www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 29.an
San Narziso Obispo ta Martir Geronakoa

 

        1. S. Narziso Geronan jaioa, ta ango Obispo izana, Diokleziano enperadorearen denboran Jangoikoaren inspirazios joan ze Alemaniara Rhezia deitzen zen Probinziara bere diakon Felix deituareki. Ellegaturik Augustan, ostatus sartu ze, Afra deitzen zen emasteki baten etxean. Onek aiturik ura zela Kristioen Obispo, mogiturik Jangoikoren espirituas, penaturik bere bizimodu gaixtoas, urtiki ze Sanduaren oñetan garbitu naiez arima bekatuetaik, ta aurkitu naiez grazia Jangoikoaren begietan. Sanduak, Jangoikoaren Ministro onak bekala animatu zue konfiatzera Jangoikoaren miserikordia infinitoan: eta orazioan pasatus gau guzia, ia goizerat itzali zelarik kandela, bete ze etxea zeruko argis miragarriro Sanduaren petizios. Ellegaturik eguna, Infielek aiturik, Kristioen Obispo bat etorri zela, biali zuzte beren mandatariak, jakiteko ta billatzeko non zen. Afrak ia konbertirurik altxatu zue Obispo sandua, ta engañatu zitue arren billa etorri zirenak. Gero agerturik an Demonioa bizpirur aldis, sapite gaixtoa zuela galtzeas len irabazia bere infernurako, bota zue andik S. Narzisok, eta egin zue berze anitz milagro, zeñen birtutez konbertiturik osoki Afra, bere Ama, Osaba, ta familia bataiatu zitue gozo andiareki.

        2. Gero gutibana barratus Jangoikoaren azia ziudadea barna, konbertiturik anitz Kristoren federa, pasaturik bedratzi ilabete ango arazo dibinoan, itzuli ze Geronara, non bere leku proprioan bekala enpleatu ze irur urtez lan ta lan Jesu Kristoren, irabazi andiareki: baña Demonioaren inbidias, ta Dioklezianoren errabias beren ministro gaixtofikatuek egun batez zegolaik ofratzen mezaren sakrifizioa, sakrifikatu zute bera biktima Jangoikoaren honratan, heritus moldegaizki lepoan, soñean, ta zangoan, berreun, ta laur ogei ta amazazpigarren urterat guti gorabera. Kristioek altxaturik gorputz sandua, gero ere an berean depositaturik mantenitzen da oso miragarriro gure denboretaraño, ageri dela astalera urbil gorri gorria odola, autsi zena heridatik, berze anitz prodijioes landara. Famatua da bat agitu zena D. Pedro Irugarren Araguako erregeren denboran, noiz ta Siziliako Bezperen mendekutan (non il zuzten zorzi milla Franzes 1282 urtean, Martxoaren 30.an Bazkoa irugarrenaren bezperetako ezkilak señale) joan ze D. Felipe III.a Franziako errege (S. Luisen semea, Araguakoren kontra; eta sarturik tropak Geronan, eta S. Narzisoren tenploan, ta galdurik bear zen erreberenzia, Sanduaren obiatik edo urnatik atra zire infinizio bat uli, edo erle figura, kolore, ta bulto admirabletakoak, ta eutxirik Franzesei ta aien zaldiei puntzatus beren exteneki ilarazi zuzte iago ezi berrogei milla solado, ta ogei milla zaldi: eta andik guti erretiraturik errege iltze Perpiñanen 1285 urtean. Berze okasioetan ere defendatu du S. Narzisok bere Geronako ziudadea: Bein izan ze 1653 urtean Urriaren 24.an, noiz Franziako erregek zeukalaik bere exerzitoa Geronaren kontra, izan zire ainberze uliak edo erleak berde ta azul extraordinario eman zutenak Franzesen kontra, ezi ilarazi zuzte iago ezi bi milla zaldi errabiatzen, eta jendeketa bat andia, nola kontatzen duen Aita Maestru Roig bere historian Geronako grandezen; eta okasio goneki Felipe IV.ak konzeditu eta konfirmatu ziote Geronatarrei basallo agitz fielen titulo gloriosoa. Berze bein 1684 urtean, Maiatzaren 24.an zeukalaik Bellafont Jeneralak inguraturik Gerona bere Franziako exerzitoareki, emanik anitz asalto sekulan baño erruagokoak, uste zutelaik guziek errendituko zela plaza, guziek jakin zute Sanduaren manipuloaren gañean agertu zela uli edo erle andi bat anitz koloretakoa, ta milagroaren testimonio artu ze bear bekala: mostratus ala bazituela oraño uliak defendatzeko bere Gerona, bear baliz: eta etsaiek errenditurik utzi zuzte zazpi bandera, ilik geienak, eta gañarakoak iges joanik &. Flos SS.

        Azaroaren 2.an Arima Purgatoriokoen memoria. pag. 325.

 

aurrekoa hurrengoa