www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 4.an
San Karlos, Arzobispo Milango

 

        1. Jaio ze 1538 urtean S. Karlos, izateko Jaun guzien exenplu, kardenaleen, obispoen, Apezaiten, sazerdoteen, ta Kristio katoliko guzien hispillu ederra. Mostra eman zue zeruak paratus sortuetxearen gañean, jaiotzerakoan, erresplandore admirable bat argitu zuena gaua eguna bekala. Aurzutuan ia zue afizione andia elizako gauzetara, ta adinareki zoeie anditus debozioa. Bere iteko ta errekreazio guziak estudioan, ta elizaetan. Amabirjinaren deboto guzis, erretiratua, modestoa, ta prestua. Gasterik asi ze orazio mentalea segitzen maiz, konfesioa ta komunionea asteoro. Gaste buru arinek irri egiten artas: berak ajolarik ez aietas: Juizioskoek admiratzen ta laudatzen zute: Prinzipalki sazerdote alzinatu benerable batek, errelijione katolikoaren zelos beteak ikusten zuen aldioro karrikan baratu beira, ta erraten zue, mutil gau izanen da eliza gonen erreformazale, ta eginentu gauza andiak. Eman ziote Abadia andi abrats bat, zeñen errenta tiratzen zuen bere Aitak: baña seme onak bein erran zio animoso, Jauna, informaturik nago Elizako errentak eztaizkela enplea palazioko zerbitzutan, baizik Kristoren ta pobreen zerbitzutan. Admiraturik korajeas Aitak utzi zio arren administrazioa, zeñeki sokorritzen zitue nezesidadeak. Ogeita bi urtetan graduatu ze Doktore bi dretxoetan, noiz bere Osaba egin zuten Roman Aita sandu. Onek egin zue kardenale ta Arzobispo Milango, deitu zue beregana, ta enpleatzen zue iteko andietan. Azertatzeko eman ze Jangoikoai gogotik: egin zitue S. Ignazioren exerzizio espiritualeak; ta erretiratzen ze egitera urteoro bein edo bi aldis. Heredatu zitue bere anaia iltzenaren estadoak: nai zute ezkonarazi, baña desengañatu zitue betikos, ta ordenatu ze sazerdote, ta egin zitue exerzizioak, zelebratzeko meza lenbizikoa.

        2. Anitz trabajatu zue, akaba zeien ongi Trentoko Konzilio jenerala, ta gero kunpli zeien artan ordenatu zen guzia: ta bera len lenean paratu ze kidari ta exenplu. Bialirik Milana misionari Apostolikoak prebenitzera jendeak, ellegatu ze bera Artzai ona bekala bere saldoaren erdira. Nolako zeloa, ta dilijenzia, lege ta ordenanzak paratu zituen, mundu guzia da testigo. Zer injenioak injeniatu zituen, erakusteko doktrina Kristioa; nola zebilan bera bisitatzen, predikatzen, erakusten; zenbat trabaju, ta zenbat probetxu egin zuen, ezta mirik erran dezakenik. Bada nezesidade erremediatu zituenak, zuen guzia emanik, limosna atra zituenak emateko, nork konta? Peste-denboran izan ze ikusgarri S. Karlosen karidade andia. Etxean zen zillar-gende guzia diruturik, berze lekuetara bialirik billa, erremediatu zue zeikena. Baña on etze ainberze: bisitatzen zitue bere personas apestatuak; ematen zitiote bere eskus sakramentuak; exortatzen zitue sufritzera arimo onareki Jangoikoaren azotea: ta ibiltzen ze karidadeko lan ebetan ain gogotik, nola eixtari bat bere eizian. Beraren probidenzias mantenitzen ziren pobreak solamente Milanen omen zire iruogeitamar milla guti gorabera, enpleatus bere goatze, tapiz, alfonbra, ta protxai ziren gauza guziak aien erremediotan. Eta bera bere familiareki ze preziso sustentatzea mertxedes billatus an ta emen. Baña Jangoikoak askotan suplitzen zue bear orduan, nola etzekiela. Agitu ze trabajatu ondoan herieki egun guzian, itzuli etxera, ta ez aurkitzea zer jan. Bereas kontent alegre Jangoikoai plazer iten zekiola, animatzen zitue bereak konfiatzera Jangoikoan: erretiratu ze orazio egitera, ta andik guti abisu eman ziote, nola zegon gizon bat zekarrana milla dukat limosnas. Aur bularrekoen azitzeas zue kuidado espeziala; eben faboretan egin zitue miragarriak iago ezi balitz guzien Aita ta Ama bakarrik. Azkenean pestearen denbora gartan libratzeko gorputzak, salbatzeko arimak, ta palakatzeko Jangoikoa, egin zitue alako dilijenziak, probidenziak, penitenziak, ta gauza miragarriak, famatu baitire munduan, eta laudatuko baitire Kristoren agos azken egunean. Lendanik ere gasteago zelarik, ezaundu ze sandu gonen karidadearen kodizia, edo eraiki naia biltzeko zeruan, ezi saldurik bere Prinzipado bat, atra zuen diru guzia berrogei milla urreetaraño eraiki zue pobreetan egun batez: eta berze egun batez ogei milla utzi zizkiotenak berari testamentus.

