www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Brabanteko Jenobeba
Juan Kruz Zapirain
1899, 1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Genoveva de Brabante, Juan Cruz Zapirain (Manuel Lekuonaren edizioa). Eusko Ikaskuntza, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. JENOBEBAREN
BASAMORTUKO BIZITZA

 

Jenobebaren bizimodua

nolakua zan basuan

pixka bat beden esan bear det

ontara naizen kasuan.

Elur azpitik belar-zain biltzen,

—aurtxua berriz besuan—

biatz-muturrak odoltzeraño,

gaxuak jango bazuan.

 

Lur azpitika zañak billu-ta

abuan zizkan mazkatu:

—«Ai ene seme; tori gaxorrek;

al bazeneza txupatu».

Arkaitz tartian leor pixka bat

etzuben errex topatu:

basauntza baten etzan-lekuba,

—ala zitzayon tokatu—.

 

Sartu orduko Jenobebari

aberetxuak nai ziyon;

errapetikan lertzen zegon-ta

—umia otsuak jan ziyon—

kristabarentzat ain zan mantxuba,

gaitzik egiten etziyon:

orduban aurra esnia eraten

tititik asi zitzayon.

 

Kalabaz-puska billatu zuben

kueba-zuloko onduan;

Jenobebaren kontsuelua

eztakit zer zan orduan.

Esnia ara kendutzen ziyon

berak nai zuben moduban:

—«Onen gozorik izaten zanik

ez nuben uste munduban».

 

Basauntza oso kontentu zegon

errapia txukatuta;

bai ama ere bere aurtxua

lo gozo batek artuta.

—«O Jaungoikua!» —esaten zuben

bi besuak zabalduta—.

«Oraindik ere nola gabiltzan!

Gutzaz etzaude aztuta».

 

Goroldiyozko egur batekin,

gero zitzayon burura,

bi puska egin-ta zumez lotzia

gurutziaren modura:

—«Zu zera gure Salbadoria

igo ziñana zerura.

Pazientziya probatutzeko

egin ninduzun mundura».

 

Otso ta legoi, artza ta azeri

danak zituben aldian;

ayen orrua izugarriyak

jarritzen zuten aidian.

—Ai Jenobeba! Argirik gabe,

negu luzeko gabian,

oraziyuan egoten ziñan

gurutziaren parian.

 

Geyen-geyena akordatzen zan

bere guraso onakin:

—«Ni naizelako pekatariya

daramazkiten penakin.

Ai Jaungoikua, balekiteke

zer gertatu dan gurekin...

ama-semiak bizi gerala

basamortuan Zurekin...».

 

Negua ola pasa zuben ta

sartu zan udaberriyan;

bere ondora asi zitzayon

aurtxua larru-gorriyan.

—«Ai Kondetxua! Mundura ziñan

paraje penagarriyan;

geroztik beti biyak gabiltza

estadu negargarriyan!».

 

Basauntza larru pintarratuba

azeri baten gañian;

ikusi zuben; kentzera juan zan

txit intentziyo fiñian.

Semetxuari moldatu ziyon

al zezakian aiñian.

Zazpi urtian erantzi gabe

ibilli zuben soñian.

 

Aurra zetorren eder ta lodi,

indartsua ta fuertia.

Pasiatzeko aren plaza zan

basoko arkaitz tartia.

Izketan trebe zijuan eta

argitasunez betia...

Nork esan zer zan arenganako

amaren borondatia!

 

Amak aurrari Jaungoikuaren

legia eman nai ziyon;

mundu ontako pasaizuak

ziaro esan zizkiyon:

gaixtuak nola Jesus il zuten...

—au ontzat artu etziyon—;

samurtasunez biotza lertu,

negarrez asi zitzayon.

 

Ikusirikan aurtxuak itzik

ezin ziyola bueltatu,

txori-kabi bat erakustera

eskutik zuben aldatu:

—«Amatxo: abek ere Jainkuak

mantendu bear al ditu?».

—«Bai, ala-fede! Gu bezelaxe

Berak egiñak bait ditu».

 

Jenobebari gertatu zayo

soñeko danak austia

alegiñian sayatu arren

zumez konpontzen trixtia.

Pentsatu zuben Jaungoikuaren

eskubetara uztia,

disponitzeko, komeni bazan,

aren gorputza jaztia.

 

Egun batian goiz atera zan

makil aundi bat egiñik;

otsua topo ardiya itota

sasiyan pasa eziñik.

Eskuban zuben bordoyarekin

golpe portitz bat emanik,

bertan utzita igesi juan zan

etzubelako gauz onik.

 

Otsuak utzi zubena artuta

erreka ondora jetxi zan;

arri zorrotz bat billatu-eta

larruba kentzen asi zan;

urtan garbitu, legortu txukun

antolatutzen ari zan;

Jaungoikuari eskerrak eman

lenbizi, gero jantzi zan.

 

Ariya zuben sarats-azala,

jostorratz berriz ziriya:

jakiña dago etzala izango

pitxikuletan josiya...

