www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bakarrizketak
Juan Ignazio Uranga
1908-1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal-Erria, 1908-II, 1909-I, 1909-II, 1915-I, 1916-I, 1917-I.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZEIN DA NERE ZALE?

 

(BAKARRIZKETA)

 

Iruditegiak arrekestatzen du Enparantza (Plaza)
alde biyetara karrikak dituela...

 

        Bakarrik nago; ala dirurit beintzat eta txinixtu egin bearko det, zergatik iñor ageri ez dan nere inguruan.

        Betiko ametsakin burua zakarki arki zait gabetan bezela egunaz, eta lo naguen garaian ere badirudit urrutiyetan nabillela nerea ez danaren billa. Zer nere, ta zer porru lore? Agiyan noizpait izan al naiz zerbaiten jabe? Nondik edo nola? Zerbait eskuetaratzen detanian ere, badirudi aizeak eramaten dubela aztaputz lorea aizeak bezela.

        Gis ontan, nola niteke bein bedeik zerbaiten jabe izan? Ukabilla ez badu batek sendoki eztutzen eskuan daukan gauzari zintzo euzteko, ez lezake gauz onik erakarri beregan, guztiya aldenduko zaio ezertaz oartu baño len.

        Arlote jaio nitzan, ta obetoagotu ez det oraindik nere bizitz gairik. Arlote! Arlote! Ni arlote?

        Agiyan alkatia bera atorra zillarrezkua soñean jantzirik sortu al zan? Ez, ez; gerora pitxi ederrez apaindu zuten au ere; bañan ni, ez len, ez oraiñ, ta gerora ere galtzak bete lan izango det, zergatik zuloz betiak dauden dauzkatan zar oek galbai bat bezela. Bakarrik naguela? Ta, zein da nere zale? Nork nai lezake ni bezelako alfer bat? Ta, zertarako?

        Askori aditzen saie nigatik, bakarrik izateko obea naizela; arrazoi dute bai, bañan, norbait egingo balitzake nere jabe, ez ote nitzake zuzenduko pixka bat?

        Alaja ederra jaunak! Alaja ederra artuko luke ni artzen nauenak, ta nigan zaletuko balitz iñor, kezka aundi gabe esan lezake edozeñek; etzeukan emakume orrek aukera aundirik ez.

        Bañan, zer? Bi urte oraindik ez dira izango andregai baten jabe nitzala. E? Zer esaten ari naiz? Jabe? Ez, ez; aren jabiak, gurasuak ziran; bañan ondo goguan daukat, egun batez elkarrekin bere etxe atadiyan geundela nola abeztu (kantatu) ziran (ez dakit zergatik) bañan antz emango diyozute gutxi gora bera noski ta, oroitu nadiñ illunabar artako gertaeraz kantatuko dizuet baldin eztarriyak zapuzkeririk egiten ez badit. (Eztarrirari marrant otsak ateriaz.)

 

                Nagusiya begira

                daukagu goitikan,

                pakian utzi zadazu eta

                zoazkit ortikan;

                zuk ez dakizu zer dan

                oraindik lotzikan,

                ez dezu eramango emendik

                zankoko otzikan.

 

        (Algaraz) E? Zer iruditu zaizute? Ikusten dezute zenbaterañoko arrua zan neskatx ori? Oek guztiyak orla diralarik, zein da nere zale? Erritar denak jakiñan gañian daude zenbaterañoko alferra naizen, ta nork artuko nau? Emakume etxerakoiak ez beintzat.

        Ez dago, ez dago; nonbait neregana zaletasunez erakarri nai badet, musorrotu egin bearko det zein naizen ezagutu ez nazan.

        Ustez nere andregaitzat neukan orrek eman zizkidan arrazoi zulakor aiek, eziñ zaizkit iñola ere aztu. Zer erezi mingarriyak abeztu (kantatu) zizkidan! Lengua zornetsua izango zan, bañan oraiñ kantatuko detan onek batere zorrik ez diyo beste orri.

        Ara nolakua dan bera.

 

                Alferrikan zabiltza

                zimikoka neri,

                aspalditikan ondo jakiñik

                nago zure berri;

                zurrutez jartzen zera

                biurki ta eri,

                zure ordañez naiago ditut

                etxian bi zerri.

