IX. JENOBEBAK BERE GURASO ZARRAK OSTERA IKUSTEN DITU
Bolfiok —«Jauna —galdetu ziyon—:
Idea dabil nerekin:
gurasuari juan ta esatia
zer gertatu dan onekin».
—«Bire luzia, negu-biyotza,
oinbeste urte zerekin...
Gaztiago bat bialduko det;
geratu zaite gurekin».
—«Larogei urte kunplitu zaizkit
dadukadala biziya;
bedorrek daki bitoriya asko
naizela irabaziya.
Aundiyena au da. Eman bear dit
ara juateko graziya:
bestela bertan ilko nitzake;
sinistu beza guziya».
Kondiak ontzat artu zituben
emiten zizkan ordenak.
Agindu ziyon eskojitzeko
amairu zaldi onenak;
gañerako ere ala berian
beretzat nai zitubenak...
Jaungoikuaren laguntzarekin
asko dezake gizonak.
Amairu gizon zaldi gañian
juateko ziran prestatu,
goiz-arratsari lagun egiñaz...
Ala ere etziran aspertu.
Egun askoko biria zala
eztago zertan dudatu...
Palaziyoko albo-erriyan
gau batez ziran geratu.
Zeuden tokira gizon batzuek
juntatu ziran berela;
zer gertatzen zan galdetu ziyen:
Kondesa bizi zutela.
Ura esposatutako Obispua
erriyan bertan zegola;
gurasuari nola itz egin
erakutsiko ziyola.
Arrazoi-bire aundiya zala
Bolfiok ziyon igarri
goizian juan-ta esplikatzia
zer nola zuten ekarri:
—«Modu txarrian nik itz egin-ta
gaizki ez ditezen jarri,
Obispo Jauna kontsejatzera
argatikan naiz etorri.
—«Gurasu ayek illa dulako
trixtiak daude entero:
geroztik eliz-puntziyo on bat
egiten dute urtero.
Gaurko egunez tokatutzen da;
argatik naute espero.
Danok batian juan biar degu
ontara geran ezkero».
Duke-Dukesen bizi-lekuba
aldetik ikusi zuten:
palaziyoko armarri denak
lutuz jantziyak zeuzkaten.
Obispo Jaunak funtziyorako
noiz deituko ote ziyoten;
beren alaba bizi zutenik
asko pentsatu etzuten.
Obispo jauna sartu zitzayen
guraso prestu ayeri
arpegi laño alayarekin
itz egitera biyeri.
Esan ziyoten alegratzeko,
ez tristetzeko geyegi.
—«O Jauna! Ezta gure tartian
kontsuelorik ageri».
Obispo Jaunak esan zizkaten
ejenplo asko ta onak:
Jakob, semia, Jose, galduta
izandu zituben penak;
—«Arkitutako kontsuelua
nola itz egin gizonak?
Beokin ere au balezake
ayekin egin zubenak».
Ez dago dudik, guraso onak
trixte zutela esango:
—«Bai ayek ditxa izandu zuten,
baño guretzat ez dago».
—«Orduan zuten Jaungoikua da...
esan diyotet lenago...
Beron alaba Jenobeba re
oraindik bizirik dago».
Gorputz guziyak egin ziyoten
bildurgarrizko mugira;
itzikan gabe gelditu ziran
biyok alkarri begira.
Pozaren aundiz negar-malkuak
zetozkiyela begira.
—«O Jaungoikua! Guretzat ere
kontsueluak badira».
Pixka batian ala egon-ta
izketan ziraden asi:
—«Obispo Jauna: egiya ote da
alaba zaigula bizi?».
—«Amairu zaldun or daude bian;
ayengandik det ikasi:
nik baño obeto esango diye
berak dutena ikusi».
Bolfiok juan-ta esan ziyoten
gertatu zana egoki:
—«Semetxo gazte guri batekin
etxian dago ederki».
—«Gure arraza galdu zalako
ditugun penak eduki!
O! Jaungoikuak zenbat dezaken
munduban iñork ez daki».
Obispo Jaunak esan ziyoten
kariñoz erdi-parrian:
—«Te Deum kantatu biar degu gaur
alaitasun ederrian
beron alaba esposatu zan
aldariaren aurrian».
Belaunikoka Duke-Dukesak
egondu ziran lurrian.
Elizan Jauna adoratuta
atera ziran etxera,
birian biar ziraden gauzak
prebenituta jartzera.
Obispua ta Duke-Dukesak,
len juan ziranak atzera
zaldi gañian etorri ziran
alaba ikusitzera.
Baldin bada iñor ayen ondora
etorri nai lukienik.
pentsamentubaz danak jutia,
ala desio nuke nik.
Ezta izandu, ezta izango,
ezta munduban dagonik
mingañez ango pasaizua
esplikatuko dubenik.
Guraso onak beren alaba
ikusi zuten orduban,
begiyetatik ura zeriyen
iturriyaren moduban.
Biyak batian laztandu zuten
zortzi urteren buruban
—«Amaika negar guk egin degu
il ziñalako munduban».
Duke-Dukesak begira zeuden:
—«Au da aurraren azala!».
—«Beok illoba orixe dute...»
Kartzelan jayua zala...
—«Ondo alere ait-antzekua
onen arpegi zabala...».
Musu bana eman-ta esan ziyoten:
—«Jaunak bedeinka zaitzala».
Obispo Jaunak ala esan ziyon:
—«O Jenobeba zuzena!
Bete da nere espiritubak
adierazten zubena.
—Aita eternuak bendiziyuak
bialtzen ditu zuena,
zerala koroi eder baten zai
mundu onetan zaudena».
Bai: Jenobeba laster jarri zan
lengo osasun fuertian,
esku-erakutsi onak egiñaz
biarrekuen artian.
Gerran zebiltzan pamili asko
jarri zituben pakian.
Geroztik ala bizitu ziran
uniyo eder batian.
Jenobebaren esanetara
jende guziya jarri zan;
gau eta egun izketarako
txandarik artu ezin zan.
Ejenplo onak erakutsiyaz
urte askuan bizi zan.
Zer edadetan klaro esateko
guk ez dakigu noiz il zan.
|