www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 10.an
San Franzisko Borja

 

        1. Estado guzietaik egitentu Sanduak gure Jangoikoak. Ona S. Franzisko Borja munduko andietaik, Gandiako Duke, Lonbaiko Markes, Errege Katolikoen elleba, ta Españako Jaundia, orai Sandu gloriosoa. S. Franzisko Asiskoaren debozios lograturik Amak ongi libratzea peligroan, pararazi zio arren izena Franzisko, eta gero berak imitatu zue bere izenkidea birtutean ere. Zelarik amar urtetakoa, eraman zio Jangoikoak Ama, ta Aitaren manamendus estudiatu zitue gramatika, logika, ta filosofia: gero Karlos V Enperadorearen Kortean biziturik honestidade ta exenplu andiareki, bere Majestadearen ordes paraturik Matrimonioaren estadoan izan ze Prinzipe Jaunen exenplu ta admirazio bere bizimodu onas emanes Jangoikoai berea, ta estadoai ere berea prestu honratuki, kunplitus len lenik obligazioak, segitus debozioak, debekatus bekatuak ta bekaturako bideak, dibersioetaik artus sollik dezenteak bere neurri txustoan. Etzue fiai jokatu, ta ez ikusi jokatzen, baizio komunki jokuan galtzen direla laur gauza preziosoak, baitire denbora, dirua, debozioa, ta anitz aldis konzienzia ere. Enperadorearen ordes eraman zuelaik Enperatrizaren gorputz ila ortzi zera Granadan: kaja idikirik egiteko entrega, ikusi zuelaik ain itsuski aldaturik, lotsa baizezake, ta ezpaizeike ezaun lenekoa zen, Jangoikoaren ordes berari aldatu zekio biotza, despeitzeko munduko ponpa ta banidade guzia; ez iago, zio, ez iago zerbitzatu ildakidaken Jaunari. Determinatu ze bizitzera erretiraturik bere etxean Jangoikoareki bateo, eta baldin alargun gelditzen barin baze, boto egin zue sartzeko errelijioneren batean. Baña bereala Enperadoreak egin zue Kataluñako Bisorrai, ta obeditu bearko. Ofizio gau ere kunplitu zue perfektoki, libratus lekuak ladronetaik, zuzendus justiziak, aditus, ta erremediatus jendeak, espezialki pobreak, paratus gobernu bat Kristioa ta Sandua: baña lenean sandutus bere burua, izateko guzien hispillu, ta erregla. Erresolbitu ze despreziatzera mundukoien erranak zirelaik arrazioaren kontra, ta egitera plazer Jangoikoai sollik.

        2. Ia ordutik eman ze Jangoikoai osoki: asi ze komunikatzen bere Majestadeareki orazio mentalean luzaro: konfesa-komekatzen ze igandeoro bere Oratorioan, eta jai andietan eliza nausian, emateko exenplu. Mortifikatzenzue gorputza arrigarri barus, bijilias, disziplinas, zilizios: Ariora Jangoikoak erregalatzen zio espiritua Zeruko argitasunes, debozios, konsolazios, ta amoresko demostrazios: de manera ezi ze guzien admirazio Bisorrai errelijiosoa. Heritu ze bere bizikidea iltzeko: Sanduak eskatzen zio Jangoikoai arren sendatzea, konbeni barin baze. Orazioan egun batez aditu zue boza bat erraten ziola, zuk nai bauzu geldi daien zure bizikidea iago denboraz, zure eskura uzten dut: baña erraten dizut, etzai zula konbeni. Nor esta arritzen Jangoikoaren onas ta amoltsuas bere amazaleeki? Gelditu ze Sandua fabore goneki ain zoraturik amores, ezi biotza urtzen zekiola negarres erran zio, ne Jaun ta ene Jangoiko ona ta onegia, nondik niri alako faborea, orren uztea ene eskuan berorren eskuan dagona, ta egon bear duena? Bada nik diot, Jauna, ezi nola nerau ezpainaiz nerea, baizik orrena, ala eztutela nai in daien ene borondatea, baizik orrena: orrek nai duena nai dut nik; orrek nai eztuenana nik ere nai eztut. Berorren eskura uzten dut arren bizia, ta neurea, ta berorrek emana duten guzi guzia. Mana bez, egin ta desegin bez, nola duen plazer. Asistitu zio iltzeko sanduki, ta gelditurik alargun, tratatu zue sartzeas Jesusen Konpañian, lentxago fundatu baizue S. Ignaziok, zeñek abisaturik Zerutik izanen zenas admititu zue gogotik: eta profesio eginik 1547 urtean, eman ze Jangoikoai berri berritan guzis: erredoblatu zitue bere penitenziak ta orazioa: jaikitzen ze gauoro bi orontakoan, eta ia belauriko, ia kopeta lurrean paraturik egoten ze orazioan zorziak arteo ain zebaturik ortan, iduri baizekio kuarto bat ordu. Bereala konfesatzen ta komekatzen ze. Gero segitzen zitue bere estudioak gaste batek bekala. Gauoro bere debozioak, eta Errosarioa faltarik gabe. Azkenean bere konzienziaren examina, ta penitenzia erruak. Eta ala denbora guzia ze nola sakrifizio kontino bat Jangoikoaren gloriatan.

