OREIN ZURIA
«Es giugen drei Jäger»
UHLAND
Iru eizilari bein baten eizera
Joan ziran orein zuria arpatzera.
Etzanik zeudela zuaitz baten pean,
Amets-egin zuten iruek batean.
Lenengoak
Amets bat egin det. Sasitan makilka
Nenbilela, ploxt, ploxt, oreina jauzika.
Bigarrenak
Zakur sainga artean laisterka badua,
Pin, pan! Nik kiskali ein nion larrua.
Irugarrenak
Oreina ikusirik erortzen lurrera
Pozik eman nion adarrari, trara... !
Erausten etzanik ola zeudenean,
Oreina igaro zan eken aitziñean.
Ta eizilariak ongi ikus baño len,
Sakon-muno zear, aiendua bai zen.
Ploxt, ploxt; pin, pan; trara!
Yakintza, 1933
|