www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 13.an
San Brizio Obispoa

 

        1. S. Martinen biziaren atzetik eldu da ongi S. Briziorena segitu ziona obispadoan. Izan ze beraren Diszipulo, berak azi zuena, ta berak ordenatu: baña dignidade berriareki obetu bearrean banatu ze, ta mundukoi dibertitua erregalatua lazoa egin ze. S. Martinek konsejatzen ta korrejitzen zue: baña heri frenetikoa bekala ura itzultzen ze bere Mediku onaren kontra: eta bein Demonioek inzitatzen zutela, nola ikusi zituen sanduak berak, kasi egin zio emanka sanduari: baña sanduak axuri batek bekala manso sufritzen zue. Etorri ze heri bat S. Martinen billa: Briziok erran zio, billatzen bauzu zoro gura, ara non duzun an nola dagon zerura berra, beti bekala. Heriak aurkitu zue S. Martin, ta arreki bere erremedioa: eta S. Martinek Briziorl erran zio amoltsu, ala iduri zaizu nai zela ni zoroa? Ukatu zue arrek, etzuela erran alakorik. Eztuzu zer ukatu, erran zio sanduak, ezi urrun egonik ere, aditu dut Jangoikoan. Eta nai dut jakin dezazun, logratu dutela Jangoikoaganik, izan zaiten emengo Obispo ene ondorean: baña abisatzen zaitut pasatuko duzula anitz trabaju. Orai bai, zio berebaitan Briziok, egia baita nik errana, zoroa dela zar gau.

        2. Iltze bada S. Martin: eta Jangoikoaren borondatez egin zute Brizio obispo ilaren lekuan. Ikusi zuelaik kunpliturik sanduak errana, idatzarri bekala ze; asi ze pensatzen gauza pasatuetan S. Martineki, ta penatzen ez tratatuas ongi, ta oraziora ta penitenziara ematen, ta al guzia ongi kunplitzen bere ofizioa. Baña kunplitus S. Martinek errana trabajues, goratu ze tenpestade erru bat arren kontra. Emasteki bat errelijiosa iduri garbitzen zuena obispoaren etxeko txurigendea, agitu ze gelditzea enbarazaturik, eta erditzea. Jendea ori publikaturik, iago informatu gabe, goratu ze itsu itsua obispoaren kontra nai zutela arrikatu ere; orduraño S. Martinen atenzios ta piedadez sufritu zutela, baña etzezala permiti Jangoikoak zikin zeizen berak apatus alakoaren eskuak. Etzue balio arrazioak jendearen iraren kontra: eta naiz obispoak ukatu, naiz juramentu egin, etzuela kulparik artan, etze protxal. Oroitu ze S. Martinek erranas, ta sufritus pazienziareki persekuzio gura bere kulpen penitenzia bekala, enkomendatzen ze sanduari, ta Jangoikoari. Azkenean manatu zue jende guziaren alzinean ekarri zezatela aur jaio zena, ogeitamar egun zuena, eta presente zeukalaik, erran zue obispoak, gure Jaun Jesu Kristoren izenean manatzen dizut, erran zazula klaro emen, ia ni nai zen zure Aita. Errespondatu zue aurttoak klaro, ezta berori ene Aita. Jendeak oiu obispoari, mana zezola aurrai erran zezala nor zen Aita. Obispoak, ori eztagokida niri, baizik zueri: or konpon; nik egin dut bear adiña. Milagro bat ain klaroa etze aski izan sosegatzeko jendea; baizik segitus beren furian ziotela arte gaixtos egin zuela, bulkatzen zute, ta botatzen ordu gaixtoan oius klamatzen, eztugula nai izan daien gure Artzai. S. Briziok humil sereno enkomendatus Jangoikoai, artu zitue brasa itxekiak bere mantoan, ta eramanik S. Martinen obiara, an utzi zitue, gelditurik mantoa oso guzis mantxarik ta mellarik gabe, ziola, ala nola ene oial gau ezten erre suas, ala ene gorputza dago libre luxuriaren bekatutik. Nor etzute garaitu bear alako milagroek? Baña aiek etzire beraxtu alaere; baizik Jangoikoaren permisios bota zute bere elizatik moldegaizki: ta paratu zute arren lekuan sazerdote bat deitua Justiniano. Zenbat manera duen Jangoikoak sandutzeko!

        3. Botarik bere elizatik S. Brizio joan ze Romara; eman zio kontu bere trabajuas Aita Sanduari konfesatus klaro senzillkiro, zela Jangoikoaren kastigoa, zeren tratatu zuen gaizki berak S. Martin. Justiniano ere obispo falsua atra ze joateko Romara, baña bidean iltze miserableki. Turskoek nonbratu zute berze bat deitua Armeniko obispotako: baña Aita Sanduak informaturik egias defendatu zue S. Brizio, ta itzularazi zue bere elizara zazpi urteen buruan. Itzuli ze, baña gelditu ze erri batean bizpirur lekoa apart ziudadetik. Bereala heriturik Armeniko gura iltze gauerdirat, ta S. Briziok izan zue ortas errebelazio. Goiz goizean erran ziote lagunei, goazen orzitzera gure Tursko obispoa, zeñen gorputz ila atratzen zute portale batetik noiz ta S. Brizio sartzen zen berze portale batetik. Oneki gelditu ze bakean obispo bere eliza proprioan, ta bizitu ze zazpi urte iago: eta ondorean bukatu zue bizia sanduki: eta Elizak zelebratzen du sandu bekala. Emen dezakegu ikasi zenbat balio duen sanduen pazienziak ta orazioak, ezi S. Martinen pazienzia ta orazioagatik egin zue Jangoikoak S. Brizio obispo ta sandu. Gero eztaikela fia segurki txutirik dagona eztela eroriko, eta alaber eztaikela deskonfia erori dena eztaikela jaiki Jangoikoaren graziaz. Azkenik ikasi bear da, ezi naiz barkatu Jangoikoak gure kulpak bere miserikordias, baña gaizki egina pagatu bear dela justizias goiz edo berant, emen edo an, ta obe dela emen &.

 

aurrekoa hurrengoa