisaia
Zeruko palazioan
Dohatsuki ikhus zaitzagun
Bozkariozko tronuan.
Hartu dut ene bihotzean
Zure tresor inmensoa,
Zure gorphutz, zure arima,
Dibinitate osoa.
Ofrenda
Nola paga othe dezaket
Jesusen present handia?
Bederen ematen darotzut
Zer ere bainaiz gustia.
Nola zure amudioak
Fiñik ezpaitu kausitzen,
On gustien emailleari
Deusik eztiot gelditzen.
Galdegitea
Garbi zazu ene bihotza,
O Jainkoaren Semea;
Errezibitzen dut sainduki
Zure haragi noblea.
Zure gisa egin nazazu
Pazient, humil, amulsu,
Bekhaturik batere gabe,
Munduan bildots dohatsu.
Othoitza
Arren, Jauna, debeka zazu
Ifernuko ohoiñ hatsa,
Hartzetik ene arimako
Erresuma aberatsa.
Ah, bai, othoi, debeka zazu
Ni sekulan garaitzetik,
Eta lehen tronutzat zuen
Bihotzera ethortzetik.
Protestazionea
Zure banket saindu huntara
Amudioz nauzu deithu;
Leial izateko darotzut
On egiten juramentu.
Beiratuko dut zuri eman
Hitz handi egiazkoa,
Bañan, othoi, zaren zerori
Zigillu sekulakoa.
Errezibitu ondoan errateko orazione debota
O Jesu-Kristo, ene Jauna eta ene Salbatzaillea: posible da memento huntan zu zaren gustia zarratu zaren ene estomakaren barnean, eta nik adoratzen dudan Jainkoaren majestate handiak egiñ diezadan ohore, ene bizitzera ethortzeko? Egia da, o ene mihia, izatu aizela Jesu-Kristoren tronua, eta hura ekhartzean, ekharri dukela gauza diren gustien fundamenta eta sustengua? Egia da, o ene arima, Jesus-Kristoren arimarekin bat egiñ aizela? Hauk erratean, badakik zer dioken? Eta badakik nola zarratzen duken unibersu gustiaren hedadurak eziñ zarra dezaken Jauna?
Ametsa othe da hau? Ala egia othe da? Errateaz ene baithan dela Jesus! O ene Jainkoa, hau ezta ametsa, bañan egia bera da: zure ontasuna dela kausa zare hemen, ez ene merezimendua dela kausa. bañan harritzeko gauza da! Sakramendu hau egiñ baño lehen eztzinduela munduan egiñ hanbat mirakullu, nola egiñ baituzu hemen izatekotzat.
Beraz adoratzen zaitut kapable naizen humilitate eta errespetu gustiarekiñ, eta nahi dut ene arimaren eta ene gorphutzaren indar gustiak ethor dakizkitzun, merezi duzun ezagutzaren eta ohorearen ematera. Bañan nola ene bihotzeko botherea gauza guziz gutia baita, othoitzten tut saindu gustiak, zure aingeru gustiak, zure Ama guziz dohatsuarekiñ, arren, irakats diezadaten zure ohoratzeko antzea; ene orde eman dietzatzuten zor darozkitzudan eta eziñ detzakedan errespetu handiak.
Ezta, bada, justu, o ene Jauna, zerori ematean niri, eman darozkidatzunaz geroztik gauza gustiak, egiñ diezazudan naizen gustiaz sakrifizio solemnel bat, paga dezadan gorphutzaz gorphutza, odolaz odola, arimaz arima, eta biziaz bizia?
Beraz errezibi zazu ene gorphutza zure sekulako esklabotzat: zure libraien ekhartzeko ohorea izatuz geroztik eztu bizi nahi zuretzat baizen, eta zure ukitzeaz sanktifikatuz geroztik, eztu zerbitzatu behar bertze nausirik zu baizen. Errezibi zazu ene arima bere indar gustiekiñ; hauk eztute deusik egiñ nahi, zure gogara baizen. Ene memorioari eztzaio sekulan ahantziko ene baithan egoteko egiñ darotazun ohorea; ene adimenduak eztu pensatu nahi grazia huntan baizen; eta ene borondateak eztu nahi amudiorik hunentzat baizen.
