Edadea (adina)
—Zer (edade) adina dezu? (Zer=Zenbat denbora daukazu?) (Zenbat urte dituzu=dauzkatzu?).
—(Amabi urte ta erdi, o amabi ta erdi) solo; o amabi urte ta erdi ditut=amabi ta erdi dauzkat.
—Amabost urte beteak dauzkat.
—Orain bukatu ditut ogei urte.
—Ill onen azkenean beteko ditut ogei ta bost urte.
—Orain zortzi egun (=gaur zortzi) bete zituen nere anaiak ogei ta amaika urte.
—Zenbat urte ditu zure arrebak?
—Berrogei urte luzeak dauzka. (Berrogei igaroak).
—Ez dirudi ainbeste urtekoa. (Ez dirudi ain=orren zarra).
—Dirudien baño urte geiago ditu (=zarrago da).
—Emezortzi urteko alaba bat dauka. (Badu emezortzi urteko alaba bat).
—Orain dago bere sazoian.
—Zenbat urte ematen diozu nere aitari?
—Onezkero igaroa izan bear du berrogei ta amarretik.
—Kabal. (Alaxe da). Orain dauzka berrogei ta amabost.
—Jaioeratik (berez) txit sendoa da; ongi aurkitzen da.
—Zeñ urtekoa da zure semea?
—Milla ta zortzireun ta lau garrengo abenduko illekoa.
|