III. SIJIFREDO-PALAZIYUAN JENOBEBAREN SARRERA
Oyen etxeko sarrera izan zan
prozesiyo bat bezela,
ainbeste jende akonpañatzen
aldamenian zutela.
Gero Kondiak esan ziyoten
erretira zitezela;
Andre Kondesak agindutako
dana emango ziyela.
Allegatu zan Rin-Moselako
ibai-ondoko ertzera;
jende guziya saludatu-ta
sartu ziraden etxera.
An zeuden danak Kondesagana
esku emanaz ertzera:
—«O Jenobeba bedeinkatua!
Ama guria zu zera».
Konde-kondesak ibiltzen ziran
alkarren aldamenian,
nola etxian, ala kanpuan,
atera biar zanian,
zeruko santu-santak bezela
ain bizimodu onian
Jaungoikuaren borondatera
obediturik danian.
Ango jendia gozatu zuben
eguzki batek bezela:
bazirudiyen inguru artan
gabik illuntzen etzala,
ona zalako eskerrak milla
askok ematen zizkala.
Gurasuari karta egin ziyen
txit ondo bizi zirala.
Apalonduan miradorera
juatia zuten usatzen:
linaya artu, kanta onak esan,
ardatzian zan aritzen;
senarra, berriz, kitarrarekin
aren bozari laguntzen...
Gaba artan bertan Kondiarentzak
gerrara deya izan zuten.
Erregegandik bi zaldun ziran
kondiagana etorri:
beren arteko pasaizuak
esan zizkaten alkarri.
Andre Kondesak betikan gora
laster zituben ekarri:
sillak para-ta jan zezatela
mayian zituben jarri.
Soldadubari agindu ziyen
gerra-soñua jotzeko;
bakoitza beren erremintakin
prebenituta jazteko:
egun askoko bidia zala;
abere onak jartzeko...
ordena zala al zan lenena
moruetara juateko.
Jende ayekin gure Kondesa
lenbizi ibilli zala,
gero senarra prebenitutzen
asko nai ziyon bezela:
lantza ta ezpata berak, esanaz,
eskura eman zizkala,
Jaungoikuaren serbiziyuan
ondo enplea zitzala.
Burutik asi oñetaraño
armatu zuben Kondia;
besora auspez jauzi zitzayon;
lastimatu zan jendia:
—«O Jenobeba! Ez egin negar,
nere emazte noblia!
Golo uzten det zure emengo
danen gobernadoria».
Azken agurra doi-doi egin-ta
gelara juan zan atzera,
negar-malkuak zerizkiyola
Jaunari errezatzera:
Korneni bazan senarra ondo
etorritzeko etxera...
O Jenobeba! Gutxi ikusita
mundutik juana etzera!
Golo ori zan Konde-kondesen
gauzen gobernatzalia;
buruz abilla, iztun ederra,
gezur-adornatzallia;
ain kontzientzi galdukua zan,
biziyo danen jabia...
itz gutxirekin bukatutzeko
besteren andre-zalia.
Kondia juan zan momentutikan
Golo asi zan prestatzen
eguneroko ase-betiak,
jendia gaizki tratatzen;
Etxekoandria besterik iñor
etzuben errespetatzen...
bere buruan zer zebilkiyen
etziyon manifestatzen.
Sifre-burgoko gaztelu artan
ezkillak jotzen zituzten;
aitu orduko Jenobeba an zan
goizero meza entzuten.
Aren lekuba denbora artan
utsikan etzan ikusten;
gabian ere antxen askotan
Jaunari eskerrak ematen.
Aberatsa zan kabu-gabia;
begira nola jatxi zan:
auzuetako neskatxatxuak
edukatuaz bizi zan.
Gure Kondesa bisitatzera
etortzen etzan gutxi zan.
Orduan Golo pixka-banaka
galdu nayian asi zan.
Jaungoikuaren bildurrekua
Jenobeba zan munduan;
bere morroyak tratatu zuben
infame baten moduan.
Kondesak ondo ezaguturik
Golok zer zeukan buruan,
senarragana eskribitzia
pensatu zuben orduan.
Senarrarentzat pentsatu zuben
eskribitu biar zala;
—orretarako bazerekiten
kartik pasatzen etzala—
morroi batekin entregatzia
obia izango zala:
Gizon galgarri biyurrekua
andik ayena zezala.
Kondesak zuben bere gelara
kozinerua ekarri;
karta ura nola pasako ote zan
esan ziyoten alkarri:
—«Nere kontura nik artuko det;
ez kuidadorikan jarri»...
Momentu artan biyen aurrera
Golo zitzayen etorri.
Drako zeritzan kozinerua;
Kondesak maitia zuben.
Jenobebaren oñetan Golok
ezpatarekin iltzuben.
Etxekoandriak egiña zala
berak deklaratu zuben.
Orduan preso eramateko
lagunak artu zituben.
|