IJITOAK JUEZAREN AURREAN
I
—Izena?
—Erramun.
—Erramun?
—Bai, jauna.
—Len Jose zenduan ba.
—Bai, jauna, baña izen ori onuzkero aitua izan bear du.
—Aitua?
—Bai, jauna.
—Zergatik ba?
—Or dabilte berok paper eta tinta artean eta...
—Ibilli bear.
—Bai ba, ori diot nik ere.
—Eta orrengatik izena aitu?
—Nik eztakit ba, baña juez artian dabillenak asko kastatu bear duala esaten dute, ta nik, izena ez izanik, gañerakoan ondasunik eztet beñepeiñ kastatzeko ta...
—Guazen ba. Oraiñ Erramun zera beraz, ezta ala?
—Bai, jauna; amona zarrak esan oi zidan, berberak bataiatu ninduala Erramu
egunian.
—Nun jayo ta bataiatu ziñan ba?
—Lenengo Urnieta-n, gero...
—Beiñ baño geiagotan jaioa al zera?
—Ez, baña iru aldiz bataiatua bai.
—Iru aldiz?
—Bai, jauna; Lenengo Urnieta-n, gero Legorreta-n, eta urrengo Amezketa-n.
—...Etan ...etan ...etan. Etan askotxo dago or gauz onik izateko.
—Bai, jauna. Lenengo izena Jose nuan; ori aitua izan biar du. Bigarrena Erramun.
—Irugarrena?
—Ori utzi dezagun bigarrena aitzen danerako.
—Lonbria?
—Etxezarra.
—Len Etxeberria zenduan ba.
—Bai, jauna, baña berria're denborarekin zartu egiten da.
—Zuk eztezu ba oraindik urte asko.
—Nik ez, baña etxeak bai.
—Opizioa?
—Betikoa, jauna.
—Ez al da aitzen?
—Ezta ba beti nai beziñ ugariya lana izaten, baña...
—Mando mozten?
—Bai, jauna.
—Sakelak ere bai?
—Ortarako berok ere eztira izango, makalak.
—Zer esan nai dezu orrekiñ
—Gure amonak esan oi zuena.
—Zer?
—Auzilarien artian, galtzallea larru gorrian gelditzen zala.
—Bai, baña irabaztallea?
—Alkandor'utsean.
—Eztezu beste opiziorik mando moztea baño?
—Bai, jauna; ni naiz desamortizadorea.
—Izena jakitea're ezta gutxi.
—Alaxe naiz Ba, opizioa eztet mudatu; izena bakarrik.
—Desamortizatzera juan al ziñan arkupeko denda berriko kajara?
—Bai, jauna.
—Zer eskubiderekiñ?
—Nere esku biakiñ.
—Eta eskubidea nork eman?
—Neronek artu.
—Zer artu zedorrek?
—Esku-bidean arkitu nuan guzia.
—Zer arkitu zenduan?
—Sei ontzurre egiñak.
—Bai; ez al ziran izango nonbait, egiñ gabeak.
—Ez, jauna, egiñak, eta ederki alare, begia alaitzeko moduan.
—Zer egi zien sei ontzurreai?
—Desamortizatu.
—Nola?
—An zeuden kajan illik bezela geldi-geldi, ta oriatzera atera nituan.
—Zergatik ori?
—Gure legeak agintzen dualako, iñork eztezala iduki, zaitu al baño diru geiago.
—Eta dendariak ezin zaitu al zituan sei ontzurreak?
—Zaitu balitu, enituan nik desamortizatuko.
—Nun daude oraiñ?
—Oraingo jabeak ondo zaituko dituan lekuan.
—Bañan nun daude?
—Uuuum! ... Txanton itxuak eun dukat gorde zituan pikope batian.
—Eta?
—Eta... Sokorrek ostu. Bazuan errezeloa Txantonek, Sokor izango zala lapurra, eta bigaramonian an zebillen itxua kalez-kale kantari:
Eun dukat baditut
pikope batian,
beste eun jartzera
nua gaur gabian.
Sokorrek ute izan zuan, atzera jartzen ezpazituan pikopian dukatak, etzituala jarriko an itxuak beste eunak. Biurtu zituan ba atzera eun dukatak gero berreun artzeko ustian, baña itxuak egin zuana izandu zan, ez ipiñi beste eunak, baizik eraman len zeudenak. Bigaramonean atera zan kalera, eta kantatzen zuan Sokorren atean:
El que todo lo quiere
todo lo pierde,
berreun daudelakoan
ua berriz ere.
II
(Juezak):
Ijitoari egirik iñoiz
nai badiozu aditu,
zaude kontuan, itz bakoitzian
bi gezur esango ditu,
polit-poliki etxe-alderuntz
al duan guzia bitu,
gañerakoan or konpon eta
munduko danekiñ kitu.
«Baserritarra», n.º 146, 1910-ko Orrillaren 7-an.
|