Eta nola baitzare Jaun handi eta ungigille bat, zeiña ezpaita sartzen etxe batean, benedikzione gustien ekhartzeko eta han utzteko gogoz baizen, sofrizazu, ene Salbatzaillea, eztiezazudan egun galdegiñ gauza xoil bat baizen. Hunengatik zerori ere gizon egiñ ziñen, pairatu izan zinduen eta hil izan ziñen: galdegiten darotzut ene salbamendua, o ene jainkoa. Eztezazula beraz permeti, errezibitu dudan gorphutz hunek alferrik pairatu izan duen herioa, eta ene odolarekiñ nahasi den odol preziatu hau alferrik enetzat isuri izatu den Kalbarioan.
Eztitut nahi mundu huntako ontasunak, ez atsegiñak, ez handitasunak; eztut salbamendua baizen deus nahi, eta hau zrekien batean, o ene Jainkoa.
Bañan nola ikhusten baitut, enetzat duzun amudioak zure estaltzeko egiñ darozkidan akzident hauk ene estomakan denbora guti iraunen dutela, eta sarri urratuko direla zure presuna maitea erretiratzean, othoitzten zaitut J. K. ene Jauna, bederen ez ni abandonatzeaz zure graziaz; bañan zure amudio sainduaren moianez ene baithan egoteaz, eta ene arimari bethi egiteaz hemen egotu zarenean egin izatu diotzatzun ontasun gustiak.
Bizkitartean inplazienzia handiarekiñ biziko naiz, berriz zu ethor arteraiño, o ene Jainkoa, ene guzia, ene anaia, ene aita, ene esposa, ene Salbatzaillea, eta nik bilhatzen dudan gloria xoilla denboran eta eternitatean. Hala biz.
Sakramendu saindua aldarean ageri denean benedikzionea ematerako denboran
Ecce nunc benedicte Dominum. (Psal. 133, parafrasa).
Adora zazue humilki
Handi gustien handia:
Hor ziagok zuen begira
Aldarean estalia.
Zeruan errezibitzen tik
Sainduen laudorioak;
Eta lurrean galdegiten
Gizonen amudioak.
Bildu dik Jesusek Hostian
Jainkoak duen gloria,
Eztuk posible ikhus dadiñ,
Estalia duk gustia.
Goiz eta arrats athor beraz,
Ekharrak bihotz garbia;
Ohora eta adora zak
Arimako iguzkia:
Izarrek egun ederrari
Aldiz lekhu egitean,
Gaua bereilhunarekiñ
Bertze mundura joatean.
Eskuak junta, adora zak
Jainkoaren ontasuna,
Bere amudio handiak
Eman dik hemen barrena.
Ala nik nahi bainituzke
Kopla sainduak kantatu;
Benedika nazazu, Jauna,
Nahi zaitut ohoratu.
Ah, Jainkoa eta gizona!
Laudatzen zaitut munduan.
Oi laudatzen bazintut, bada,
Sainduen balsan zeruan!
Aita bethi ere zarena,
Bethi duzula gloria:
Zuk ere gloria duzula,
Seme adoragarria.
Zu guregatik egiñ ziñen
Lurrean gure haragi,
Eta ziñen halaber egiñ
Guregatik gure ogi.
Fiñean gloria duzula,
Amudiozko Presuna:
Zuk bethetzen duzu onez
Mahiñ Jesus Jaunarena.
Sakramendu sainduaren ohoretan noiz nahi egiteko aktak
Jendeak, laster egizue
Erregeren ikhustera:
Tronuan huna non dagoen,
Zatozte adoratzera.
Zuengana ethorri nahiz
Zeruko Jainko handiak,
Aphezen eskutan eman tik
Bere ontasun gustiak.
Behin zuei emanez geroz
Bere tresor aberatsa,
Odolarekiñ darotzue
Berriz ematen gorphutza.
Zuek ere giotzue
Zuen gorphutzez tenpluak,
Eta zuen bihotz garbiez
Bere aldare sainduak.
Populua, itzul diozok
Zor dioken ezagutza;
Emok errege handi huni
Hire onekin bihotza.
Hostia huntan duk humilki
Jainkoa ezagutuko,
Eta hunen gorphutzareki
Odola adoratuko.
