www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZTEN ATZOKOA

 

Ezten atzokoa

nere malkoa.

 

Bart nere gelan

sartu intzanenean,

negarrez billa nindunan.

Ire arpegi maiteak,

izu-ikara,

ildakoen itxura

artu ziñan.

 

Baiña exeri adi.

Ezten atzokoa

nere malkoa.

Ik eztakin, maitea,

zein leize sakona

dan nere gogoa.

 

Ez zaidan galdetu.

Ailperrik uke.

Eztin iñork galdetzen

zenbat ur-tanta

ditun itxasoak.

Ailperrik den

izarrak zenbat diran

kontatzen astea.

Beti zegon zeru beltzean

arutzago,

beste bat gordea.

 

aurrekoa hurrengoa