www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SOLDADU NOANEAN

 

Soldadu noanean

oi, nere maite!

etzazu negar egin:

alaitu zaite.

 

Aizeak galtzen ditu

neguko laño beltzak:

kantuz uxa ditzagun

biotzeko arantzak.

 

Erritik irtetzean

oi, nere maite!

biotza utziko dizut:

alaitu zaite.

        Aizeak...

 

Gerrako arriskutan

oi, nere maite!

Jainkoak zaituko nau:

alaitu zaite.

        Aizeak...

 

Zaurituta banentor

oi, nere maite!

zuk sendatuko nazu:

alaitu zaite.

        Aizeak...

 

Zertan zaude negarrez?

oi, nere maite!

laster naiz berriz emen:

alaitu zaite.

        Aizeak...

 

Guda amaitutakoan

oi, nere maite!

zurea izango naiz:

alaitu zaite.

        Aizeak...

 

aurrekoa hurrengoa