Jostorratzeko lana
Jostorratz bat bear det.
Zer jostera zuaz?
Nere mantala arabakatzera noa.
Jostorratz au lodiagi da.
Emen dago beste bat.
Au meagi da; zuloa autsia dauka.
Egirazu mesede aria, seda, algodoia, lana, guraizak eta orratzak emateaz.
Zer kolorekoa nai dezu?
Gorria.
Zertarako?
Nere lepokoa josteko.
Erropea markatzeko.
Au da zuk bear dezun kolorea?
Argiagia da.
Illunagia da.
Txit ondo joango da.
Zure mantaltxoa bukatu dezu?
Beste egiteko bat iduki det.
Nere pañueloari aspildura bat egin diot.
Gero guanteak josi bear izan ditut.
Gero pasada batzuek bota diozkat muselinazko soñeko bati.
Almoadilla sartzazu kajoian. Ez det nai geiago lanik egin.
Artzazu nere titara ere.
Agujajareta utzi dezu sartu bage.
|