        3. Joanik gero Romara, besarkaturik S. Ignazioreki, beldurrak an in zezaten Kardenale, beraren konsejus etorri ze Oñateko Billara, non egin zuen bere estado ta gauza guzien errenunzia solemnea. Ordenatu ze mezas, ta erran zue lenbizikoa Loiolan S. Ignaziori zion debozios: Bigarrena Bergaran kanpo agerrian etorri zen jende andiaren kasos, eta predikatu zue artan, aditzen zutela guziek Sandu bat bekala, ta naiz askok ezin entenda erdaraz, ta ezin adi urrunez, guziek alaere negar debozios, beiratzeas Jaundi gura ain humil ta sandu. Oñaten egin zue bizileku bat pobre labur ertxia. An berak karraiatus ura ta egurra, egines sua, garbitus sukaldea, ta onziak zerbitzatzen ziote guziei kontent eder, paratus belauriko, apatus oñak, eskatus barkazio ta orazio, izateko egiaz Jangoikoaren. Zegolaik an bisitatzen zute Jaun andiek, ta Iruñeko Bisorrai D. Bernardino Kardenas Makedako Dukeak, zeñen petizios etorri ze Iruñera, ta predikatu zue Katedralean zenbait aldis: baña laster itzuli bere Oñateko hermitara. Zegolaik bere zoko deseatu gartan, Enperadoreak ta Aita Sanduak nai zute egin Erromako Kardenale, berak deus etzekiela. Jakin zue ordea S. Ignaziok, zeñek eskatu zio Aita Sanduari, etzezala obligatu, baizik ofrezitu, nai bazue. Ala egin ze: eta S. Franzisko aditzeas ere aflijitu ze; ta bere eskuan zegola ikusirik konsolatu ze, ta eman zitio graziak Jangoikoai ta Aita Sanduai. Berze zenbait aldis egon ze peligro berean, nai zutela goratu Elizako dignidadeetara; ta aflijitzen ze ain nola nai balezate botatu itsas-barnean; eta orazios ta negarrez logratu zue utzi zezaten bere estadoan. Baña S. Ignaziok bere denboran atrarazi zue zoko gartaik probetxatzeko arimei anitz lekutan: egin zue bere Bikario Jenerale. Nolako antsiareki zebilan España barna, nolako lanak egin, ta zenbat fruitu atra zuen, luze litzake kontatzea. Bada Jenerale proprio egin zutelaik, nork konta beraren obra andiak, probetxuak, ta miragarriak Elizan? Gorputzak etzuke seki arimaren ferborea ta ala naiz bizi, naiz il, etzue errehusatzen nekerik ongi egin naiez. Azkenean Aita Sandu S. Pio V.a manamendus artu zue biaje luze nekosoa Italia, Portugale, España, Franzia, ta Saboia barna: ondorean ellegaturik Romara, bi egunen buruko akabatu ze iles Urriaren 30.an 1572 urtean: eta bere andinaren 62 urte, ogeitazorzi egun guti.

