Naikida ta Baipena emateko
Nai det. Gogo aundiz. Amorio onez. Biotzez eta biziz.
Gusto aundiz. Kontentuz.
Zure agintera nago.
Zuk nai dezun bezela.
Konta ezazu; zaude deskansuz.
Aginduzu eta obeitua izango zera.
Guztia naiz zurea; zure agintera nago.
Gogoz egingo det.
Txit asko zelebratzen det onelako era izatea zuri laguntzeko.
Asko zelebratzen det enplea nazazun frankezaz nai dezunean.
Ezin ukatuko dizut ezerere.
Nere gogoari aurrera artu diozu.
Gauza andiago bat egin nai nuke zu gatik.
Iñor gatik egingo ez nukena egingo det zu gatik.
|