www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

OTHOITZ GISA
SARTZEA

 

Iauna khen dietzadatzu gogoetako harrak,

Landa behar alhorrari, nola Kharlolaharrak,

Eta dietzakidatzu xahu falten zikhiñak,

Gero isur preziatu garazien dohaiñak.

Hartarakotz ur sainduaz xahutzen dut belharra,

Iongoikoa, ikhus azu arren ene beharra.

Gurutzeaz halaber dut armatzen bekhokia,

Gaitzetik defenda zazu arren ene bizia.

Imajina sainduaren oiñera naiz hurbiltzen,

Eta haren aitziñean belhauriko humiltzen.

Ohorea har ezazu arren onen partera,

Eta bisaia aldara etzazula berzera.

Halaber ene othoitzak etzatzula arbuia,

Zeren naizen ezin konda, bekhatuz estalia.

 

aurrekoa hurrengoa