        4. Guri erakusteko admirableak dire Sandu gonen birtuteak: eta len lenik humiltasun ain sines sendo gura munduko grandezaen erdian ta ondorean: eskean ibiltze gura karrikas karrika alforjareki soñean: txintxa bateki bilaraztea aurrak, ta egotea aien ertean erakusten doktrina: sukaldean ta maian zerbitzatzea: apatzea oñak ain maiz lagunei ta bere menekoei. Dirudi bere estudio prinzipala egin zuela humiltasunean: onen gain orazioak, platikak, exerzizioak. Zoeie bein karrika barna uzkurturik soñak, alkes eta beldurres, iduri zekiola goratzen zirela zapetain, txastre, ta ofiziale guziak beren ofizioko instrumentueki arren kontra oius ziotela, infernukoari infernukoari. Berze bein ortzegun sandu batez pensatus nola Jesus onak garbitu zition oñak Judasi, ponderatzen zue negarrez ia etzuela lekurik munduan, zeren Jesus onak kendu zion lekua berari zegokiona, baize Judasen oñetan. Berze bein Komisario Jenerale zelarik, ta zeuzkielarik porteriako giltzak, norbaitek bialirik limosnas hazienda beltz bat ilik, artu zue berak soñean, ta eraman zue eskaleak gora, eta admiratzen zirenei ortas erraten ziote, zer milagro da eramatea hazienda beltz batek berzea? Berze bein lanoan bustarturik zebiltzan bi idietaik bat iltzelaik an kanpoan, idiskileari erraten zio ain sinez bustar zezala bera, inen zuela il zenaren partez lana. Berze bein ostatu batean gauaz erreklinaturik zoko batean, laguna baize asmatiko, beti egon ze estulka tiratzen flemak eta gargajuak beraren gañera goartu gabe, ta bera geldi ixil: alik eta argiareki gero ikusirik, gelditu zen ura penas beterik: eta Sanduak alegre irris erraten zio, etzezala izan penarik, ezi kuartoan etzela ain leku propirik gargajuendako, nola bere aurpegia. Zer iago erran daike? Beti zebila iges honraetaik; etzue nai aipa zezan niork ere izan zena len; eta norbait deskuidatzen baze honratzean edo laudatzean bera, aflijitzen ze lazki: eta galdeginik zergatik ala aflijitzen zen, errespondatzen zue, beldur zela kontu eskatuko zionas Jangoikoak orgatik, honratzeas bera deshonratu bearrean. Bere gustoa ze ezauntzen etzutenen ertean, iten baize guzien meneena, guzien zerbitzuko. Bi gauzaetako zio baliatu zekiola izana len: bata, admititzeko Konpañian, ezperen, nola bear nindute errezibitu ni deustako ez nai zena? Berzea ze, biajes zebilalaik, meza erran naiez, erriren batean barin bazute erreparo emateas elizako giltzak edo ornamentak, orduan zue lizenzia lagunak errateko nor zen, logratzeko meza erratea.

        5. Obedienzia deitzen zue barka seguroa... non beti nabegatzen den Zerurat, naiz lo, naiz geldi. Errezibitzen zuelarik Aita S. Ignazioren kartaren bat, paratzen ze belauriko, S. Franzisko Xabieren gisara, eskatzen grazia, obeditzeko ongi, eta ala obeditzen zue, nola manatu balio Jangoikoak berak. Manatu zio, bere osasunari zegozkionetan obedi zezola Markos deitzen zen lego bati. Eta ze miragarri nola zegokion obediente aur bat bekala. Oroat kozinariari, an zegonean laguntzen. Alako batez etorri ze D.a Juana Prinzesa Sanduari mintzatu naiez: Erran ziote berari, baña etze atra eskatu arteo kozinariari lizenzia. Onek erran zio, bazeikela joan, baña itzultzeko len baño len, ezi iteko anitz zela. Atra ze, mintzatu ze bere Altezareki: eta andik guti erran zio bear zuela itzuli, nola manatu zion Kozinariak. Admiratu ze Señora, ta nor ez?

        6. Orazio mentalean labratu ze Sandu gau Jangoikoaren gustora. Beti zegola orazioan, daike erran, ezpaizeike beñere atzen Jangoikoaren Majestadeas. Konbersazioan ezpazuzte tratatzen Jangoikoaren gauzak, egoten ze elebaturik bekala, etzuela kasorik jardukias.

