www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEGI EDERROK

 

Begiratu utsez gozoro iltzen

nazuten begi ederrok!

Begira ezik, bizi gozoa

galtzen dezuten izarrok.

 

Zuen gozoak edo ukoak

berdin iltzen dit biotza.

Ukatuz miñez, ta begiratuz

maitez dator eriotza.

 

Nolanai iltzen nazun ezkero,

naiz gogorrez, naiz legunez;

begira, Jesus, atertu gabe,

ta il nadilla maitasunez!

 

aurrekoa hurrengoa