 |
LORE BIKAÑA
Saitzar'tar Maite neskatil eder-begikoari, biotzez.
Neguan gaudelarik,
Nere aurrean,
Lore bat agertu zait,
Sasi batean.
Eguneko arazo
Amaitu ostez,
Xoko ontan ikusten dut
Pozaren-pozez.
Orriak zuri-gorri,
Mimiko musker,
Bai aratz ene lili!
Bai txukun-eder!
Bekoki legunean,
Islatsu ta argi,
Intzezko tantotxoak,
Goizeko bitxi.
Adartxo bigunean
Aizek darabil
Eta aren bilaldean
Txoridi dabil.
Oi, lore bikain ori,
Zure urretxindor
Ai nendi abesteko
Gauero pozkor!
Ekaitza datorrela,
Gogor-beltzuri,
Eskein al banizazu
Aterpe guri.
Nere ego arroetan
Maitez zaitzeko
Ta erauntsi bizkorraz
Begiratzeko!
Lenago zilatuko
Ene bulartxo
Tximistak, uki baino
Zure orritxo.
Bainan lorezainen bat
Ene, datorke,
Ta egun batez urrun
Bazaramake.
Xoko atsegintsura
Ordun natorke
Ta adar bigun gainean,
Oi, ez zagozke.
Yakintza, 1934
|
 |