I. SANTA JENOREBAREN ITZ BI
Konbeni zaigun ixtoriya bat
kantatu al bageneza...
Orretarako lagun zaiguzu
zeru-lurreko jueza.
Beljikan ziran birtute aundiko
dukia eta dukesa;
ayen alaba Jenobeba zan
Rinboselako Kondesa.
Duke-dukesen alaba au zan
ttikitandikan aziya;
bost urterako berak bezela
ardatzian ikaziya.
Amak au ziyon: —«Aur onek badu
bestek ez duen graziya».
Ain umil ta ondo egiten ziyon
agindutako guziya.
Amaika urte zitubeneko
ikusitzen zan Elizan;
aingeru baten bizimodua
jendiak zala zeritzan:
gaxo zeudenak bixitatuaz
gazte-gazterik asi zan;
al zezakian limosna egiñaz
oso kontentu bizi zan.
Aren aita zan Brabantekua;
Beljikan ziran bizitzen;
gerra-batalla izugarriyak
zituben irabazitzen;
bere obrakin ona besterik
etzuben irakutsitzen;
Dukesa, berriz, palaziyuan
alabatxua azitzen.
Sijifredo zan konde aberats bat
oso prestuba ta ona,
Jenobebaren aitak askotan
gerrara deitzen zubena,
eriyotzako peligrotikan
berak libratu zuana;
mesediaren ordez Dukiak
alaba eman ziyona.
Duke-kondiak ziraden diruz
mugarik etzeukatenak,
soldadu-talde izugarriyak
berekin zeukazkitenak
Jaungoikuaren beldurrekuak,
prestubak eta zuzenak,
gauza danetan biyak igualak,
berdin egiten zutenak.
|