www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERANDU

 

Berandu dek, berandu!

Ire bizitzan egin ditukan

belzkeriak zuritzeko.

Berandu dek, berandu!

Ire okerren kalte aundiak

orain damuz garbitzeko.

 

Langille etxetan ire jornalak

gosea zabaldu zian.

Irean, berriz, aisa ziñaten

gizentzen irabazian.

Langille aurrak gaixotu ituan

gosepe aren azpian.

 

Berandu dek... berandu!

ire kalteak konpontzeko.

Berandu dek... berandu!

osasuna berritzeko.

 

Aberastu aiz besteren bizkar,

ez dek errukirik izan.

Langilleari zor iokana,

ez iokan beiñere eman.

Erdi-janean aren indarrak

aspaldi aitu ituan.

 

Berandu dek... berandu!

ire ildakoak pizteko.

Berandu dek... berandu!

 

aurrekoa hurrengoa