Bihotzez maitatu behar duk,
Errege gustien Jauna,
Hemen ziagok sarthu nahiz
Zuen bihotzetan barna.
Erran arazi behar diok
Hire bihotz debotari
Ene mihiak dioena
Erraten Jainko Jaunari.
Fedea
Sinhesten dut Hostian dela
Erregeren Erregea,
Establian sorthu zenaren
Gorphutz, Jainkoaz bethea.
Sinhesten dut hartzen dudala
Ogi saindu huntan barna
Munduan salbatu beharrez
Jainko, gizon egin zena.
Sinhesten dut hartzen dudala,
Arnoaren idurian,
Hustu izan zuen odola
Kalbarioko mendian.
Orduan bere Gurutzetik
Jesus gure Iguzkiak
Hil-arazi izan zituen
Zeruan ziren argiak.
Orduan zuen erakutsi
Bihotzean zuen sua,
Eta bake sainduan eman
Aitarekien munduan.
Esparantza
Esparantza dut, o zeruko
Errege guziz handia,
Zuk emanen darotazula
Sekulako biktoria.
Ardiatsiko darotazu
Biktoria glorioski,
Triunfa ederra emanen
Ene gaiñean osoki.
Esparantza dut nik merezi
Pena eta dolorea
Sendatuko daroztatzula,
Ene Monarka noblea.
Esparantza zure koroaz
Aingeruen konpaiñian
Egiñen nauzula partale
Zeruetako glorian.
Jauna, eman behar darotzut
Nik ere zure saria:
Ofritzen darotzut humilki
Ene arima gustia.
Desira
Heldu naiz egun saindu huntan
Jesusen zaurietara,
Hunen odol preziatuan
Egarriaren hiltzera.
Bai, gogotik heldu naiz egun
Ithurri bizi hautara,
Ene amudio hillaren
Zeruko suan pitztera.
Bere odolaz hemen darot
Alogatu edaria,
Eta haragi dibinoaz
Preparatu afaria.
Gizona, jakin behar duzu
Zer duen Jaunak pensatu,
Mahain aberats hau Elizan
Duenean presentatu.
Nahi izatu zaitu behin
Bere onez aberastu,
Aberasturik bere onez
Zeruetara altxatu.
Amudioa
Maite dut eta maitatuko
Jesus Jongoiko maitea,
Jateko zerbitzatu darot
Gorphutz Jainkoaz bethea.
Maite dut eta maitatuko
Ene ungiegillea,
Zeruetako dohatsuei
Gloriaren emaillea.
Jesusen suak baizen eztu
Ene bihotza pitztuko,
Ez eta nik ere hura baizen
Bertzerik adoratuko.
Ene Jainkoak eman darot
Bere tresor aberatsa,
Eman darostanean bere
Arima eta gorphutza.
Helas! nik ere behar diot
Egiñ ene ezagutza;
Jauna, beraz huna non duzun
Bederen bihotza.
Beldurtasuna
Traidorea, ikhara adi,
Ikhara bekhatorea,
Bekhatutan jan izan baituk
Hire Jaink Jaun maitea.
Adoratu behar Hostia
Judasen gisa duk hartzen,
Eta sakrilejio beltza
Hark bezala kometitzen.
Arimaren jujamendua
Hire ahoaz duk jaten,
Eta gorphutz kriminelean
Hire Jainkoa ehorsten.
Bañan akzione beltz hunek
Mereziduen saria
Ondoan laster izanen dik
Pena lastimagarria.
Ah, nola tuen punituko
Biziaren Jaun justuak
Ithurri bizi saindu huni
Egiñ zaizkon afruntuak.
Dolorea
Aitzitik nigar egiten duk
Hainbertze milla hobenez,
Eta ago hire Jainkoaz
Behar bezala auhenez.
Athor, nigarrak begietan,
Athor hunat aldarera,
Hire bihotzeko miñaren
Jesusi erakustera.
Entzunen tik Jainko on hunek
Hire deihadar gustiak,
Baieta sentituko ere
Hire dolore handiak.
Hire penetan egiñen zaik
Hire konsolatzaillea:
Bere kolera kitaturik,
Egiñen maitatzaillea.
