ERREGEAK DIGAROZ
1.
Lo dago aurtxo txikia oe bero-beroan
Maindire zuri artean, lo dago, lo gozoan.
Bere burutxo ederra, motots goriz yantzia,
Dirudi elur gainean yautsitako lilia.
Bere aur-gogo garbian amets goxo digaro,
Ta irriparra ezpainetan lilitzen zaio oparo.
2.
Gaua da, ta lur osoa estali du elurrak.
Odeitan sartu dituzte gain otzak mendi izurrak.
Urrun artan eldu dira gameluen gainean,
Oken atzak irarriak utzirik gibelean.
Aberen ats kementsua, ilargi zurbilaz yoa,
Kedatsezko odei antzera, goirantz igotzen doa.
Eldu dira bainan —Ene! Au lana! Nitzat deusez?—
Ta zeruko begi aiek asten dira negarrez.
Ta belauniko yarririk Erregen aitzinean
Onela dio zotinka ta negar garratzean.
—Zeruko Errege oiek: nitaz, arren, erruki!
Utzi, otoi, yostaiun bat, naiz izan txiki-txiki.
Egia gaizto naizela. Bein, apezan zakurra
Arrika biali nuen ta autsi nion muturra.
Gainera, gure katua, lo dala sukaldean,
Batzutan, arpatzen diot isatsa zango pean.
Baita amatxo gaixoari aserrerazten diot;
Bainan gero, ben-benetan, azkespena deskaiot.
Zeruko Bakaldun oiek: nitaz, arren, erruki!
Utzi, otoi, yostaiun bat, naiz izan txiki-txiki!»
Yaun agurgarri aitatik bizar zuridun batek,
Aurrari galdegin zion: —Yosu Aurra maite dek?—.
Ordun aurrak darantzuio, arin zuitzen dala,
Erantzukiari indarra emateko bezala:
—Bai noski, Yainkoak kontala! Ta atzo-re gan nintzaion
Amatxokin, apain-apain, ta musu eman nion—.
Bizar zuridun yaun arrek keiñu bat ein orduan,
Eta bere morroi batek aurtxoa yaso zuan.
Erregeak magalean aurtxoa dar maitero
Eta masail gorrietan damaio musu bero.
Eta gero —Ura poza!—. Sakel, esku, besoak,
Yostaiuz betetzen ditu, goitik karritakoak.
—Agur— dio erregeak —Ona izan kutun ori.
Maite zak Yosu aurra ta men egin amatxori—.
—Bai, yauna, bai! Beti-beti! Nere biotz osoaz!—.
Ta berriz, elur gainetik, Erregeak badoaz.
Eguzki dirdiratsuaz, goiza urratu zelarik,
Lagunek aurra zekusten bekaizkeriz beterik.
3.
Lo dago aurtxo txikia oe bero-beroan
Maindire zuri artean, lo dago, lo goxoan.
Lo egin, maitetxu orrek. Amets-egin, kutuna,
Gizonek ere eiten tuzte. Gure bizitza iluna
Urrezko ametsik gabe, zer litzake? Bitxia,
Lo egin oe beroan, egin amets garbia!
Ta izango al dira beti zure amets txukunak
Une ontan daukazuna bezin goxo-bakunak.
Yakintza, 1935
|