|
IX itzelkarra
INAZIO. Jaungoikok eta bere Ama brijiñek (sic) osasuna diotela Jose Jauna; baita ere bere gerazi komeni zaiona mundu onetan, eta zerun artu dezela bere ondon. Atseindet orren bizkor aurkitzea; eta pamilie nola dauka? Eta abere guzik ere okerrik gabe?
JOSE. Zoro bat dirudizu arimarik ere salbatu gabe. Eseri zaite zure semearekin eta esairazu etxean nola utzi dituzun, bada zuk aitatu dituzun guztiok ondo gera Jaunari eskerrak. Eta nola orren alegere? Esan liteke aguardiente pizkaren bat eran dezula. Neurriarekin edo neurrigabe izan da?
INAZIO. Ez modu batera ta ez beztera; katillu zabala bete esne arto sopakin. Nere andrek eskumuñak emanaz beorrentzat esandit beorrek bezela, sarritan alare, zoratu zatala, zeren ume bat bezela (eta nik erantzuten nion apaiz bat bezela) ari nintzala irakortzen. Ala da izan ere; guzia ikasi det aimarie bezelaxe eta badeitzot iritxiko dituala gaur ematen diran guztik, bada gogo izugarrie jarri zait.
JOSE. Goazen bada bertatik.
F, M, RR, R, S.
f, m, rr, r, s.
Fe(efe), me(eme), rre(erre), re(ere), se(ese).
Famea, feria; mama, momoa, marea, mea, moroa, mirua, morroa, murrua, morroia, rasoa, errosea, Rosa; erre, erroa, errua, arra, arria, arrima, erramua, aria, ura, urra, urrea, arria, era, erraia, afaria, moroa; sarea, sarri, sasia, sei, seme, sisa, soroa, sua, suia, usaia, usoa, sasoia, sarrera, amari, amorio, amorraia, ase, asi, ausi, erosi, eraso, erausi. Maria, euria ari da. Orramaiari isuri zaio? —Ez. —Eramaizu; iruria ere bai. Au ur arrea! Ifar aizea asi da. Zer da frase eder ura «ori ori ori?» —Asmaria- Zer sermoi edo abade zar amoriosua! —Sofia, zer aur edo ume itxusia! Farrez edo aserre; armiarma edo ar ari urre ura?
Ederkiro; guazen aurrera.
L, LL, N, Ñ, P, X.
l, ll, n, ñ, p, x.
le(ele), lle(elle), ne(ene), ñe(eñe), pe, xe(ekis)se.
Ana, ala, oiea, oloa, olioa, eulia, eulea, laia, loia, leoia, illa, illea, olloa, leioa, lana, lañoa, lapa, lupia, lepoa, Olano, oiala, illoia, anaia, añoa, apaña, ixo, auxe, pixa, ipiñi, epela, pala, liñaia, naia, nanoa, niñia, ona, oña, piñua, pilloa, pipa, pipola, polaña, puñala. Blas, eun eper il da piper salsan ipiñi. —Ez lumer epelduan obe da. Fletxa, mueble bearra du. Brasila eraman bear al du? —Sofia, zein zan himno solemnean ibilli dan frailea? Zer boza duen! Plazan zebillena bronzean pluma berdeaz? Nere osaba; sinplea.
Beajun deizuela nere maiteak! Auxe da burnizko bidetan ibiltzea! Eta egiaz ala da, zeren nik garatu zaituena (sic) aiñ zabala ta labaiña da non baporea ez da premiazkoa eldutzeko lenago nai degun lekura. Itxomazute orain mezatara eta arratzaldean bukatuko degu.
JOSE. Ona bada arratzaldea; gakitzon.
G, J, C=Q=K, T.
g=j, c=q=k, t.
ge=jo(ta), ca(ce), que(qu)=ka, te.