        3. Baña bere karidadearen mamia enpleatzen ze arimaen alde, beti injeniatzen, trabajatzen, egiten ta desegiten, salbatzeagatik proximoak: zelebratus anitz konzilio, paratus anitz manamendu, eskribitus anitz karta pastorale, ta libru, predikatus, konsejatus, korrejitus, erreformatus ere errelijioneak, eta egines infinizio bat obra on, galdu gabe eskaidarik ongi egiteko. Padezitu zue anitz persekuzione Justiziagatik; eta bein bere oratorioan zegolaik bereeki orazio egiten, errelijioso falsu batek tiratu zio trabukoas tiro bat laur brazada apart etzegola: erori ze lurrean sandua, ta ofratu ze Jangokoai sakrifiziotan: baña Jangoikoaren milagros bala bat emanik roketean, ta utzirik an señalea, erori ze lurrean: posta bat pasaturik tresenak baratu ze larruan larranzi gabe, zulatu zuztelaik gañarakoek ol bat eta paretea fuerteki. Etzuenai izan du segi zezaten gaizkiegilea, ta eskatu zue barkazio izan zirenendako konsient. Proximoen fabore bekala zebila beti bere gorputzaren kontra, etziola barkatzen, ta ez dispensatzen nekerik, otz edo bero, gose ta nezesidaderik, egiteagatik plazer Jangoikoai, ta on proximoei. Barua zue komun, ta kasi egunorokoa, ta geienean ogi ta ur solles. Garizumaetan ogirik ere ez, baizik baba beratxak ogiaren partez. Bein solamente egunean artzen zue alimentu. Goatzea ze lastalla bat agotzes, ta kalamusko maindreak: komunkiro etziten ze bestiturik, eta iteko anitz zuen denboraetan jarririk katedran ze bere loa. Naiz senti kalenturak eta terzianak, etze barkatzen deustan ere zenbait egunes disimulatus gaitza, eta bere erran komuna ze, persona duena arimen kargu, eztela errenditu bear goatzera, pasatu arteo irur akzesione edo terziana. Sekulan etzue niork aitu aipatzen janarien on edo gaixtoas, ezpaizue artzen gustorik. Elizen bisitatzean, baserri pobreetan zue bere gustoa, etzelaik aurkitzen ez ogirik ere, kontent kastañas, maizas edo basalores. Arrima ze beiratzea denbora beroenetan nola zebilan eguerdiz ta oñez batetik berzera, izerdia zeriola, ta batzutan bustirik erauntsies larruraño, ta alaere deus aldatu gabe elizara zuzen, ta an espazioreki bisitatzen, exortatzen, bere lanak egiten: eta ori Jaun andi batek, Aita sanduaren ellebak, kardenale ta Arzobispo zenak, eta poderoso abrats erregalatu izan zeikenak! Nola den Jangoikoaren gustoa! eta zer den berari gusto in naia! Zein kontra den munduaren jenioa! Alako bizimoduareki etze milagro gaizkitzea: etorri zezkio terzianak: disimulatu zitue zenbait egunes: baña obligatu zute itzultzera Milana: Meza erran, ta berze bat enzunik eman zio borzgarren terzianak: baña andik guti indargabeturik errezibitu zitue sakramentuak sandu bekala, eta sanduki despeitu zue arima 1584 urtean, eta adinaren 46.an. Gauberean agertu zekio glorioso bere konfesoreari erraten ziola, ni nago ongi, eta zuk segituko nauzu laster. Ala izan ze, andik guti il baize ura ere. Berze anitz aparizio ta milagro agitu ze, deklaratus ala Jangoikoak bere sandu onetsiaren gloria, ta ongi egin naia.

 

aurrekoa hurrengoa