LASTURREK ZER DIÑO?
Gizaseme bat gazte izana,
oraindik zartu gabia,
ondasun asko izan ez arren
kitarra baten jabia;
ona naiz baiña umoria det
nerau baño're obia,
triste daudenak kontsolatzera
mundura naiz etorria.
Jaungoikuari asko zor diot,
esan biar det egia,
ematen dizkit osasuna ta
eguneroko ogia;
nere bizitzan ez naiz kondeen
ez markesen enbidia,
izan ezkero kitarra jo ta
kantatutzeko bidia.
Aste guztian lanian gogor,
beti jairako pozian,
loteriarik ez da partzeko
poza nere biotzian;
txoria baiño alegriago
arkitzen naiz jai-goizian,
inguru danak ere poztutzen
ditut kitarra jotzian.
Jan-gogo onaz eta lo berriz
nai baio ere obeki,
ditxa geiago ezin lezake
emen gizonak iduki;
erostekoak balira diruz
pobriak giñake gaizki,
baiña nori zer eman Jainkoak
guk baiño obeto daki.
Pobre izanik lana egiten
ikasi nuan gazterik,
baiña Jainkoak ez du nai izan
nunbait ni aberasterik;
aziendarik nererik ez det
kitarra zar bat besterik,
il ta gero're ez det pensatzen
nere kitarra uzterik.
Jai pasa eta astelenian
berriz eraso lanari,
onela diot gusto berria beti
arkitzen janari;
egunak ondo juango zaizkio
onela bizi danari,
loteri au da opa diona
Lasturrek mundu danari.
«Argia»
|