Gero eztuk hik edirenen
Sekulan hire jujetzat,
Bañan kausituko duk bethi
Aitatzat eta amatzat.
Oferenda
Konfesatzen dut zu zarela,
O Jesus, Jainko Jujea,
Jainko jujea zarelarik,
Zarela Jainko emea.
Heldu naiz zure oiñetara
Amudioz kargatua,
Eta halaber ethortzen naiz
Beldurrez arraillatua.
Heldu naiz beldurrez bethea
Ene bekhatuengatik,
Eta bethea amudioz
Zure ontasunagatik.
Ene hutsak direla kausa
Hiltzeko nago dolorez:
Zure bihotza dela kausa,
Ezin nagoke plazerez.
Zure mahaiñak ikhusten du
Ene bisaia uretan,
Eta halaber ikhusten du
Ene bihotza kharretan.
Propos ona
Jainkoaren haragi hunek,
Haragi Jongoiko denak,
Sakramenduan janharitzat
Ene hazteko emanak.
Ukitu darozkit sainduki
Gorphutza eta arima;
Ukiturik biak darozkit
Egiñ bere erresuma.
Desterratu behar tut handik
Banagloria gustiak,
Libertate kriminel hatsak
Eta plazer itsusiak.
Eztut nahi profana daiten
Jesus Jongoiko sainduak
Bere argi eta graziez
Sakratu tuen lekhuak.
Beiratuko naiz egitetik
Deabruaren ohatzea
Jesus-Kristok bere odolaz
Erosi duen etxea.
Hala biz.
Pange, Lingua, Gloriosi
Prosa
Zeruko laudorioez
Dezazue ohora
Gizonen eta Aingeruen
Jaun Errege ederra,
Haren gorphutz dibinoa
Humildurik adora.
Adora zagun gustiok
Jainko gizon sorthua,
Guregatik hark isuri
Odol preziatua,
Ideki zarokunean
Zeru guk zarratua.
Nobis natus, nobis datus
Birjina amarenganik
Zenean konzebitu,
Gure mundu huntan zuen
Nahi izan agertu,
Jainko zela gizonekiñ
Gizon gisa hantatu.
Doktrina predikaturik
Bere Aitak emana,
Amudioz egin zuen
Obrarik hoberena
Eta hartzaz zigillatu
Azkeneko eguna.
In supremae nocte coenae
Bere anaiekin hartu
Azken othorontzean,
Hil-bespera sakratuan
Mundutik partitzean,
Legea zuen konplitu
Fazoiñ hoberenean.
Ezarririk leheneko
Janharien ordaiña,
Diszipulei emanik
Gorphutz Jainko egiña,
Jainko emaillea bera
Izatu zen dohaiña.
Vebum Caro Panem verum
Jainko eta gizon denak,
Jainkoaren berboak,
Hitzez konpliturik hemen
Diren misterioak,
Konplitu tu prometatu
Ontasun dibinoak.
Arnmoa du odol egiñ
Eta gorphutz ogia,
Baldin sensuek ukitzen
Ezpadute egia,
Duda gustien khentzeko
Huna fede argia.
Tantun ergo Sacramentum
Adora zagun klartasun
Handien egunean
Eta humilki adora
Nork bere bihotzean,
Estalirik ageri den
Jainkoa aldarean.
Figura iragan dena
Egiak du segitu,
Jesus Jaunak seguratzen
Gustiok hala gaitu;
Haren hitza duda gabe
Behar dugu aditu.
Genitori Genitoque
Zeruetako Jongoiko,
Jaunaren esenzia,
Zeiñak baitu dohatsutzen
Sainduen konpaiñia:
Duzula dohatsutasun
Indar eta gloria.
Aitarekien Semea
Dela bethi laudatu;
Bethi duela ohore,
Dela glorifikatu;
Bienganik heldu dena
Bardinki adoratu.
Halabiz.
Sacris solemnis
Prosa
Dugun errespetu, dugun bozkario,
Ohora dezagun ontasun handia
Eta dugun jasta Jainkoaren
Banket adoragarria.
Justu da gargero, denbora berrian
Segi dezan aldiz egiak figura,
Graziak pitz detzan mihiak, bihotzak,
Garaiturikan natura.
Noctis recolitur...
Misterio huntan Eliza sainduak
Markatzen daroku gau sainduko besta,
Aitaren berboak egin zuenean
Amudiozko banketa.
Lehenbizirikan Hebroek bezala
Zerbitzatu zuen Axuri emea,
Gero eman zuen zaharrek usatu
Ogi lemamigabea.
Post Agnum typicum...
Bazkoko Bildotsa pasatu ondoan,
Ogi dibinoa izan zen zathitu
Mahain saindu huntan, zeiña behar baitzen
Munduarentzat ofritu.
Ematen dute Jesusen anaiei
Jatera Gorphutza. Bakhotxak du hartzen
Gustiek bezanbat, eta unen bithan
Salbamendua kausitzen.
Dedit fragilibus...
Konsolatzen ditu bere haur tristeak
Egiten diote present sakratua;
Ematen da bera, ogi eta arno
Idurian zarratua.
Jan zazue, dio, zuentzat hillen den
Gorphutz dibinoa; edan dezazue
Kalitz hunetan den odola gustiek,
Tresor hau har dezazue.
Sic sacrificium...
Gu nahiz salbatu, huna nola Jesus
Egin zen guretzat hostia habean;
Oraiño guretzat egin da hostia
Hemen gure aldarean.
Enplegu handi hau aphez xoillena da,
Munduarentzat da Bildots hau ofritzen;
Jendei Jainko hau ematen diote,
Berek ere bera hartzen.
Panis angelicus..
Figura joan dena egin da egia
Aingeru sainduen zeruko ogia.
Egin da lurrean gizon gustientzat
Arimako janharia.
O Karitatea! O amudioa!
Mirakuillu handia, adoragarria!
Jauna da ttipitzen, Jainkoa egiten
Gizonaren bazkaria.
Te Trima Deitas...
O Trinitatea! Tronu dibinoan
Zure esenzia dut benedikatzen;
Eta zuregana saindu guziekin
Amudioz naiz altxatzen.
Behera dezazu gure faboretan
Zeruetan duzun ponpa inmortala;
Erakuts dezazu glorian argitzen
Duen argi eternala.
Hala biz.
Verbum supremum prodiens
Prosa
Berboa heldu denean,
Eztu kitatzen zerua,
Bere odola emanik,
Konbertitzen du mundua.
In mortem a discipulis...
Juduek hil baño lehen
Present egiñik bihotza,
Jatera diszipuluei
Eman zioten gorphutza.
Quibus sub bina specie.
Amudioak hemen tu
Bere ontasunak husten;
Bi substanzia sainduez
Gizona osoki hazten.
Se nascens dedit socium
Lagun egin zen sortzean,
Mahaiñean janharia,
Prezioa herioan,
Eta zeruan gloria.
O salutatis Hostia...
O hostia dibinoa!
Idekitzatzu zeruak,
Etsaien kontra prest daude,
Arma detzatzu eskuak.
Uni Trinoque Domino
Jainkoan hirur presunek
Bethi dutela gloria,
Digutela berekien
Fiñik eztuen bizia.
Aldareko sakramendu sainduaren lethariñak
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus-Kristo, urrikal gakizkitzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus-Kristo, adi gaitzatzu.
Jesus-Kristo, entzun gaitzatzu.
Zeruetako Aita, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Semea, munduaren Salbatzaillea, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Spiritu Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Trinitate Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Ogi bizia, zeiña jautsi baitzare zerutik, urrikal gakizkitzu.
Jainko estalia eta Salbatzaillea, urrikal gakizkitzu.
Berezien ogia, urrikal gakizkitzu.
Arno, birjinen egillea, urrikal gakizkitzu.
Ogi gizena eta erregeen plazer gozoa, urrikal gakizkitzu.
Sakrifizio, bethi egiten dena, urrikal gakizkitzu.
Ofrenda xahua, urrikal gakizkitzu.
Bildots tatxa gabea, urrikal gakizkitzu.
Mahain guziz garbia, urrikal gakizkitzu.
Aingeruen janaria, urrikal gakizkitzu.
Manna estalia, urrikal gakizkitzu.
Jainkoaren mirakuilluen orhoitzapena, urrikal gakizkitzu.
Ogi, substantziaz goragokoa, urrikal gakizkitzu.
