VIII. SIGIFREDOK BERE ESPOSA JENOBEBA ARKITZEN DU
Ar-zuluaren bokan zeguan
barrengo aldera begira;
beregan ziyon: —«Emen personak
diruditenak badira».
Kristaba bazan deitutzen ziyon,
—«Atoz ni nagon tokira».
Ai Jenobeba! Nolakua zan
orduko zure mugira.
Abiyatu zan kueba-zulotik,
bañan nolako moduan!
Oñuts gorriyan, besuak igual,
ille nastuba buruban;
ardi larruban bilduba zegon
oso itxura galduban.
Kondia bera ikaratu zan
ikusi zuben orduban.
—«O Jaingoikua! Aundiyak dira
pekatuaren katiak!
Nik emandako sententziyaren
okerrak eta kaltiak!
Anima onentzat zabal itzazu
zerubetako atiak,
egin ditezen nere barrengo
kontzientziko pakiak».
Au da Kondiak esan zubena:
—«Nere emazte umilla!
Aren anima bera zera zu
emen borreruak illa.
Urte askuan ni ibilli naiz
zure gorputzaren bila»...
Agindu ziyun lengo lekura
erretiratu zedilla.
—«Ai Sigifredo! Ez naiz anima;
egiyaz dizut esaten.
Pentsatzen nuben, il nintzalako
nola egongo ziñaten.
Bi gizon prestuk mortu ontara
gabaz ekarri ninduten.
Beren zakurra zala meriyo
biziya gorde ziraten».
—«Ai Sigifredo! Zeñen onu dan
Jaungoikuaren laguntza!
Beraz ez dezu ezagututzen
emaztiaren gorputza?
Ona eskuan zuk diamantez
apaindutako biatza...».
Orduan kapan bildu zuben ta
lertu zitzayon biyotza.
Auspez oñetan jarrita ziyon:
—«Ordia nola diteke?
Amets egin det bizi zerala;
bestela ezin liteke.
Ai Jaungoikua! Ori neretzat
poz geyegiya litzake.
Lurrak gañian edukitzia
ere merezi ez nuke».
Elur gañian auspez zebillen
emaztiaren onduan,
lo torpe batek zozorbatuta
ibillitzen dan moduban.
—«Ai, il banintzan sententzi ori
pentsatu nuben orduban!...
Nigatik iñork ainbeste pena
pasako etzuben munduban».
Bere sanarra alaitu zedin,
itz egin ziyon onela:
—«Bizi altzaizkit aita ta ama?».
Bai. Osasuna zutela.
—«Ote dakite kulparik gabe
basuan illa naizela?».
—«Bai Jenobeba; guziyok geunden
lutuz jantziyak bezela».
Izketan onla egondu ziran
biyak denbora askuan;
bai aurra ere zelatatutzen
kueba-zuloko kaskuan,
—«Amatxo: gizon gaixtua al da ori?»
galdezka boza estuban.
—«Ez, Desditxado: zure aita da;
muñ egiyozu eskuban».
Basauntza-larruz jantziya zegon
mutiltxo bozal-bozala;
au borobilla, begi biziyak,
arpegi zabal-zabala,
kolor gorriya, ille kizkurra,
aita zan bezel-bezela:
—«Au, Sigifredo, zuria det nik,
zeroren igual-iguala».
—«Ai Jenobeba! Nola ez dizut
nik zuri sinistatuko?...
Bai; esan nuben nere semetzat
ez nubela ezagutuko;
gañera, berriz —zer itxumena!—
biyak ezpataz iltzeko...
Eskerrak Jauna, ditxa dedala
orain besuan artzeko!
Semetxua artu besuan eta
negarrez zuben esaten:
—«Ni naizelako zenbat pena ta
mixeri pasa dezuten!
Alaz guztiyaz ez didazute
arrazoi txar bat ematen...».
—«Ai Sigifredo! Nik banekiyen
nola engañatu zinduzten».
—«Bai Sigifredo: zazpi urte da
etzaitudala ikusi.
Gañera ez nuben nere guraso
onen berririk ikasi.
Pena guztiyak aztutzen zaizkit
ayek diralako bizi.
Komeni balitz ara juatia
eska zayogun Jesusi».
Kondia asi zan oraziyuan
kontutik iya jonian;
aurra poztu zan aita ikusita
ain deboziyo onian;
berez jarri zan belaunikoka,
—zekiyelako denian—
bi eskutxuak gora jasota
amaren aldamenian.
Aitak ikusi zuben orduban
semetxuaren jarrera:
negar-malkuak ugari asko
zijuazkiyon lurrera:
—«Ni naizelako etorri ziñan
onen paraje txarrera.
Lagun nazazu obia izaten,
Jesus, emendik aurrera».
Beti senarra triste zegon-ta
kontsolatzia nai zuben;
galdetu ziyon bakarrik al zan
edo lagunik bazuben:
—«Bai Jenobeba: askorekin naiz.
Nik etorri nai ez nuben...
Ola Jainkuak zeñen ederki
gauzak zuzentzen dituben».
Gerriyan zuben kornetarekin
deitu ziyoten berela;
bazirudiyen aingeru batek
zerutik jo ziyotela:
danak korrika etorri ziran
Kondiak zerbait zubela...
Ikusi zuben beste birekin,
zein ziran etzekitela.
Ikaratuta gelditu ziran
metro batzuben buruban,
kasik Kondia bertan utzita
abiyatzeko moduban.
—«Nere emazte Jenobeba da!»—
oju egin ziyen orduban...
Poz ura zer zan esango duben
mingañik ez da munduban.
Kondiak ala agindu zuben:
—«Su on bat egin dedila»—.
nola baitzegon Jenobebaren
gorputza oso debilla...
Bestiak zaldiz juateko etxera
arentzat arropa billa;
ikusiya esan, kotxia artu,
azkar etorri zedila.
Jenobebaren gorputza gaitzak
galduba zeukan kasuan,
ama-semiak angabilletan
artu zituzten basuan.
Gurutze Santu egurrezkua
zubela bere besuan,
kotxe-birera eraman zuten
errespetuzko pausuan.
Alde batian Kondia zaldiz,
Bolfio, berriz, bestetik;
zazpi urtian mantendutako
basauntzatxua atzetik.
Zekiyenikan atera gabe
etzan gelditu etxetik:
ongi etorriya nork egin bazan
salta zanian kotxetik.
Entrada artan guk ez dakigu
zenbat señora dama zan;
ayen tartian zuriz jantziya
neskatxa gazte bat bazan.
Lepuan zeukan kollare piña
Jenobebaren perla zan;
agoniyako gau trixti artan
eman ziyona: Berta zan.
Bere parera zitzayonian
Etxekoandre Kondesa:
—«Agur Señora: nere eskutik
lore eder au ar beza».
Ezaguturik neskatxa arren
kariñua ta fiñeza,
geroztik arek serbitu zuben
il zan artian Printzesa.
Partiak laster zabaldu ziran
udan eguna bezela:
zazpi urtian iltzat zeukaten
Kondesa etorri zala.
Palaziyoko jira guztiyak
anka non jarri etzala...
beren biyotzak ainbesteraño
manifestatzen zirala.
—«Miragarrizko milagrua da»—
jende guztiyak zeritzan;
erriyetako kanpanak ere
danak bueltaka zebiltzan.
Itzaldi on bat egin ziyoten;
geyago ari ezin zan.
Zazpi urtian buruban bere
oi ederrian etzin zan.
|