NERE ESKER ONA:
Nere lan au argitaltzeko, bi etsai nituan gogorrenak:nere dirurik eza aurrena, ta euskerak irakurle gutxi izatea bigarrena. Orregatik zorretan gelditu naiz lagundu diatenekin.
Diru-laguntza eskeiñi didate, Espartza-tar Andoni, adiskide berriak, eta Mendizabal-en alargun dan Antzizu-tar Laura andreak.
Nere liburuaren ale-mordoxka erosiaz lagundu didate beste auek: Donostiko Aurrezki Kutxa biak: Probintzialak eta Munizipalak, aurrena. Gero Bizkai Diru-Etxeak, Bilbo-Diruetxeak, Donostiko Diru-Etxeak, Santander Diru-Etxeak, Tolos Diru-Etxeak, Gipuzkoar Diru-Etxeak, eta Aragoi Diru-Etxeak.
Azaleko edergarrik Antonio Valverde, adiskide miñari zor dizkiot. Amaika mesede egindako gizona, auxe.
Negar asko egin izan degu euskaldun idazleok, gure dirudunak ez digutela laguntzen-eta. Agian, gerok eskatzeko lotsa geiegi izan degulako ez ote?
Neri, beintzat, uste gabeko laguntzak sortu zaizkit, eske asi orduko. Nere ongille guziei, nere eskerrik onena agertu nai diet orain.
Egilleak
Erbestean Euskalerri-miñez bizi diran euskaldun guziei eskeintzen die eleberri au.
Egilleak
|