 |
BIOTZEAN MIN DUT (ILETA-ERESI)
Gure Lizardi aundiari gogo minduaz
Biotzean min dut, min garratz-aundia
Negarra darie nere begi oki.
Enarak datozen garaiez il zaigu
Ain maite genuan olerkari aundi.
Ezta berriz yoango
Sagar loretsura,
Neskats urdin iantzia
Maitez agurtzera.
Ezta berriz sartuko
Baso itzaltsu artan
Andereño beltxeran
Itzal, laztantzera.
Oi,
Oi,
Ler adi, biotz!
Urretxindor gaxoa
Betiko ixildu da.
Bere txinta bikañak
Akitu zaizkigu.
Ene, zein ituna dan
Bera bear auxe!
Alako altxor auxe
Alako altxor aundi
Orren goizik galdu!
Oi,
Oi,
Ler adi, biotz!
Enarak badatozke
—Egoak ikara—
Adizkide urretxindor,
Oi zuten lez, bila.
Adizkidea, baina,
Il zaiela-ta, aurten
Ilobi otz gainean
Abestuko minez,
Oi,
Oi,
Ler adi, biotz!
Agur —itun diotzut—
Olerkari maite!
Agur, gure Lizardi
Egun aundira arte!
Biotzean min dut, min garratz-aundia.
Negarra darie nere begi oki.
Ez gaitzakaan aztu, Yainko gainetara
Igoteko utzi gaitukak, Lizardi!
Yakintza, 1933
|
 |