        Naiz kontino zegon orazioan gogoas, bere bizia ze orazioa luzaro geldia egotes, gau erdias geros egon ta egon zebaturik artan, ondaturik Jangoikoan nola burriña sutegian, atratzen baize suturik begitartea ere, de manera ezi Markos lego garrek beldurrak gaitz egin zezon, ematen zue golpe, ta abisatzen zue, aski zela: errespondatzen zio humil, guti bat gexago, hermano Markos, gexago gutitto bat uz nazazu. Sakramentu aldarekoaren presenzian, zue bere gusto erregalatua: arara eskapatzen ze egunaz laster eskalda arrapatzen zuen guzietan bere itekoen ertean: eta biajeetan lenbiziko bisita zue elizara; eta Jangoikoaren dono espeziales ezauntzen zue non zen Sakramentu, non ez. Errelijioneko etxeetan aposentua paratu bear ziote urbil elizara, joateko bere Jaunaren bisitatzera, nai zuelaik, eta nai zue maiz, ezi ezta nior ain erregaloen goloso ta gose, nola Sandu gau zen Zeruko erregalo gonen, zein etzue utzi egunik errezibitu gabe, al bazuke, zela sano, zela heri. Eboran lien zegolaik letargo gisa bateki, doi doia nekez idatzarrarazi baizezakete, etzue abisatu bearrik komekatzeko garaierat; ain erne puntual zego. Andik, Jesus onaren komunikaziotik, apegatu zekio karidade andi gura proximoengana salbatu naiez, zela orazios, zela dilijenzias, eta edozein maneraz. Exenplu anitz da, baña bat Kaballero inpenitente batena, zein konbertitu naiez paratu ze orazioan Kristo guruzifikatuaren oñetan: eta Jaun dibinoak erran zio, Zoaz heriorrengana, ezi nik asistituko diot Mediku gisa, zuk konsejatzen diozun bitarteo konfesa daiela. Joan ze Sandua boladan; aurkitu zue heriaren kuartoan Jaun dibinoa Medikuaren idurian. Asi ze erraten heriari bere antsia guziareki konberti zeiela; ta penaturik gaizki eginas konfesatu &. Heriak etzue aditu nai ere; zoeiela andik, zio, utzi zezala. Mediku dibinoak despeitus bekala erran zue, egin bez Sazerdoteak bere ofizioa, ezi nik egin dut neurea, eta damu dut ez dezan aditu ain ongi dagokiona. Sanduak sentitu zue Jaunaren joatea andik; nai zue geldiarazi, baña etzuke. Itzuli ze bere Oratoriora: an berriro urtikirik lurrean besarkatus Kristoren oñak zego eske ta eske, negar ta negar. Mintzatu zio guruzetik, aditutut zure otoiak, Franzisko, ikustentut zure negarrak eta deseoak, baitire prezioso ene begietan: ta entenda zazun zenbat nauten nik bekatari gorren salbazioa, ta eztutela nik uzten bera, baizik berak uzten nauela ni, eramanazazu beragana, ezi zureki egonen naiz. Itz gebek aditurik, artu zue guruzifixoaren imajina: joan ze berriro, ta apartarazirik guziak kuartotik, gelditu ze bakarrik heriareki. Emen izan ze arren predikatzea, exhortatzea, animatzea: baña protxurik ezin atra. Itzuli ze Jaunagana, Jauna, orren eskuan daude gizonen biotzak: Jauna eman zuena bizia guruzean bekatariengatik, mogi bez onen biotza, ta ez permiti kondena daien. Orduan asi ze jariten odola guruzifikatuaren llagaetaik. S. Franziskok erraten zio heriari, beira bez nola mostratzen dion Jaunonek nai duela salbatu: eska bezo penaturik &. Etzue mellarik egiten. Orduan mintzatu ze imajinatik Jesu Kristo, Bein ixuri nue ene odola munduagatik, orai zuregatik sollik: beira zazu nola nauten nik zure ona. Adi zazu ene sierbo gonek erraten dizuna: Konberti zaite, ta barkatuko dizut. Oneki guziareki etze beraztu. Orduan Jaun dibinoak eskuareki artus bere odola tiratu zio aurpegira, bada eztuk nai baliatu ene odolas, au biz ire kondenazioaren señale. Orduan zori gaixtoan jaio gura blasfemien ertean akabatu ze emengo, ta arima eraman zute Demonioek. & Andrad. Itin. gr. 7 l. 12. S. Franzisko Borja kanonizatu zue Klemente X.ak 1730 urtetik 1740 urtetako bitartean.

 

aurrekoa hurrengoa