Je, jo, joa, eje, iji, jaki, jeiki, ijitoa, joku, jokatu, kako, kukua,kakaoa, kaikua, kokotea, uko, kaja, kajoia, kea, takoa, tokia; takoia, ukatu, ukitu, kisketa, troka, titia, eta, ito, ata, otea, oitu, kito, titara, trikua, flautea, trotea, treta, frutua, prijitu, tratatu, trukatu, ikatza, kokotza, jetzi, trabajatu, tristetu, trinketea, Etna, etniko, Atlantes, Atlantiko, Witiza, Walia, Liwa.
Ga, ag, gla, gra. Ka=ca, ac, cla, cra.
gue, eg, gle, gre. ke=que, ec, cle, cre.
gui, ig, gli, gri. ki=qui, ic, cli, cri.
go, eg, glo, gro. ko= co, oc, clo, cro.
gu, ug, glu, gru. ku= cu, uc, clu, cru.
Gu, gogoa, aga, ago, igo, ego, egoa, Goia, gaia, degu, bego, egia, ogi, geiago, geiegi, tegi, bage, ogei, berrogei, igui, Etxague, zigueña, eguerri, eguerdi, eguena, deguena, geigo, gaziago, gitxiago; Jose, jaso, josi, gajoa, juango, juzgatu, jeringa, jigante, Jaungoikoa, jaieguna, itokiñak, zizak, jakingo, tabakotegia, zikinkeria, koskoa, kazoa, zekena, zezena, zekorra, gazeta, igasagarra, agasajoa, akatza, katetzallea, zikinkiro, klaberina. Elaskala, brinko, brokela, klera, klima, kredoa, kriselua, kristala, grana, grilluak, drogeria, Wiseriko, Wilfredo, Maximo, Maximino, Maximiliano. Joakin egon dek zitzak jotako zamarra bat bizkarrean eta ganibeta ezkuetan itz bat esan bage; jan dik eta juan dek gogoak ematen dion tokira zoro baten gisa. Beatriz, joakit Jesukristo zeruetako Jaungoikoaren seme gurutzean iltzez josi zutenari otoitzera Enrikeren osasunegatik.
Ona igandea gustora ta protxuz eta iñoren kalte gabe igaro. Zoazte ongi gaur zortzi arte. Torizute bi ipui erderatik biurtuak jarri dituanak itz neurtuetan euskaraz irakortzen eta nai badezute buruz ikasita etorriko zerate orduan.
Ona bi ipuitxo berritzuendako eta asto ez jakiñentzat, eta zuek bersoetan ere irakortzen oitzeko.
I.
Igel erauslebatek
Bere putzutikan
Aditu omen zuen
Ollo bat kakarean.
Eta esan omen zion:
—«Sinistuko ez nuan
Ziñala zu, nere aizpa,
Aserre maiean.
Eta orrenbeste otsekin
Zer berri zenduela?».
—«Bakarrik esateko
Arrautza para nuela».
—«Arrautza bat bakarrik
Eta ainbeste bulla?».
—«Orixe ta ez besterik
Nere maite igela».
Eta ni arritzen ez da
Zu ikaratzen zera
Ixildu gabe kraz kraz
Goizetik gauera?
Zerbait egin dedala
Eman det aitzera.
Ta zuk balio ez dezu ta
Zuaz ixiltzera.
II.
Onako ipuitxo au,
Naiz ongi irten ez,
Asmatu det orain
Zer uste bagez.
Kasualidadez
Zelai nere erriko
Bere aldamenez
Zoan igaro asto bat
Zer uste bagez.
Kasualidadez
Pito bat beretan
Aztua artzaiez
Arkitu omen zuen
Zer uste bagez.
Kasualidadez
Gertura zitzaion
Aizea emanez
Purruztararekin
Zer uste bagez.
Kasualidadez
Sarturik pitoan
Bada bere aizez
Txistu eragin zion
Zer uste bagez.
Kasualidadez
Oh! esan zuen astoak:
Au ondo jo dekan!
Gero ez dakitela
Astoak musikan!
Dira bada astoak
Ikasi gabez
Bein bat dakitenak
Zer uste bagez.
Kasualidadez
|
|