www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 9.an
San Teodoro Martir Amasenoa

 

        S. Teodoro izan ze soldado egiaz guapoa enperadore lurrekoaren ta zerukoaren. Zegolarik Amasean Pontoko ziudadean pregonatu ze an manamendu bat txoil kruela Kristioen kontra: zein aitu zuelarik, errebestiturik Jesu Kristoren amoresko suas erran zue oius, ni bada Kristioa naiz, nautena nitas egin, prest nago ematera bizia Kristogatik. Artu zute preso, eta nola baize gaste disposizio ederretakoa, ta ongi onetsia, lastimas utzi zute libre, beira zezala ongi, ta superstizio bano batengatik etzezala nai galdu honra, ondasunak, ta bizia. Etze aldatu gogos; segitzen zue bere deseo gartan emateko bizia Jesu Kristoren amorez, ta eskatzen zio grazia, kunplitzeko errealidades bere deseo ta itzak. Egun batez sartu ze Jentilen tenplo batean, eta ikusirik al ze erru bat zebilala, iduritu zekio eskaida ona erretzeko tenplo gura: bildurik sukaia franko barnetik eta kanpotik, eman zio su, ta aizeareki sugarrak ederki zebaturik bam bam bam, guzia erre ta erraustu ze. Nork in ote du lan gaixto gau? ziote Jentilek. Teodoro etze joan iges, etze altxatu ere, baizik ausart agerri zego erraten, ni ni naiz erre dutena Demonioen kubila zen gori: ta eztut urrikirik. Arrapatu zute berriz: eta admiraturik alako ausardias, korajeas, ta seguranzas, nai zute oraño ere ekarrarazi beren sektara barkatuko ziotela egina: berak irri egiten zue aien erranes: eta orgatik azotarazi zute errukiro, ta gero botarazi karzel ilun batean, ta utzi an ertxirik, il zeien goseak. Baña gau gartan agertu zekio Jesus ona, ta erran zio, Teodoro, egon fuerte, ezi ni nago zureki. Ez artu gizonen jateko ta edatekorik, ezi nik emanen dizut bizitza bat nereki zorionekoa ta betirokoa. Oneki gelditu ze guzis alegre kantatzen Jaunaren laudarioak, Aingiruek laguntzen ziotela ta ematen musika zoragarria, aditu baizute guardiek ere, ta ikusi bera inguraturik zerukoes arrigarri eder txuries: eta arriturik eman zute kontu pasatzen zenas. Juezak etorririk aurkitu zue karzela ertxirik, ta Teodoro an nola utzi zuen: eta ertxirik berriro manatu zue emateko egunoro onza bat ogi ta pitxera bat ur. Baña martirak etzue nai errezibitu alakorik, ezi bere Jaun Jesu Kristok sustentatuko zuela. Atra zute gero andik sano ta sendo: berriz ofrezitzen ziote anitz premio, nai bazue egin aien borondatea: baña etzukete mellarik egin biotz noble gartan iago ezi istupazko balaek peña batean. Ala aiek suturik deitzen zutela sakrilegoa, inpioa, blasfemoa, paratu zute zur batetik dilindan, zeatu zute, txarrantxatu zute burriñasko aztaparres, erre zute alde guzietaik susko zuzies: baña zenbatenas iago tormentu ematen zioten, ark alegranzia iago erakusten zue, nola balego errekreatzen arrosa ta loreen ertean, kantatus berso gura, bedeikatuko dut Jauna denbora guzian, ene agotik beti atrako dire beraren laudarioak. Berdugoak zatikatzen arren aragiak, eta bera kantatzen alegre, nola ezpaliz berea gorputza padezitzen zuena. Azkenean sentenziaturik erretzera, zeñatu ze guruzearen señaleas; eta animoso alegre sartu ze suan. Ikusi zue an bere adiskide bat deitzen zena Kleoniko, eta erran zio, ea Kleoniko, esperatzen zaitut, emazu prisa, segi ni. Eta inguraturik sugarres zegolarik lauda zen Jaun guzis poderosoa iltze bake onean, eta ikusi ze bere arima igaten Zerura nola argi txuri eder bat. Gorputz sandua artu zue andre on Eusebia deitu batek, eta enbalsamatu ondoan orzi zue bere etxean al zuken obekiena Eutxaita deitzen den ziudadean. Agitz famatua, estimatua, ta honratua izan da soldado sandu gau, zeñen medios enperadore Kristioek erdetxi zuten anitz biktoria, ta &. iltze 304 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa