I. JENOBEBAREN EZKONTZA
Ezkondutzeko prestamenakin
Kondia abiyatu zan,
—baliyo aundiko erregaliya—:
oso ondo portatu zan.
O! Jenobeba gazte noblia
berela konformatu zan;
emezortzi urte zitubeneko
gaxua esposatu zan.
Orretarako Obispo Jaun bat
esposatzeko bazuten;
bendiziyo ta kontseju asko
biyeri eman zizkaten.
—«O ezkonberri gazte nobliak!
Biyotza ari zait esaten,
zenbat tristura, neke ta pena
pasa biarko dezuten».
Allegatu zan aita ta ama
despeditzeko eguna:
—«O Jenobeba! Beti egizu
emen ikasi dezuna.
Ai Sijifredo! Andria maite;
baita zuk ere gizona.
Bera da zure mesediaren
ordez ematen zaizuna».
Bior eder bat, Jenobebari
azpiyan jarr ziyoten,
egun askoko biria nola
beren etxera baitzuten.
Erriyan danak, aurretaraño
negarra egiten zuten...
Aitak eta amak begiratzeko
biyotzik izan etzuten.
Aldez aurretik mandatariya
bialdu zuten etxera,
zer moduz eta nola zetozen
abertentziyan jartzera.
Aurretaraño txukun jantzita
atera ziran birera,
beren Kondia Kondesarekin
pozez errezibitzera.
Urrutitikan ikusi zuten
soldada danen tartian
ain emakume gazte ederra
bior apaindu batian.
Saludatzera juan zitzaizkan
bire guziya betian;
danari ondo itz egin ziyen
guzizko borondatian.
Biorretikan jatxi zitzayen
aurpegi alayarekin.
Onla danari itz egin ziyen
arreta aundiyarekin:
—«Zubek nerekin konten zerate;
baita ni ere zubekin.
Jaungoikuaren pake santua
izan dedilla gurekin».
Au senarrari eskatu ziyon
palaziyora juateko:
soldadubari paga doblia
urti artan eniateko;
gañekuari jail limosna
oparo zabaldutzeko...
gerore antxe izango zala
danari lagundutzeko.
|