Oñuts gorriyan, besuak igual,

illia bera utziya:

au izandu zan Jenobebaren

basamortuko jantziya.

 

Egun artan goiz ateria zan

aurtxua kueban utzirik:

illundutzian abiyatu zan

gaxua luzetetsirik;

arkaitz artetik ikusi zuben

amatxo zuriz jantzirik:

nork eman ziyon esan artian

etzeukan pazientzirik.

 

—«Amatxo, nondik atxitu dezu

soñeko zuri eder au?».

Erantzun ziyon: —«Seme laztana,

zeruko Aitak eman nau».

Galdetzen zuben: —«Ni ere orla

Jainkuak maite ote nau?».

—«Bai, ala-fede. Asko nai dizu...».

Saltoka asi zan aurtxu au.

 

Udara aisa pasatzen zuten;

beti neguko beldurrez.

Azkenekua gogorrena zan

aize, jela ta elurrez.

Bide guztiyak itxi zitzaizkan

autsi ta arbola adarrez...

Kueba bustita miñez jarri zan

iya illian negarrez.

 

—«Askotan, aurra, len esan dizut

Aita dezula zeruan;

jakin biazu beste bat ere

bizi zaizula munduan.

Laister nik illa gelditu biat

tronko zar baten moduan:

iru egunian muitzen ezpanaiz,

juatia dezu orduan».

 

Erantzun ziyon inozentiak

persona aundiyak bezela:

—«Ez nuben uste munduan iñor

besterik bizitzen zala».

—«Bai: eraztun au ark emana det...»

Gizon gaiztua etzala...

zijuanian, biatzetikan

kenduta eraman zezala.

 

—«Bañan, Amatxo, nora juango naiz?»—

Au zan aurraren galdera.

—«Aspertu gabe iru egunian

zuaz eguzki aldera;

Sigifredoren izenarekin

sartuko zera kalera...

eraztun on eman zayozu

artutzian magalera».

 

—«Bañan, Amatxo, zertara nua?»

galdetu ziyon bertatik.

—«Jakin dezaten nola juan naizen

munduko penen artetik.

Gorputza illa eramateko

basoko pizti tartetik...

Kontseju oyek eman zaizkatzu

danari nere partetik».

 

Itzikan gabe an gelditu zan...

Zer negarrak mutiltxuak!

Bear adiña arnasa artzen

etziyon uzten petxuak.

—«Ai Jaungoikua! Amatxo, ez il!»—

esaten zuben aurtxuak...

Esnia eraten eskeintzen ziyon,

bañan alperrik gaxuak.

 

Gorputz guziya otzak gogortu:

iñon etzeukan indarrik;

aurrak esnia eskaintzen ziyon,

bañan gaxuak alperrik.

—«Ai Jaungoikua! Ni ere il nazu;

ez utzi emen bakarrik.

Ez det nik amak agindutako

munduko aita biarrik».

 

Belaunikoka zeguan aurra

bere amaren onduan,

bi eskutxuak gurutzetuta

len egoten zan moduban.

—«Ai Jaungoikua —esaten zuben—

bizi zerana zeruban!

Komeni bada piztu zazu au;

lasaituko naiz orduban».

 

Konturatu-ta aurrari zizkan

bere besuak ezarri:

—«Basauntzagandik esne pixka bat

al bazeneza ekarri...».

Kalabazara bildu-ta eraman:

—«Torizu, ama gaxorri...».

Berak eraten lagundu ziyon;

ain zegon lastimagari.

 

Azpiyan zeuzkan goroldiyuak

elurrarekin bustiyak;

ayek kenduta leorrak jarri,

txukundu zizkan guztiyak.

Zer ejenplua utzitzen zuben

gaztetan erakutsiyak!

—«Amatxo, orain Jaungoikuari

eman zaizkagun graziyak».

 

Ama asi zan erregututzen

esanaz modu onetan:

—«Bedeinkatua izan dedilla

Jainkua gauza danetan».

Bai aurra ere belaunikoka

deboziyoz ta benetan:

—«Eskerrak, Jauna, piztu dezula.

Orain ez nago penetan».

 

—«Ai, nere seme biyotzekua;

gu beti otzak gabiltza».

—«Guazen, amatxo, eguzkitara:

txori politak dabiltza...».

Eskutik artu, eraman zuben,

marrubi biltzen zabiltzan...

Au izandu zan Jenobebaren

basamortuko bizitza.

 

Golo bizi zan palaziyuan

berak nai zuben bezela.

Jakindu zuben erida aundi bat

Kondiak artu zubela.

Poz bat bazeukan, ura il ezkero

ondorengorik etzala;

seguni zegon aen gauzakin

nagusi jarriko zala.

 

Geyago iñork agindutzerik

Golok etzuben espero;

jantziyan ere mudatzen zuben

amaika moda-jenero;

jendiarentzat festa berriya

somatzen zuben gabero:

geroztik beti artan zebillen

Kondia juan ezkero.

 

aurrekoa hurrengoa