LARRUTIK ATERATZEN DIRA UGALAK
I
—Begira, Pontxo.
—Zeri begiratu, bear diogu, Simon?
—Gauza bati.
—Bat baño ezpada...
—Lenbizi beñepeiñ bat.
—Zer degu ba?
—Ezteritzat ondo, beti bat agintzen eta beste guziak aren mende bizitzea.
—Zer nai zenduke ba egitea?
—Mudantzen bat.
—Beraz bat obeitzen eta beste guziak ari agintzen?
—Ezta ori ere, baña diputau batzuek ipiñi ta aiekin batian Ministroak legiak egiñ ditzala.
—Beraz botoetara juan bearko degu.
—Ala bearko.
Gizon alper askotxo
dauzkaten erriak,
nai izaten dituzte
beti lan berriak.
II
—Zer berri, Simon?
—Berri onak.
—Zer egiu dezute botuetan?
—Irabazi.
—Ala iragazi?
—Zer ba?
—Larrutik ateratzen dira ugalak eta...
—Zer, eta?
—Eztezu ulertzen ala?
—Ez.
—A! Ulertuko dezu laster, berandutxo izango da baña...
—Euskeraz ari ta alare ulertu eziñ. Ze arraye...?
—Esan dizut laster ulertuko dezula.
—Zer ordia?
—Larrutik ateratzen dirala ugalak.
—Laster eta errez ikasteko gauza bada, utzi degiogun oraiñ...
—Nola ibilli zerate botuetan?
—Ederki. Bost duro eta bazkari ederra eman dizkigute beñepeiñ eta...
—Eta gauz onik ezer egiteko itxurarik badago?
—Bai: iturria, zubia, bide berria ta eztakit zenbat gauza geiago.
—Oietxek egiñ arteko osasuna nai nuke nik, naiz-ta bigaramonian ill.
—Eztirala egingo este dezu?
—Bai, gizona, bai, baña arterañoko osasuna nai nuke.
Diputau jaunak digu
askotxo agindu,
emango ezpadu're
naikua egin du.
III
—Asarre al gera, Simon?
—Bai, ta oso asarre alare.
—Zer da ba?
—Koutribuzio andia bota digute ta...
—Bai; diputauak ere bizi bear dute ta...
—Gure lepotik?
—Bai; len zuek aien lepotik bezela.
—Noiz?
—Botuetako egunetan.
—Bai berak emanta.
—Oraiñ berak kenduta, baña pozgarri bat badezute.
—Zer ba?
—Aurtengo kontribuzioa eztala andiena.
—Beraz urrengoak andiagoak.
—Dudik gabe. Diputaduak gastatu dutena atzera bildu arte.
—Eztakit ba orixe.
—Jakingo dezu laster:
Diputau jaunak jartzen
dituzten legiak,
idikiko dizkate
askori begiak.
IV
—Pontxo: ezer atera al dezute memorialetik?
—Ez. Ministruak erantzun digu, gerok bialdutako diputatuak ipiñi dutela kontribuzio ori, eta urrengorako ikasteko.
—Zer ikasi?
—Ara zer dion azkenik:
Jakin bezate nire
mendeko leialak,
larrutik ateratzen
dirala ugalak.
Postdatan:
—Zer da ba larrua?
—Zueri emandako bosna duro ta bazkariak.
—Eta ugala?
—Kontribuzioa.
—Aaaa...!
—Beeeee...! Auxe da lenengo leziua, eta izan dedilla azkena're.
—Ala izan dedilla.
«Euskal-Esnalea», 1915 Jorrailla - 15-ean.
|