Uda
Gaur egiten du udako eguna.
Igaz ez genduen izan udarik.
Bildur naiz aurten uda beroa izango degula.
Bero asko egiten du.
Zuaitz ostotzu onen azpian eseri gaitezen; txit itzal ederra ematen du.
Egarriz itotzen naiz; errekatxo artan errefreskatzera noa.
Ezeizu ur otzik edan; kalte egin dezakizu.
Ez da inport; ez naiz orren delikadua.
Soroak igitariz beteak daude.
Belarrak ebakiak daude.
Uztea ugaria izango da.
Begira egiezu galburu oriei; zer lodiak eta zer beteak dauden!
Gari ebakiak badaude.
Alako beroa egiten du eze!
Bai orixe; Kanikulan gaudeta.
Aizetxo au gustokoa da.
Goazen ibaira bañatzera.
Ez, oraindik lasterregi da.
Baskal aurretik ala ondoren joango gera?
Ez da komeni baskal ondoan bereala bañatzera.
|