 |
URRETXINDORRAK IGESKA
Lizardi ta Bedoñaren oroiz.
Basoan ibili naiz oro zan ixilik
Nere urratsen ots soilki al izan dutentzun,
Noan zainaren gana, galde egingo diot.
Ea bazter oketan ekus ote ditun.
—Esan Lorenzain orrek,
Baratze ontako
Urretxindor bikainak,
Arren nontsu dira?
Emen abaro oketan
Len ikusten nitun.
Gaur, ordea, alperrikan
Nabil orron bira.
Oi,
Oi,
Yoanak baitira!
—Biotz mindua dezun
Bidazti gaxoa:
Egaka urretxindorrak
Emendik itzuri.
—Itzuri! Ta aien txintak
Akitu zaizkigu?
Berriz ez dantzukegu
Aien abots guri!
Oi,
Oi,
Yoan dira itzuri!
Belarri okendako
Nun ots eztigarri?
Nork alaituko digu
Orain baso ixila?
Norantz itzuri dira?
Esadazu, arren,
Iradu bereala
Noakien bila.
Oi,
Oi,
Basoaren ixila!
—Beiko lilitegiak
Betiko utzirik,
Iganak dira «Yainko-
Muño-gainetara»
An nai beste dukete
Goiko «zorun-ardo»
Urtzik sartu baititu
Bere mastitara
Oi,
Oi,
Zeruko goitara!
Lorezain Done Orrek,
Goiko Yaun zerana,
Zugana badituzu
Abesle bikainak,
Egorzkiguzu, otoi,
Aien ordezkoak
Abesteko Aberri-
Berpizkunde-minak.
Oi,
Oi,
Gure lor saminak!
Basoan ibili naiz, oro zan ixilik.
Nere urratsen ots soilki al izan dut entzun.
Urretxindorren kabi epelak uts-utsik
Urretxindorren kabi epelak uts-utsik.
Yakintza, 1933
|
 |