 

        (Algaraz.) Arrazoi oekin, nork ez du far egingo? Bañan, bakarrik... Ta, zein da nere zale? Al banu langilletuko nitzake, bañan eziñak nauka alferkeriyaren mendean: Ta, zertarako langilletu? Astoa bezela erdi gozeak makillan mende bizitzeko? Ez, ez; zerriyak etzanda egonian, lasai, lasai bizi oi dira, asto langilliak baño obetoago gurituaz.

        Nik ezin detana; bada zerriyak langilliak balirake, beren jabiak ez lituzke alferkeriyan guritzen ta gizentzen idukiko, emaztea baño geiago maitatuaz; aiñ neurri gabeko berekoiak dira baserritarrak, non guztiya egiten duten, txintxiñagatik.

        Ni ere nerekoia naiz, ta gañera, arrazoi onegatik alferra; nere bururik ikusi nai ez detana lanean beartu ondoren elbarriturik ezkerreko zankua eziñ alcharik. Lengo oiartzuar batek esan zubena: «Gizona beti gizon duk saskikpetik ere alazankuak salba nazala». (Pixka bat itxedonta.)

        Bizilagun baten billa nabill aspaldi ontan; bañan, zein da nere zale? Nor arrimatuko da nigana? Nork naiko du ni bezelako bat bere aldamenerako? Emakume gibel aundiko asko ezagutzen ditut, bañan, orrenbesterañokua dubenik, ez deritzot iñon izango danik.

        Ez dago, ez dago; ez da iñor nere zale, alferrarentzat iñondik gauz onik ez. Au lana! Ta beti bakarrik! Jatorritikako aberastasun gabeko alferrak, beti izango du arlotekeriya nagusi.

        Nik ez dakit zertara jo bear detan! Lanerako gogorik ez det, zergatik ezur nausiko miñak usten ez diran, ta esku txaplanak illez betiak dauzkatan.

        Amerikara joango ote naiz? An ere alferrarentzat, ematen ez duten lurrak izango dira, ta nik naiko nuke, nekerik gabeko irabaziya neretzat.

        Alfer, alferrik itzegitia da; oraindaño lanik egin gabe bizitu naiz, ta onez aurrera ere, ala naiko det jarraitu biziyak irauten diran arte.

        Nik lan egiñ? Zertarako? Ni bañon alferraguen mesederako? Ez, ez; lanean beartu ditezela beren burubak mesedeturik ikusi nai badituzte. Alferra izateko aski naiz bakarrik.

        Bañan, lagunakiñ gaizkiyago izando al nitzake? Ori, ori; ta zein da nere zale? Bizilagun bat banu... zertarako, ta norako? Bakarrik obeto det bizi oraindaño bezela; bizilagunakin bizitzeko, gaur asko erosi bearrean arkitzen da bat, ta ni ez niteke ezer erostera jarri, eguneroko ogiyarentzat diña irabazten ez detalako.

        Nola irabaziko det ezertara saiatzen ez banaiz? Ai, au lana! Ez dago neretzat gaur onik, ta onla bizi baño obeko luke batek ezkondu. Ta norekin? Zein da nere zale? Onenbeste naspilla, ta iñork niganako maitasunik artzen ez dubelako, buru guztiya borroka biziyan daukat.

        Erotu!... Ta zein ez da erotzen! Oraindiño ajolik gabia izan banaiz ere nere alperkeriya bitarteko dala, oraiñ ajola guztiyak batetan sortu zaizkit.

        Au nekia! Inork ikusi nai ez erriyan, begiko zakarra baño geiago! Nora aldegingo det? Nora joango naiz? Urtara botako det nere buruba? Oiera obe ni bezelako alfer batentzat. Urkatuko ote naiz? Bañan urkatuko banitz, nork naiko ninduke? Ta, zeid izango litzake nere zale? Naiago nuke nere ordañez norbaitek egingo balu eginkisun oietako bat, zergatik alferra naizen, ta alfer onek ez lezake iñola ere egiñ, guztizko lan aztuna dalako.

        Nuan, nuan; ia ordezko-en bat topatzen ote detan. (Abiyatzen da lasterka ta erortzen da, zilipurdika, iruditegiko goi xamarrian.)

        (Deadarka.) Ai, ai, ai, ai. Laguntza... laguntza!

 

Euskal-Erria, 1915

 

aurrekoa hurrengoa