www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELEBERRI LABURRA

 

        Eleberri labur batek, ipuien aldean lan zailla sortzen du. Gaia luzean eramatea, ez da egun batean ikasten dan egitekoa. Ipuietan ainbestean moldatu izan naiz; baiña nobelatan, ezin det aisa eraman lana.

        Bi nobela edo eleberri egiñak ditut. Emen, bigarrena dijoakizu bakarrik. Lenengoa, gogortxoa da alde batetik, eta gaiñera ikutu batzuen bearrean daukat. Iñoiz betetzen banau, eta Jainkoak beste mundura lenago eramaten ezpagaitu, zuen eskuetan utziko det ori ere. Gaurko, naikoa izango det sarrera eleberri bakarrarekin egitea.

        Urrengoa egiten badet, obea izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa