www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTIGARRAGAKO TOMASA

 

Astigarragako Tomasak,

orrek eman dizkigu azak!

 

Lau mutil dabiltza

nexka orren ondoren,

ta bakoitzari eman dio

maitasun laurden.

 

Astigarragako...

 

Ai, au aize otza!

Nun den ire lotsa?

Ire inguruan ederki

arrotu den autsa.

 

Astigarragako...

 

Ez aiz i makala!

Ori den azala!

Zer egin den ondatzeko

ik unan itzala?

 

Astigarragako...

 

Ai, gure Tomasa!

Ederki da lasa;

baiña orain estutu zaio

bere arnasa.

 

Astigarragako...

 

Nun den ire lengo

matraillen larrosa?

Bai laburra izan dala

ire maite-poza!

 

Astigarragako Tomasa,

bukatu den ire mataza.

 

aurrekoa hurrengoa