Oiratzean
Berandutzen asten da.
Oiratzeko denbora da.
Zure adiskidea ez da itzuli oraindik.
Seguro nago ez duela berandutuko.
Ez da berandu; amarrak baizik ez dira.
Lo gale andia daukat.
Nekatua nago.
Nekatzen danean oea atsegin da.
Deitu dute.
Nagusia da.
Alaxen da; bera da.
Paseo on bat eman dezu.
Anitz ona; gabiro txit ederra dago.
Etzaude nekaturik?
Piska bat.
Nai dezu atzeden piska bat?
Milla esker; berealaxe oeratzera noa.
Juan, egizu mesede argia ekartzeaz.
Gabon irukizu.
Bai zuk ere, alaber.
Juan, ekartzu berogarri bat.
Oea berotu egirazu.
Jauna, utzi bizat kortiñak zabaltzen.
Itxi itzatzu zelosiak ere.
Ekatzu nere oerako txanoa; baita nere zapatak ere.
Emen daude, jauna.
Berealaxe oera noa.
Ondo arropatua dago?
Bai, baña oea gogorra ote dagoen nago.
Beti bezela egin dedalarik. Bearbada nekatuak egingo du.
Argia utzi ezazu, loak artzen ez banau irakortzeko.
Komoda gañean dagoen liburua ekartzu.
Au?
Ez, ori gramatika bat da.
Ez dago besterik.
Ez da ardura.
Ez det irakorriko; joan zaitezke.
Fosforoa mai gañean utzi ezazu:
Argia itzali ezazu.
Ez aztu biar seiretan eznatzea.
Egingo det utzi gabe.
|