www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 28.an
San Simon ta San judas Tadeo Apostoluak

 

        1. S. Simon ta S. Judas Tadeo, Maria Kleoferen semeak, elkarren anaiak, ta Kristoren berzergusuak jaio zire Kana Galileakoan. Deitu ze Simon gau Kananeo, edo Zelotes, distingitzeko Simon Pedroganik: eta bere anaia judas Tadeo, distingitzeko judas Iskariote traidoreaganik. Izan zirela Jesus onaren Apostolu maite eskojituak dakigu, ta beraren gloriatan trabajatu, obratu, ta padezitu zutela, bukatu arteo beren bizitzak: baña zer ta zer obratu zuten berex ezta kontatzen, segurki etxakines. Abdias Babiloniakoak omen dio segitzen dena; predikatu ondoan S. Simonek Ejipton, ta S. Tadeok Mesopotamian, biak Juntatu zirela Persian, eta bereala mututu zirela ango Demonioak ematen zuztenak len errespuestak. Agitu omen ze, atra bear zuelarik gerrara Babiloniako erregeren Jenerale batek, jakin naiez nola atrako zen gerra gura, galdegitea beren Jangoiko batai ta berzeai: baña ez batek ere ematea errespuestarik. Ortas admiraturik azkeneko jakin zue on zela, zeren ellegatu ziren Simon ta judas Jesu Kristoren Apostoluak, zeñen kasos aiek etzeizken mintza. Billarazirik Apostoluak, ta trataturik elkarren ertean, azkeneko ebek eman ziote lizenzia aien Jangoiko falsu ta Demonio egiaskoei, mintza zeizela. Errespondatu ziote bada beren sazerdoteen medios, gerra luze odoleskoa izanen zela; bi aldetaik anitz bizitza kostako zela. Ontara irri egin zute Apostoluek: eta Jeneralak erran zue, ni nago penas beterik, ta zuek irri egiten? Aiek, Jauna, eztu zer penarik izan: biar goizeko bedratzietako etorriko zaizkio Indioen enbajadoreak eskatzera bakea. Burla ta eskarnio iten zute sazerdote falsu gaiek. Jeneralak etzela plazoa luze biramoneraño, guardarazi zitue preso ala Apostoluak, nola sazerdoteak: pagatuko zuela gezur erran zionak. Biramonean garai señalatuan ellegatu zire enbajadoreak: Kontent agiz Jeneralak nai zitue ilarazi sazerdote falsu gezurti gaiek, baña bi Apostoluek palakatu zute erranes, etzirela etorri kentzera bizia niori, bai ematera bizitza eternoa guzieri: Admiratu ze ortas Jenerala, eta iago ez admititu naias erregalo eman nai ziotenik. Eraman zitue bereki Babiloniara erregegana: kontatu zio pasatu zena; estimatu zitue onek agitz ala geroko berri jakite gartas, nola izateas ain prestuak, humilak, ta desapegatuak lurreko ondasunetaik, ezaundurik zirela Jangoikoaren gizonak.

        2. Aurkitzen zire an bi sorgin deituak Zaroes ta Arfaxad Indiatik etorriak iges S. Mateoganik, zeren agertu zituen aien maldadeak ta Deabrukeriak. Asi zire persegitzen bi Apostoluak ekarrarazis anitz serpiente arte gaixtos: baña Apostoluen manamendus aiei berei ozkatzen ta puntzatzen ziote, oñaze emanes, ta berze kalterik ez. Konfuso aiek joan zire andik ere, publikatus leku guzietan, Apostoluak zirela aien Jangoikoen kontrario. Apostoluek predikatus egietafedea, ta obratus milagro egiaskoak onetan konbertitu zute anitz jende ta errege bera Kristoren federa. Denbora gartan agitu ze berze gauza bat egin zituena glorioso ta famatu Apostoluak. Jaun prinzipale baten alaba utzi ze deshonratzera, ta erdi ze hume bates: nai ziote erranarazi bere bekatuan izan zuen laguna: emakume gaixtoak maldadea maldadearen gain goratu zio testimonio falsua Apostoluen Diakon sandu bati, zein deitzen baize Eufrosino. Preso eginik daramate erregeren presenziara: Ori jakinik, eta etzuela kulparik Diakonoak, doaz arara Apostoluak, eskatzen dute datozila akusazaleak, ta aur jaio berria ere bai. Ala eginik, manatzen diote Jesusen izenean aurttoari ia bere Aita den Eufrosino. Errespondatu zue klaro aurttoak, ezta nere Aita Eufrosino, zein baita ona ta sandua, sekula bere bizian in eztuena aragisko bekaturik. Arritu zire guziak, eta erraten ziote Apostolueri, mana zezotela deklaratzeko nor zen. Aiek ziote, guri dagokiguna da libratzea inozentea kulparik eztuena, baña ez agertzea kulpaduna. Ala, Diakona ta Apostoluak gelditu zire honraturik sandu bekala, nola baizire errealidadean.

        3. Pasaturik aratago plantatzera Kristiandadea berze ziudadeetan batean deitzen baize Suamir, opatu zuzte berriz bi sorgin gaiek, zeñek berriro emanik Apostoluen kontra, inzitatu zuzte Jangoiko falsuen sazerdoteak, ilarazteko aien Jangoikoen kontrarioak bekala. Arrapatu zuzte bi Apostoluak: eraman zute Simon iruzkiaren tenplora, ta Tadeo ilargiarenera: eta beren orazioareki botatu ta urratu zuzte idolo gaiek, ta aietaik atra zire Demonioak beltz bazuen idurian emanes iskiritu, ta marroa ikaragarriak. Ortas sutu zire sazerdoteak alako maneran, ezi jokatu zire furoturik Apostoluen kontra, ta etzire baratu zatikatu arteo biak. Ala izan zela diote Apostolu geben martirioa Jangoikoaren gloriatan. Zego sereno zerua, baña derepente goratu ze tenpestade bat lotsagarria despeitus arri ta ausnarri ainberze, ezi tenploak gelditu zire urraturik ta deseginik, anitz Jentil ilozturik, ta bi sorgin gaiek erre ta errausturik. Babiloniako erregek jakinik Apostoluen eriotzea, nola baize ia Kristio, eramanarazi zitue arara, fabrikatu ziote tenplo andi bat, non egon ziren alik eta denborareki pasatu ziren Romara, non baitaude S. Pedroren tenploan. Noiz il ziren etxakin &

 

aurrekoa hurrengoa