MANUALAREN IKHASTERA IRATZARMENDUA
Bat bedera mela bedi duen ofizioaz,
Eta Giristiño dena, prestu izatekoaz.
Berzela du, Kristauaren gezurtatzen deitzea,
Eta Elizari bere goratzen ohorea.
Begira daudenak ditu edifikatzen gaizki,
Eta jende infidelak ere sortzen gogorki.
Dolu belzez estalzen du korte dohatsuena,
Eta arima damnatzen, nihoiz hillen eztena.
Hauk guztiak, Kristau falsoak ohi ditu obratzen
Noiz ere baita, bekhatu mortalean erortzen.
Hartarakotz nekha zaite, ikhasten Manuala
Eta faltetarik guarda, hura obratzen duzula.
IRAKURTZAILLE DEBOTARI EGILLEAK LIBURU HUNEN MANERAZ ABISUA
Giristiñoa, eman diat eskarazko bersutan,
Katholiko manuala neure asti ordutan,
Ikhusirik nola bainaiz iaiatzen eskalduna,
Gure nazioa dela kopla maite duena.
Hartarakotz iakiara diat bersuz ezarri,
Lasterrago ikhas eta maizago aiphagarri.
Lehenago nonbait urrun Greziako partetan
Herriko legeak eman ohi ituen kantetan,
Nola kantak maiz baitire mundukoen ahoan,
Hala kantez orhoiturik, maiz zituzten gogoan.
Hekin bada kostuma onaz orhoiturik lerroka
Manuala eman diat, den bezala koplaka.
Bañan nihork eztemala beharria hitzera,
Hanbat nola hitz azpian ehorzia denera.
Gehiago ahal bezain humilki aut othoizten
Obratxo hau mesprezia gogorki eztezaken.
Hasteak gaitzak direla errana duk komunki
Hunen gañean egiñen dik zenbait berzek hobeki.
LIBURUAREN ERREPARTIMENDUAZ
Liburu hau guztia duk bi partetan berezten
Iakin behar gauzak ditik lehenak irakasten;
Bigarrenak debozionen egiteko othoitzak,
Zeiñak behar bailituzke erran Kristau bakhotxak.
Halaber duk lehenbizi liburua bietan,
Nola baituk ikhusiren erdiratzen partetan.
Lehenbizikoak gauza aiphatzen tik komunak,
Erkhaiñetan bat bederak iakin behar tuenak.
Berzeak gero, Gizonen fin zazpi azkenekoak,
Giristiñoak gau eta egun fuinean itzultzekoak.
Hurren parteak halaber bi gauza tik kondatzen,
Bakhun eta orazione bikhunak irakasten.
Azkenean laburki duk ezarri manuala
Edozeiñek pena gutiz har diroen bezala.
Adiskidea, ikhas etzak othoi debozionez,
Nola nik baitarozkiat eskaintzen gogo onez.
Nekearen golardotzat deus eztiat galdetzen,
Lekhat, gogotik enplega adin haukin ikhasten.
|