Berbo, haragi egin zarena, urrikal gakizkitzu.
Gure baithan egoten zarena, urrikal gakizkitzu.
Hostia saindua, urrikal gakizkitzu.
Benediziñoaren kaliza, urrikal gakizkitzu.
Fedearen misterioa, urrikal gakizkitzu.
Sakramendu guziz haltoa eta guziz ohoragarria, urrikal gakizkitzu.
Hillei eta biziei graziaren egille egiazkoa, urrikal gakizkitzu.
Antidoto zerukoa, urrikal gakizkitzu.
Mirakuillu gustietan den mirakuillu espantagarriena, urrikal gakizkitzu.
Jaunaren Pasionearen orhoitzapen guziz sakatua, urrikal gakizkitzu.
Bethetasun gustiez goragoko dohaiña, urrikal gakizkitzu.
Amudio dibinoaren seiñale prinzipala, urrikal gakizkitzu.
Liberalitate dibinoaren abundanzia, urrikal gakizkitzu.
Misterio guziz sakratua eta guziz haltoa, urrikal gakizkitzu.
Immortalitateko erremedioa, urrikal gakizkitzu.
Sakramendu harrigarria eta biziaren emaillea, urrikal gakizkitzu.
Sakrifizio ez odolstatua, urrikal gakizkitzu.
Berboaren bothereaz haragi egiñ izatu zaren ogia, urrikal gakizkitzu.
Gonbidatzaillea eta janharia, urrikal gakizkitzu.
Banket guziz eztia, zeiñetan aingeruak baitire zerbitzatzen, urrikal gakizkitzu.
Pietatearen lokharria, urrkal gakizkitzu.
Ofrendatzaillea eta ofrenda, urrikal gakizkitzu.
Eztitasun spirituala, ithurri propioan dastatzen zarena, urrikal gakizkitzu.
Arima sainduen janharia, urrikal gakizkitzu.
Jaunaren grazian hiltzen direnen Biatikoa, urrikal gakizkitzu.
Ethorkizuneko gloriaren bahia, urrikal gakizkitzu.
O Jainkoa, fabora gaitzatzu.
Entzun gaitzatu, Jauna.
Zure Gorphutza eta zure Odola indiñeki errezibitzetik, begira gaitzatzu, Jauna.
Haragiaren gutizietarik, begira gaitzatzu, Jauna.
Bizitzearen superbiotasunetik, begira gaitzatzu, Jauna.
Bekhatuen okhasione gustietarik, begira gaitzatzu, Jauna.
Zure diszipuluekiñ Bazko hunen jateko desira zinduenaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Zure diszipuluei oiñak garbitu ziñotzaten humilitate handiaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Sakramendu saindu hau egin zinduen karitate handiaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Guregatik zure Gorphutz sakratuan hartu zintuen bortz zauriez, begira gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu berretzeaz eta konserbatzeaz sakramendu miragarri hunen sinhestea, ohorea eta debozionea, entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu begirateaz heresia, tronperia eta bihotzeko itsumendu gustietarik, entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu sakramendu saindu hunen fruitu preziatu eta dibinoak emateaz, entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu heriotzeko orenean Biatiko huntzaz preparatzeaz eta konfortatzeaz, entzun gaitzatzu, Jauna.
O Jainkoaren Semea, entzun gaitzatzu, Jauna.
Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzen baititutzu munduko bekhatuak, barkha diezaguzu, Jauna.
Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzen baititutzu munduko bekhatuak, entzun gaitzatzu, Jauna.
Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzetn baitutzu munduko bekhatua, urrikal gakizkitzu, Jauna.
Jesus, adi gaitzatzu.
Jesus, entzun gaitzatzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus, urrikal gakizkitzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Othoitz egigun
O Jainkoa, zeiñak sakramendu miragarri hunen azpian zure Pasionearen orhoitzapnea utzi baitarokuzu; othoitzten zaitugu humilki guri egiteaz graza, hala ohora detzagun zure Gorphutzaren eta zure Odolaren misterio sakratuak, non bethi gure baithan senti detzagun zure salbamenduaren fruituak, o Jainko, zeiña bizi eta Jaun baitzare Aitarekiñ Spiritu Sainduaren batasunean, mendeen mende gustietan. Hala biz.
|
|