www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XV

 

Andre dona Mariaren
Arrosarioaren exenplua

 

        Lehen Arrosarioa

 

        Andre burasoen bekhatuaren narrio gabe konzebitua, ardiats diezadazu grazia gogoeta xahuen egiteko.

        Andre munduaren probetxutako iaioa, ardiats dezadazu grazia Iainkoaren aitziñean bekhatu gabe aurkhitzeko.

        Andre Tenpluan lehenbiziko urtheak Aingeruak bezala iragana, ardiats diezadazu grazia, bizi hau prestuki eramateko.

        Andre Tenpluan presentatua, ardiats diezadazu grazia Iainkoaren aitziñean bekhatu gabe aurkhitzeko.

        Andre birjinitatea lehenik Iaunari ofrendatua, ardiats diezadazu grazia kastitatea begiratzeko.

 

        Bigarren Arrosarioa

 

        Andre Iainkoak bere Semearen Amatzat hautatua, ardiats diezadazu grazia hark berak ni zeruetakotz hautatzeko.

        Andre Elisabeth bisitatua, ardiats diezadazu grazia obra miserikordiazkoen konplitzeko.

        Andre Seme onaz erdia, ardiats diezadazu grazia obra onen egoteko.

        Andre semea galdurik ziñabilltzala Dotoren artean disputan aurkhitua, ardiats diezadazu grazia, Iainkoa bekhatuz galdu dudanean, urrikimemdu handi batekin aurkhitzeko.

        Andre doloretan iarraikia, ardiats diezadazu grazia tribulazionetan ez Iainkoa abandonatzeko.

 

        Hirurgarren Arrosarioa

 

        Andre Semearen bizteaz boztua, ardiats diezadazu grazia Iainkoaren ohoreaz bozteko.

        Andre Zerura igatean Semeak salutatua, ardiats diezadazu grazia behar den agurra, eta errespetua, zuri eta zure Semeari ekhartzeko.

        Andre alharguntza prestuki eramana, ardiats diezadazu grazia neure estatuan ungi gobernatzeko.

        Andre zeruetan Semeak khoroatua, ardiats diezadazu grazia glorizako burutearen ardiatsteko.

        Andre guretzat othoitzez zaudezena, ardiats diezadazu grazia, Iainkoaren eta zure faborea digneki eskatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa