www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-AURRAK

 

Euskal-aurrok bagoaz

bizitzan aurrera,

euskeraz ikasiaz

guziok batera.

 

Gora, gora!

Gora gure Euskera!

Gora, gora!

Euskal aurrak gera.

 

Euskaldun jaio giñan,

ta euskaldun azi;

euskaldun iltzeraño

guk nai degu bizi.

        Gora...

 

Oiu bat zabaldu da

euskaldunontzako:

Erdera utzi pakean

erdaldunentzako.

        Gora...

 

Euskaldun gurasoa,

nun dezu zentzua?

Erdaldun azi dezu

zure semetxua.

        Gora...

 

Euskaldun erdalzale,

nun dek ik biotza,

orrela baztartzeko

amaren izkuntza?

        Gora...

 

aurrekoa hurrengoa